Meatzaldetik mundura
Hasiera » euskara
Abe22 0

Trapagarango euskaldunak

Posted in euskara, kultura, meatzaldea

Ez nuen inondik inora uste euskararen problematika gure auzotarren arteko kezketako bat zenik,  abenduaren hasieran hainbat auzotarren artean antolatu duten 12 ordu euskaraz ekimenak ordea euskarekiko herriaz nuen pertzepzioa aldatu dit eta nago inflexio puntu izan dela gutako askorentzat. 12 orduz euskaraz hitzegin eta zabaltzeko irrati emisora muntatu zuten herriko plazan ekimena antolatzen hilabeteak zeramaten herritarrek. Kale nagusian bozgorailuz, etxeko irratian FMz eta ordenagailuan...

Read More
Mar24 0

Korrika meatzaldean. Badator eta badoa.

Posted in euskara, meatzaldea

Badator Korrika, iritsi furgoneta, oihuak, irrintzi eta saltoak. Bide bazterreko emozioak, musika, lekukoa eta korrikalariak. Pasatzen den toki guztietan sortzen du zirrara Korrikak, gaueko furgonetako fokoen argipean, lautadako zuzengune luzeetako talde txikian edo hiri handietako tropel jendetsuetan. Jendea elkartzen du Korrikak, herri barnekoak euskararen alde elkartu eta gainontzeko lurraldeetakoekin eskuz eskuko erreleboaren bidez lotu, herri garela sentiaraziz. Urepeletik ostegunean...

Read More
Abe03 1

Euskara ala ez gara.

Posted in euskara, meatzaldea

“Euskara txikitatik entzun dut familian, baina gurasoekin beti frantsesez ari ginen. Lizeoan nengoela ordea, antzerkiaren bidez ohartu nintzen nire inguru guztia euskalduna zela: amatxi aitatxi,  gurasoak, auzokoak eta familia. Ohartu nintzen hemen zuhaitz eta errekak, leku eta tokiak beti euskaraz mintzatu zirela eta beraz ni neu ere, neure baitatik euskaldun nintzela. Orduan hasi nintzen euskara berreskuratu eta berriz egiten.” Horrela azaldu zidan orain ez aspaldi Baxe Nafarroako herri...

Read More
Abe29 3

Euskalduna izatea

Posted in euskara

  “Txapel hau eskaintzen diot amari, haurra nintzela euskara irakatsi zidanari” horrela amaitu zuen Ametsek Txapelketa Nagusiko bukaera agurra. Azken bitan BECen izan banaiz ere, oraingoan etxetik eta etxekoekin segitu nuen finaleko arratsaldea. Azken bertsoek, buruz burukoa, hitzen zentzu eta zirrarak, telebistan ikusiagatik ere, berehala barneratu ninduten finaleko bertso unibertsoan. Saioa amaitu eta berriz heldu nintzen unibertsotik lurrera, kalera, auzo, lagun, herrikide artera....

Read More

Kimetz Arana Butroe

Periferietan; Euskaldunak gara inguru erdaldunean. Euskal Herriaren baitan berriz artxipelagoaren urruneko irla txikia da gurea. Langile artean nekazari eta orkestraren ondoan kaleko musikari. Beti gutxiengoan baina elkarturik gehiengo gara gure herrietan. Baratza eta ardiak, hango eta hemengo jendeak, orain eta lehengoak. Mundua gure herritik eta nire egunerokotik kontatzen saiatuko naiz, nire begietatik: Meatzaldea far west.

Azken bidalketak

  • Abertzale herrizale
  • Abantoko Parke Teknologikoa. Ezkerrak badu eredurik?
  • Gerra galdua?
  • Trapagarango euskaldunak
  • Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.

Iruzkin berriak

  • Iñaki(e)k Abertzale herrizale bidalketan
  • Iruñerritarra naiz(e)k CARRASCOLIENDAS: hirietan identitate kolektiboa sortzeak duen garrantziaz. bidalketan
  • Endika Cuesta(e)k Euskara ala ez gara. bidalketan
  • Josema(e)k Muskizeko gazte lokala martxan! bidalketan
  • karana(e)k Periferiatik bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko apirila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • euskara
  • kultura
  • meatzaldea
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA