BURUtaPENAK: Sen ona, zentzu komuna ote? (II)
“Sen ona”. Halaxe esan behar omen dugu euskaldunok “zentzu komuna”-z ari garenean. Hala dio akademiak bederen! Espainiarren sentido común, frantziarren sens commun delakoaz ari naiz. Zentzu komuna “gure sen ona” omen da, antza. On ona, halaxe adierazi behar! Barka ezazue nire ausardia eta harroa: XXI. mendean, euskaldunok oraindik ere “ona” delakoarekin segitzen dugu. Hori malurra! Bego. Gehiago arduratzen nau “zentzu komuna” uste izateak. Gizatzarrok halaxe dugula...
Read More2. astea. Konfinamendua Hendaian: Piztu nire sua
THE DOORS / Light My Fire / Piztu nire sua PLAY Zuk badakizu gezurra izango litzatekela Badakizu ni gezurtia izango nintzela Nik esango banizu Neska, ezin genuen askoz goragoa izan Etorri haurtzarora, piztu nire sua Etorri haurtzarora, piztu nire sua Saiatu gaua...
Read MoreBURUtaPENAK: Hedabideak versus komunikabideak (I)
Burutazioa ez da gaurkoa. Lehenbizikoa 1983 urtekoa da, alegia deus ez. Gogoeta poema (*) bihurtu nuen, nire poeta eskas hartan. Hamar urte geroago, kazetari bilakabidean Manuel Castellsen Comunicación y poder liburua jorratu nuen. Manuel Castells bai, egungo Espainiako Gobernuaren Unibertsitate Ministroa. Bera. Bere izena berriki entzutean, “hara” esan nion nire buruari. Ikastetarako lana izan zena Hedabideak vs komunikabideak artikulua bihurtu nuen 25 urte geroago. Gaur egunera etorrita,...
Read MoreIzatera bidean
Etxera bidean Xamar Pamiela, 2018 Urrundik heldu naiz dio Orioko bardoak, Ez Dok Amairu oroit. Berant ote nabil nihaur? Etxera bidean jarri nintzen aspaldi, 45 urte luze engoitik orain. Eta nor ez? Ba al dago egun, euskaldun osoa den nehor, etxera bidea egin ez duenik? Xamar idazlearen liburua duzu Etxera bidean (2019), saio aparta. Euskadi Literatura Euskarazko Saiakera Saria. Euskarazko azpimarratu nahi dut, usaian behar ez...
Read MoreHitz xamur laburrean
Miñan Amets Arzallus Antia / Ibrahima Balde Susa, 2019 Literaturaren inguruko nire jardun motzean, hauxe esan dut behin baino gehiagoetan: “Liburu bat noiz non eta nola –aldartearen arabera– irakurtzen duzun, liburu bera bestelako esperientzia bat izan daiteke, beraz, liburu bera ezberdina”. Horixe berritu zait Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan irakurtzean, Koronabirusa dela kausa...
Read More1. Astea: konfinamendua Hendaian. Amaiera baita Hasiera
Amaiera THE END PLAY Hau da amaiera Nire lagun ederra Hau da amaiera Nire lagun bakarra, amaiera Gure plan landuetatik, amaiera Irauten duen guztian, amaiera Ez segurtasuna, ez ustekabea, amaiera Ez gehiago begiratu begiak berriro Zer den imajina dezakezu Mugatua eta librea Desesperazioz esku bitxi bat behar Desesperatutako uharte batean Erromatar oinazezko erabaki batean...
Read MoreEgonarriz / Koldo Izagirrek
Bertsoaren harria Koldo Izagirre Lanku, 2019 Bertsoaren harria landu behar nuela eta jarri nintzen abian, hogeitaka… nituen begiztatu, hala ere, txoriak libre izanagatik zaila zenbatzen habiak. Argazkigintzan trebatu nintzen adorez, harrien mintzoa jaso nuen adorez. Hainbat dira ibilitako bideak, gehienak Gipuzkoan, mendebaldean batzuk, bertze batzuk ekialdean: txorien narrazioak, bertsoak eta irudiak batu ditut baltzuan. Altzatik Altzora, Leitzan gaindi izan na(h)iz...
Read MoreGizonok berritu beharra dugu, kafe-makina zaharrak legez
Aitaren etxea Karmele Jaio Elkar, 2019 Sukalde modernoan kafe-makina zaharra legez, hala ageri da Aitaren etxea nobelako Ismael. Ez da protagonista nagusia, Jasone duzu bera, Ismaelen emaztea. Bikote-laguna esan behar ote? Ez dira pertsonaia bakarrak, bion alaba Libek ere munta berezia du, besteak beste. Bigarren planoan, baina garrantzia handikoak dira ere, euren gurasoak, anaia-nebak, bikotekideak… Ismael...
Read MoreHonetara bitartean: huts eta zuriagoa
17 segundo Kirmen Uribe Susa, 2019 Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) arrakastatsu hartatik 17 segundo (Susa, 2019) honetara bitartean, 17 urteko aldia joan zaio Kimen Uribe poetari, Kirmen Uribe idazleari. “Hamazazpi segundo bezain hamazazpi urte”, diosku idazleak. Ba al dago poeta eta idazle artean bereizterik? Bego hor! Arrapostu zure esku irakurle. Bitartean heldu eskutik! Poemak idazten hasi zenean, idazlea beraz, “poema bat, metafora bat” promestu zion bere buruari:...
Read More
Iruzkin berriak