Loreak
Hasiera » Egile honen artikuluak loreak
Api11 0

DARDARA

Posted by loreak in BIZI

Begiak malkoak dariola, triste, baina bizi-bizirik atera nintzen 2019ko azaroaren 22an Nafarroa Arenatik. Izugarria izan zen Berri Txarrak taldearen azken aurreko kontzertua. Bagenekien azkena izango zela bereziena, baina ez ginen behar bezain azkar ibili harako sarrerak erosteko garaian. Gau hura ahaztezina izan zen niretzat, Berri Txarrak taldearen kontzertu bakoitza bezalakoa. Denak ditut buruan, kontzertu bakoitza berezi egiten baitute. Berdin zaie noiz, non, zenbat pertsonarentzat jotzen...

Read More
Mar25 0

HAU LUZE DOA

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Martxoko zubia ere joan zaigu, ez dakit nire irudipena ote den, baina 2021 urtea oso azkar doakit: denbora eskuetatik iheska joango balitzait bezala. Ni lez, nahiz eta santuetan zirkinik ere sinestu ez, jende orok ospatzen du San Joseko jai eguna eta baita aprobetxatu ere hara eta hona ibiltzeko. Mendi aldean bizi garenok kostaldera jo dugu eta kostaldean bizi direnek mendi aldera. Garbi dago beti eskura ez dugun hori desio dugula. Nahiago nuke mugak ireki eta Pirinioetara joateko aukera...

Read More
Mar17 0

EITB, telebista publikoa

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Ez naiz telebista ikusi zalea, Teleberri baino ez dut ikusten, eta hori ere noizbehinka. Zenbait albiste nola kontatzen dituzten ikusita, askotan, damutu egiten naiz EITBri audientzia eskaintzeaz. Gertatu izan zait manifestazio batera joan, nire begiekin bertako istiluak ikusi, eta iluntzeko albistegian asmaturiko istorio bat entzutea. A zer ezinegona!  Oraindik ere gogoan dut 2013ko apirilean Donostiako Aske Gunean bizi izandakoa. Egun osoa eman nuen bertan, eta aurrez aurre ikusi nuen zer...

Read More
Mar14 0

URTE BAT

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Urte bete igaro da 2020ko martxoaren 14 hartatik. Alarma egoera ezarri baino bi aste lehenago, gure herrian horrelakorik ezagutuko ez genuela genion. Izurritea urruti zegoela: Txina, munduaren beste puntan zagon, lasai! Iñauterietan jende mordoa mozorratu zen txinatarrez, eta baita koronabirusez ere. Zorionekoak gu garai hartan, a zer inuxenteak!  Zenbat aldiz kritikatu ote ditugu txinatarrak musukoa erabiltzeagatik. Oporretara edonora joanda ere, beti ikusten genituen txinatarrak aurpegia...

Read More
Mar11 0

BANATZEN GAITUZTEN MUGAK

Posted by loreak in EGUNEROKOAK

Leihotik ikusten dut gure gereziondo ederra loretan. Azkenaldian egun asko igarotzen ditut etxetik lanean, eta gertutik ari naiz bizitzen udaberriaren etorrera. Txoriek kantuz ematen diote ongi etorria egunari, eta eguzkiaren berotasuna gero eta nabariagoa da. Baina, zer egiteko aukera eskainiko ote digu heltzear dugun udaberri honek! Ez du izango, inolaz ere, iaz arte, urteetan ezagutu izan dugunaren antzik. Hobexeagoa izango ote! Iaz etxean sartuta egon ginen, lau pareten artean, aurten,...

Read More
Page 2 of 3«123»

Garazi Golmaio

Mendiko loreak askeak dira, ederrak, beren hizkuntza dute; alai daude beti, bizi-bizirik. Ordu asko ematen ditut haien ondoan zibilizaziotik aldentzen naizen bakoitzean. Haien artean ni ere lore sentitzen naiz; aske, zoriontsu. Momentu horietako pentsamenduak loratzen ditut barrenak askatzeko.

Azken bidalketak

  • Goierriko 2 Haundiak
  • EGIA
  • LAGUNAK
  • PRIBATUTASUNA SALGAI
  • HI, AIZAN!

Iruzkin berriak

  • Pribatutasuna salgai | EIBZko liburutegia(e)k PRIBATUTASUNA SALGAI bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa

Kategoriak

  • BIZI
  • EGUNEROKOAK
  • MOREA

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA