Meatzaldetik mundura
Hasiera » meatzaldea » Muskizeko gazte lokala martxan!
Urr31 1

Muskizeko gazte lokala martxan!

Atalak: meatzaldea

Lurpetik azalera etorri dira eta horrela joan den ostiraletik, Muskizeko gazteek badute haientzako lokala. Ez da Petronorreko pabeloi abandonatu bat, ez da erdigunean Muskizek dituen hainbat instalazio moderno eta polit horietarikoa ere. Herrigunetik hondartzara bidean, San Julian auzoan ari dira auzoko eskola zahar izandakoa bizitzako eskola bihurtzen.

Beste edozein gazte asanblada edo egitasmotan bezala bidea ez zen erreza izango. Bizitzako bideak, poztasun eta tristeziak, hainbat ekimenetako bakardadea eta besteen arrakasta, jendarte itxiaren aurreiritziak eta udalaren itxikeriak. Ez da erreza gazteria elkartzea eta bide egitea baina hemen eta han aurrera doaz. Gazteak ez baitira udalak emandako lurpeko biltegi ilunean gelditu eta herritarrekin batera auzotarren lokala baliatzen hasi dira. Herritarrak elkarrekin konpondu eta elkar harturik herria bera indartu dezakegun seinale.

Izan ere inon menpekotasunik bada, Muskizen da. 70.hamarkada bitarte nagusiki nekazari herri soil izan zena egunetik gauera aldatu zen Kantabriar kostaldeko petrolio birfindegi handiena irekitzearekin. Gaur egun ezinezkoa da Muskiz aipatzea Petronor aipatu gabe. Muskiz da eta Petronor da, udala da eta Petronor da, lanpostuak dira eta Petronor da, osasun arazoak dira eta Petronor da. Enpresaren jardunak baldintzatzen du herria eta herria haren arabera bizi. Eta horrela Muskizen tarteka gabiltzanontzat “betiko” familien inertzietan, sarritan isil, bestetan gotor, askotan itxi sumatzen dugu herriko giroa.

Horregatik du garrantzi berezia, gure jatorri anitzeko identitate propioa erauzi eta herritarren arteko sareak etengabe ahultzen dizkiguten eskualde honetan, Muskizen gazteen aldetik halako ekimena sortzeak. Lehengo erdi aroko jaunaren gazteluan du egun Petronorrek egoitza. Baina egoerak badoaz eta badatoz, behar eta kezka berriak sortuz gizartearen etengabeko aldaketan. Erdi Aroko jaunak joan ziren eta berriak ere joango dira. Gazteak hasiak dira bide egiten, gaurkoan hitzaldia dela, bihar musika emanaldia, etzi saltsa-merengue ikastaroa. Norberaren gustu eta asmoak garatzetik sortzen delako kritikotasuna, pentsamendu propioa eta herriarekiko inplikazioa. Lurpetik azalera, zerbait hasi da herrian askatzen, herrian instalatutako bikote berriengandik, lubakia ezagutu ez duten gazteen gogoetatik eta bere bidea jarrai dezala!

Iruzkin bat

  1. Josema | 2014-10-31 at 15:37

    AURRERA GAZTERIA

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Kimetz Arana Butroe

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Azken bidalketak

  • Abertzale herrizale
  • Abantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
  • Gerra galdua?
  • Trapagarango euskaldunak
  • Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.

Iruzkin berriak

  • Iñaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
  • Iruñerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
  • Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
  • Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
  • karana(e)k Periferiatik bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • euskara
  • kultura
  • meatzaldea
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA