Ondo nago, lasai!
“Ondo nago, lasai”, “ez du garrantziarik, pasako da”. Zenbatetan esaten ote dugu horrelako zerbait; gure arima ongi sentitzera behartuz, hau beti gustura eta lasai egon beharko bailitzan, edo burua pentsamendu nahasiz lehertzeko zorian sentitu izan dugunetan, hauek hitzez kanporatu ezean gure baitan ixilaraziko bailiran. Zergatik? Zergatik egiten ote dugu hau? Ez naiz aditua honetan, baina nire zein gainontzekoen jokabideak aztertuta zera esango nuke; entzuten ez...
Read MoreLokarri moreak.
Beldurrez hasi zen, honen esku-arteko soka morea etengabe dar-darka dantzan ari zelarik. Gizarteak inposatzen zion beldurraren sentimendu hau, ondorioz, berak sinisten eta ezartzen zuen bere nortasunean. Nola edo hala bere eskuek bidea hartu eta sokaren bi muturrak oinetakoaren zuloetan sartu zituen beldur hauei aurre eginik, aldi berean ordea, beldur honen islada zen dantzan jarduten zuten bere eskuek. Bere aldeko apostua egin zuen eta bere aldera egin zion tira sokari, honek leku berri...
Read MoreBurdin hotzak.
Eguzkiaren beroa senti dezake, eguzki izpiek sortzen duten argitasuna ikusiz, bizi izan zuena gogora ekarriz. Urrun ikusten du errepidea, zortez hau egunean auto batek zeharkatzen duelarik. Haize finak mugitzen du apur bat gertuago duen zuhaitza, sustrai luzeei esker tinko, hauetatik ateratzen den gorputzari helduz. Honen hostoak erortzen ikusi ditu, haizeari esker, hegan eginez bizitza lortzen duten hosto lehorrak. Hostoa izan nahiko luke une batez eta bere azalean haizea sentitu, askatasuna...
Read MoreBarkatu, baina ez dugu piroporik nahi.
Zoritxarrez, Hego Ameriketan daramadan denboraldian, Euskal Herrian bizitza guztian baina piropo gehiago entzun ditut. Zoritxarrez, oraindik gizonezko batzuk emakumezkoa gutxiesten dute. Zoritxarrez, piropoak esaten dituzten gizonezkoek emakumea haragi zatitzat hartzen dute. Zoritxarrez, emakume askok hitz lizun hauek entzutean irri batez erantzuten dute. Zoritxarrez, zenbait emakumek oraindik hitz hauek onartzen dituzte. Zoritxarrez, batzuk berdintasunaren esanahia ezezaguna dute....
Read MoreKomunikaziotik inkomunikaziora.
Komunikazioan oinarritzen da gizartea, baina benetan komunikatuta al gaude? Komunikatzen al gara? Geroz eta baliabide gehiago ditugu geure hitzak, pentsamenduak helarazteko, baina baliabide hauen gehiegizko erabilerak inkomunikaziora eraman gaitu. Behatzen bidez komunikatzen gara, ordenagailuan edota mugikorrean idatziz, geure komunikatzeko tresna hoberena gorputz guztia dela ahaztuz. Geure pentsamenduak, usteak eta sentimenduak sare sozialetan argitaratzen ditugu, hauek ulertzen...
Read More
Iruzkin berriak