Josune Azurmendi Telleria
Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Aitziber(e)k Zorionak realari bidalketan
- BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
- Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
- Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
Artxiboak
- 2026(e)ko urria
- 2026(e)ko maiatza
- 2026(e)ko apirila
- 2026(e)ko urtarrila
- 2025(e)ko abendua
- 2025(e)ko ekaina
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko otsaila
- 2023(e)ko abendua
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko apirila
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko abuztua
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko apirila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko iraila
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria


Ganbara berritzeaz
Atalak: Sailkatu gabea
Ganbara berritu behar duzu, ez dago beste aukerarik.
Egurrezko etxea da, oinarri dituen zutabeen egurra pipiak jota dago. Egurrari tratamendua eman diozun arren, horretan tematu zaren arren, oso janda dago egurra, nahiz eta kanpotik ez dirudien. Sarritan gertatzen da hori, itxuraz ederra izan eta barrutik ustelduta egon. Ez duzu obra egitea beste aukerarik.
Hasi dira lanak. Kosta zaizu obra hori egiteko langileak hautatzea. Aurrekontuak alderatzeaz gain, bukatzeko beharko duten denborari ere erreparatu diozu, baita produktuen kalitateari edota aurrez egin dituzten beste lan batzuei ere. Dena den, zure etxean sartuko direnez, konfiantza gehien transmititu dizutenak aukeratu dituzu azkenean. Izan ere, ez du preziorik norbere etxean lasai egoteak, bertan lanean ari diren bitartean zu eroso sentitzeak.
Makinak sartu dituzte, hautsak harrotu, balio ez duena puskatu, zulatu, txikitu, birrindu, zaborra atera, hustu… Zenbat zarata eta ze bakea aldi berean. Harrigarria da. Egunak joan eta egunak etorri, paragrafo hau behin eta berriz.
Etorkizunean nola geratuko den irudikatzen duzu. Sarri egiten duzu hori, erraz.
Amaitu dira obra-lanak. Zenbat denbora igaro den. Beti dena motel, beti dena atzeratzen da erreformetan. Ez dago erremediorik, denbora eta pazientzia besterik.
Dena hutsik geratu da, garbitu ostean zerotik has zaitezke. Uf! Gorka Urbizuren “Etorkizuna ginenean, erreza zirudien…” abestia etorri zaizu gogora, barrutik abestu duzu. Arrazoi zuen, hala zirudien baina ez da. Ez dakizu zer nahi duzun, jada ez da lehen zena.
Zenbat gauza aukeratzeko, zenbat gauza aukeratu behar eta zenbat behar gauzak aukeratzeko. Zenbat aukera, zalantza, buelta, diru, beldur, kolore, material, altzari, kable, akabera, argi, ilun, lotsa, ezintasun, zama, lotura, tristura, kezka, negar, ezjakintasun…
Zaila da ganbara berritzea, baina zailagoa da gero hori zure gustura atontzea, dekoratzea, osatzea, betetzea, jartzea. Prozesuaz hitz egiten da sarri, baina ez behin erreforma bukatuta bertan geratzen denaz. Inoiz ez dakizu nola geratuko den, nola geratzen zaren. Paradoxikoa dirudi, baina obra-lanak amaitzean, langileek alde egiten dutenean hasten da zuretzat benetako lana.