Irrizbizi
Hasiera » Gizakia » Arrozarena esatea
Mai11 0

Arrozarena esatea

Atalak: Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak

Etxe bakoitzak bere sukaldea, bere sua eta bere lapikoak ditu. Bada, ordea, besteen etxe, sukalde eta lapikoetan ere sartu nahi duenik.

Nire lapikoan (ustez) arroza bor-bor dagoen garai horretan nago, gizartearen begietan ama izateko garaian, alegia. Aurpegira beharrean, disimuluan (edo batere disimulurik gabe) sabelera gehiago begiratzen dizuten garaian. Zuri ere gertatuko zitzaizun beharbada, edo konturatuko zara jendea zure lapikoko arrozaz kezkatzen hasten denean, eta galderak eta komentarioak egiten hasten zaizkizunean, eta eskatu ez duzun iritzia ematen… Arrozarena esatea ohikoa izaten da horrelakoetan, edo iradokitzea, behintzat. Baina, lasai, beti asmo onez egiten dute, jakina!

Are gehiago, susmoa dut, arroza gutxienez bitan prestatu arte, jendea bere borondate onenarekin zure lapikoaz erabat arduratuta egoten dela, ezta?

Batzuk, gainera, usaimen fina dutela iritzi eta erreparorik gabe lapikoan arroza bor-bor duzunaren gezurra ere asmatzen dute. Herri bazkarian paella nola, hala banatzen dute gezur hori, gainera.  Zein da, baina, zuen helburua?

Labur azaltzen saiatuko naiz, presio-eltzea sutan dut eta ez dut eztanda egiterik nahi.

Ea ulertzen den: emakume guztiok ez dugu arrozik etxean, edo lapikorik, ez zaigu guztioi arroza gustatzen, ez dakigu arroza egin nahi dugun edo ez, agian ez dakigu arroza prestatzen edo arroza egin dugu baina biharko gorde nahi dugu. Akaso ez dugu arrozik egin nahi edo, besterik gabe, ezin dugu arroza kozinatu. Ulertu da?

Ba badira ama izan nahi ez duten emakumeak, haurdun geratu nahi ez dutenak, haurdun geratu nahi eta prozesu horretan arazoak dituztenak, horren ondorioz lur jota daudenak, ez dakitenak haurdun geratu nahi duten edo ez, haurdun geratu ezin dutenak edo axola ez zaizkigun beste hainbat egoeratan daudenak.

Ez dakigu bakoitzaren sukaldean, sutan eta lapikoetan zer dagoen, hortaz, errespetuz, mesedez. Gezurrek min egiten baitute beti.

Kontuz, gainera, besteon lapikokoaz arduratuta zabiltzan bitartean, zurean dagoena erreko zaizu eta!

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Josune Azurmendi Telleria

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Azken bidalketak

  • Arrozarena esatea
  • Zorionak realari
  • Errege-opila
  • “Garaian garaikoa”
  • Nonbait egongo da norbait.

Iruzkin berriak

  • Aitziber(e)k Zorionak realari bidalketan
  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA