Irrizbizi
Hasiera » Sailkatu gabea » Nonbait egongo da norbait.
Eka16 0

Nonbait egongo da norbait.

Atalak: Sailkatu gabea

Nonbait egongo da norbait.

Norbait izango da nonbait.

Nolabait nire gogora etorri da zerbait,

zer edo zer gertatzen ari zaion norbait.

Nor edo non, zer edo zer-nahi.

Nonahi, nolatan, nolabait…

 

Norbere baitan gabiltza,

norbere kolkora begira,

eta burura etorri zait, beira,

momentu honetan gertatzen ari baitira.

 

Antsietateak jota, deprimituta,

bizitzaren erritmoa ezin jarraituta,

nekatuta, haserretuta,

bere lekua ezin bilatuta.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

eskatu laguntza eta

inguratu jende onez.

 

Ezusteko heriotzaren soinu,

bizitza egin da isildu,

egunero bere hutsunea gudu,

orain hori nork beteko du?

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

atera mina, pasa dolua,

bera gogoratuz segi bizimodua.

 

Gizartearen kanonetan ezin sartu,

“horrelakoa izan behar duzu”,

molde guztiak apurtzen dituzu,

korrontearen kontra zoaz zu.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

aske bizi zaitez,

astindu hegoak indarrez.

 

Min-bizi biziarekin,

borrokan tratamenduekin,

barrenak hustuz malkoekin,

lasaitzeko helburuarekin.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

lasai hartu, indarrez,

gozatu momentu txikiez.

 

Botere-harremanaz baliatu;

“Zatoz txiki, makurtu,

hau inori ez kontatu,

izango da gure sekretu”.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

inoiz ez da berandu,

erasotzaileak salatu.

 

Bizi hobe baten esperantzan,

txaluparen balantzan,

elkar kontsolatuz itsasoan,

urak irentsi ez ditzan.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

ez luke mugarik behar

zure beharrak legez.

 

Maite duenaren gezurra,

gorrotoz josiz beldurra,

egunez-egun, egurra,

hilkutxak bete du lurra.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

hemen egongo gara gu,

zuengatik borroka eginez.

 

Gosea erabiliz arma gisan,

batzuk janari peskizan,

besteak haur txikien ehizan,

hau ezin da posible izan.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

injustizia hau ere,

azaldu nahi nuen hitzez.

 

Misil eta bonbaz hiria erasotuz,

lasaitasuna, bakea alboratuz,

beste batzuk hildakoak zenbatuz,

zenbakiak pertsonak direla ahaztuz.

 

Norbait izango zara eta,

nonbait egongo zarenez,

egiteko ezer gutxi dugunez,

Palestina, besarkada bat bihotzez.

 

Nonbait egongo da norbait.

Norbait izango da nonbait.

Nolabait nire gogora etorri da zerbait.

Zer edo zer gertatzen ari zaion norbait.

Nor edo non, zer edo zer-nahi.

Nonahi, nolatan, nolabait…

 

Goiz, arratsalde eta gauak,

aurrera jarraitzen du denborak,

egunero jazoz bidegabekeriak,

ez du ezer konpontzen,

eta ez du ezer konponduko,

gure kolkora begira jarraitzeak.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Nonbait egongo da norbait.
  • Ez nuen amaiera hori espero: “Te quiero”.
  • Pribatura noa
  • Nahiago dut isilik geratzen bazara.
  • Arrastoa

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA