Irrizbizi
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: urria, 2014
Urr30 0

Denboraz kanpo jarritako amaierako puntua.

Posted in Gizakia, Hausnartzekoak

Bazen behin esaldi bat, beste esaldi batekin harreman on bat egin zuena. Biak hitz eta aditz desberdinez osatuta egon harren, oso ongi moldatzen ziren elkarrekin, eta nola edo hala elkar lotzeko moduak aurkitzen zituzten beti. Esaldi desberdinak sortuz, paragrafo berriak idazten hasi ziren, honela historio bat sortzen zutelarik. Noizean behin, komak edota puntuak idazten zituzten beraien artean; elkar errespetatzeko, eta bien artean distantzia puntu bat finkatzeko, arnasa hartzeko. Bakoitzak...

Read More
Urr24 0

Lasai, nik ere negar egin izan dut komuneko atea krisketarekin itxi ostean.

Posted in Gizakia

Bizitza jolas baten modukoa dela esango nuke, eta askotan jolasten ahaztu zaidala iruditzen zait, jokoan galdu naizela. Jokoa izan edo ez, bizitzan uneoro jokabide bat edo bestea hartzen edo izaten dugu. Joko honetan norberak bere arauak finkatzen ditu, baina ba al dago inoiz bere jokoan galdu ez den inor? bere jokoaz damutu ez den inor? Ni behintzat damutu naiz haserretzeko arrazoirik gabe haserretu izanaz, haserretzeko arrazoia izan eta ez haserretu izanaz, esan behar ez nituen hitzak...

Read More
Urr23 1

Nazkatuta nago!

Posted in Gizartea

Bai bai, ikusten duzuen produktua produktu erreala da! Ideal markak (guk Bimbo izenez ezagutzen dugunak), emakumeentzako ogia atera du, eta nola ez arrosa eta more kolorea ezarri die poltsei. Ez dakit zuei, baina niri atzo arratsaldean lelo, harridura, haserre… aurpegia azaleratu zitzaidan merkatal zentrura joan eta produktu hau apaletan ikusi nuenean. Zertan ari gara? Zein da produktu honen helburua? Noski, oso normala da, hemen uda dator eta emakumeak dietan jarri nahi dituzte,...

Read More
Urr20 2

“Nik ere irakasle izan nahi dut ama!”

Posted in Gizartea, Hezkuntza

– “Nik ere irakasle izan nahi dut ama!” – Ongi pentsatu al duzu? Irakaslea gizartean gutxiesten den hori da maitea, ospe handiegirik ez duen ogibidea. Jendeak ez daki gizartean zabalduta dagoen irakaslearen irudiak, ez duela benetako irakaslea islatzen. Bazeneki zein zaila den irakasle izatea… Irakasleak liburuak ditu eskuan, azaldu eta erakutsi beharreko hori azaltzen duten liburuak, baina ez pentsa liburutik haratagoko gauzak erakutsi beharko ez dituenik,...

Read More
Urr17 0

Galderetan galduak ote gaude?

Posted in Gizakia

Pausu bat, bi pausu, hirugarrena hurrena… Bizitako egun bakoitzak gure bidea sortzen du, norberarena soilik dena, norbanakoaren bizitza islatzen duena. Bizitza gertakariz eta bizipenez osatzen bada, bide honetan hainbat oztopo eta laguntzekin topo egiten dugularik, gertatu beharreko hainbat gertakari gertatzen dira, ulertu edo ez, gertatu beharrekoak direnak, gertatzen direnak. Mundu bat. Pertsona bakoitzak bere nortasuna eraikitzen du, berak ikusitakoaren edo bizitakoaren arabera,...

Read More
Urr11 1

Nik gaur galtzak daramatzadanez…

Posted in Hausnartzekoak

Hausnarketa txiki bat… Askotan ikusten dugun irudia da hau, bainugela publikoetara joaten garen bakoitzean, alegia. Guztiok dakigu ezkerrera edo eskuinera joan behar garen, irudi soil bat ikusita, baina nire burua inon kokatzen ez badut, irudi hau ikusi eta honakoa pentsatzen dut: “Ezkerrean soinekoa duten haiek, eta eskuinean galtzak dituzten haiek. Nik gaur galtzak daramatzadanez…”.  – Neska, barkatu, baina hau gizonezkoen bainugela da! Mundu guztian ezaguna...

Read More
Urr09 0

Barkatu, baina ez dugu piroporik nahi.

Posted in Sailkatu gabea

Zoritxarrez, Hego Ameriketan daramadan denboraldian, Euskal Herrian bizitza guztian baina piropo gehiago entzun ditut. Zoritxarrez, oraindik gizonezko batzuk emakumezkoa gutxiesten dute. Zoritxarrez, piropoak esaten dituzten gizonezkoek emakumea haragi zatitzat hartzen dute. Zoritxarrez, emakume askok hitz lizun hauek entzutean irri batez erantzuten dute. Zoritxarrez, zenbait emakumek oraindik hitz hauek onartzen dituzte. Zoritxarrez, batzuk berdintasunaren esanahia ezezaguna dute....

Read More
Urr07 1

Komunikaziotik inkomunikaziora.

Posted in Sailkatu gabea

Komunikazioan oinarritzen da gizartea, baina benetan komunikatuta al gaude? Komunikatzen al gara? Geroz eta baliabide gehiago ditugu geure hitzak, pentsamenduak helarazteko, baina baliabide hauen gehiegizko erabilerak inkomunikaziora eraman gaitu. Behatzen bidez komunikatzen gara, ordenagailuan edota mugikorrean idatziz, geure komunikatzeko tresna hoberena gorputz guztia dela ahaztuz. Geure pentsamenduak, usteak eta sentimenduak sare sozialetan argitaratzen ditugu, hauek ulertzen...

Read More

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • “Zorrak zor, lepoa lodi”
  • Nolako kaka, halako osasuna.
  • Zure esentzia, zure doinua.
  • Ondo nago, lasai!
  • Zure lehen aukera.

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA