Meatzaldetik mundura
Hasiera » euskara » Euskara ala ez gara.
Abe03 1

Euskara ala ez gara.

Atalak: euskara, meatzaldea

“Euskara txikitatik entzun dut familian, baina gurasoekin beti frantsesez ari ginen. Lizeoan nengoela ordea, antzerkiaren bidez ohartu nintzen nire inguru guztia euskalduna zela: amatxi aitatxi,  gurasoak, auzokoak eta familia. Ohartu nintzen hemen zuhaitz eta errekak, leku eta tokiak beti euskaraz mintzatu zirela eta beraz ni neu ere, neure baitatik euskaldun nintzela. Orduan hasi nintzen euskara berreskuratu eta berriz egiten.” Horrela azaldu zidan orain ez aspaldi Baxe Nafarroako herri txiki batean lagun batek bere euskarekiko sentipena.

p027_f02Meatzaldean ordea, aspaldian isildu ziren zuhaitz eta errekak eta duela asko galdu gure herrietako hizkuntzaren transmisioa. Esaten dutenez XIX. Mendearen amaieran hil ziren Barakaldon bertoko azken euskaldunak eta mendebalderago egonik lehenago galduko zen hizkuntza Trapagaran zein Meatzaldean. Gure etxean, aitite amamak bertakoak izanagatik ez zuten etxean euskara inoiz egin izana oroitzen eta ez zituzten euskarazko esamolde edo hitz batzuk besterik mantendu.

Ordutik asko aldatu da egoera. Jende askok ikasi du euskara gurean, guraso askok egin dute beren haurrek euskara jakin dezaten ahalegina, eta beste asko dira gaur egun ikasten ari direnak. Irakaskuntzak osotasunean bere lana egin du eta herriko gazte guztiek euskara ezagutzen dute orain.

Hala ere, ez da erreza euskaldun izatea, baina polita ere bada. Gehienetan minorian egoteak lagundu dit beste minoriak ulertzen, ikusi dut muga administratiboak ez direla jendeen muga izaten, eta permititu dit kantu, pentsamendu, mota guztietako adierazpen, literatur edo musikara iristen, eta bertatik nire mundu ikuspegia osatzen.

Gaur abenduak 3,  telebista piztu eta berriz izango dira euskararen nazioarteko eguneko “altxor “ deklarazio, “ondare” izendapen, hitz polit eta argazki sortak. Batean antolatuko dira festak eta bestean azalduko dira salbaziorako borroka edo konpromezu deiak. Sakonean ordea, euskara ala ez gara. Mantentzen badugu guk erabiliko dugu, galtzen badugu guk penatuko. Ez gehiago, ez gutxiago. Zuhaitz eta erreka, pertsona eta toki. Euskara, komunikatzeko eta mundua ikusteko dugun beste tresna bat. Gozatu.

Iruzkin bat

  1. Endika Cuesta | 2015-01-09 at 14:35

    Itzela! Primerakoa! Asko gustau izen jat Kimetz, benetan. Meatzaldekoon nortasuna, sena ederto irudikatu dozu. Halan da be, kontu handiz ebili Enkarterrietako, Meatzaldeko zein Ezkerraldeko azken euskal hiztunen inguruen berba eiterakoan, egi esaten badeutsut, zenbait buru, hainbat aburu dau eta. Baie lehen esan deutsutena, Zorionak publikazino honegaitik, iruzkina izteko berandu samartxu banabil be!

    Endika Cuesta 😉

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Kimetz Arana Butroe

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Azken bidalketak

  • Abertzale herrizale
  • Abantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
  • Gerra galdua?
  • Trapagarango euskaldunak
  • Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.

Iruzkin berriak

  • Iñaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
  • Iruñerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
  • Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
  • Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
  • karana(e)k Periferiatik bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • euskara
  • kultura
  • meatzaldea
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA