Kaosean loratuak
Hasiera » Sailkatu gabea
Mar20 0

gaur gara

Posted in Sailkatu gabea

atzo iragan da biharra hipotetikoa da zalantzazkoa, irreala gaur gara atzo esan gabekoen damu atzoko akatsen eskarmentu atzoko plazerraren zoriontasun galdu genuen trena begirada baten oroitzapena atzo iragan da baina gaur gara atzoko hautabideen ezbai atzoko zaurien orbain atzo bizitakoaren emaitza eta aldakorrak gara atzoko hodeia gaurko tanta bada eta ziklikoak gara gaurko iluna argitzen duen ilargia atzoko berbera bada eta iragankorrak gara atzoko izar-iheskorra gaur ikusten ez...

Read More
Mar14 0

Posted in Sailkatu gabea

behar bada euria beharrezkoa da haziak loratzeko behar bada iluntasuna ezinbestekoa da argiaz gozatzeko behar bada hodeiak egun argitsuen parte izan daitezkeen era berean izpiak ere badaude lainoetan behar bada tanta eta errainuz lanbro eta ekiz eginak gaude behar bada orain eta hemen baino ez gara behar...

Read More
Mar07 0

MARTXOAK 8

Posted in Sailkatu gabea

Eraikitzeko zimendua beharrezkoa bada ekar dezagun argitara hamarkadaz hamarkada ezkutuan eusten digutenen taupada Beldurraren kontrako brigada pozez irrifarra ilusioz begirada mundu berri bat egindako lanaren islada Nahiz egoera izan larria arma gisara irria gara haize berria ohiukatzeko eguna martxoaren 8a Ezpainak gorriak morea bihotza isildu nahi diguten ahotsa bihurtuko dugu zenbaiten amets mingotsa Ilunetik argitara igarotzen ari gara astiro, behar bada baina gelditu gabe abiada jada...

Read More
Ots03 0

Esperantza

Posted in Sailkatu gabea

Larrosa sasietan izpi bat lainoen zirrikitutik ihesi itzaletan argia noraezaren iparrorratza euskarri bat desorekan; esperantza gara

Read More
Aza03 0

Baldintza hipotetikoa

Posted in Sailkatu gabea

Begiak zabalik eta irribarrez amets egiten dugun elkarrizketa sentikor horiek eman ohi ditu goizaldeak. Odolean alkohol kopurua handitzen doan heinean, utopiatik gertuago sentitzen gara, errealitatea distortsionatuz. Zaila da azaltzen, baina guztiok sentitu dugu zoriontasun gaindosi momentu hori, zeinetan ezinezkoa dirudien ezerk geldi zaitzakeenik. Ez dago ezinezkorik. Hautsi ezinak gara. Hamaika gogoeta, teoria filosofiko propio eta ametsen artean, denbora ezpain arteko zigarroa bezala...

Read More
Urr15 0

Gozoki zuhaitzak

Posted in Sailkatu gabea

“Mostré mi obra maestra a las personas grandes y les pregunté si mi dibujo les asustaba. Me contestaron: ¿Por qué habrá de asustar un sombrero? Mi dibujo no representaba un sombrero. Representaba una serpiente boa que digería un elefante. Dibujé entonces el interior de la serpiente boa al fin de que las personas grandes pudiesen comprender. Siempre necesitan explicaciones. […] Las personas grandes nunca comprenden nada por sí solas y es agotador para los niños tener que darles...

Read More

Naiara Perez

Pentsamenduz betetako itsaso zabala da nagusi, zeinaren olatuen zipriztinek olerki eran bustitzen duten kaia. Kantuz beteak dira zelaiak, haizearen konpasaren arabera dantzan. Ideiak daude landatuta mendietan, irudimenez ureztatu eta loratutako testuak konpartitzeko. Iritziak daude pilatuta errekako harrietan, batzuk lurrera gogor eutsiz, korrontea jarraituz besteak. Askatasun izpiz batzuetan; injustizia tantez besteetan. Edo gozo-gaziaren osteko ostadar koloretsuaren argiz. Polotik polora aurkitzen dira egungo gizartearen gora beherei dagozkien gaiak, izan hezkuntzaz, hizkuntzaz, lanaz. Puntu kardinalen batean, natura, besteren batean kirola edota aisialdia bezalako gaiekin egin daiteke topo. Maitasuna hemisferioan. Ez dakigu zein latitude eta zein longitudetan aurkituko den ondorengo gaia. Koordenadak asmatu nahi? Ongi etorri fantasiazko planetara

Azken bidalketak

  • gaur gara
  • (izenbururik ez)
  • MARTXOAK 8
  • Esperantza
  • Baldintza hipotetikoa

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2021(e)ko martxoa
    • 2020(e)ko martxoa
    • 2020(e)ko otsaila
    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria

    Kategoriak

    • Sailkatu gabea

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren jarioa
    • Iruzkinen jarioa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA