Materia hutsik dago!
Gaurko sarrera honetan azalduko dudana jende askori ezaguna egingo zaio, batxilergo mailako kimikan lantzen den zerbait baita. Edonola ere, izenburuak berak argi uzten duen bezala, zientziaren paradoxatzat har genezake. Materia hutsik dago bai, materia materia da, baina hutsik dago! Zergatik esaten dugu hori eta nola da posible? Hurrengo lerroetan aurkituko duzue horren erantzuna. Atomo hitza (zatitu ezin dena) lehen aldiz Demokritok erabili bazuen ere, lehenengo teoria atomiko zientifikoa John...
Read MoreFisiologia edo medikuntzako Nobel saria 2013
Aurreko sarrera batean, 2013ko Kimikako Nobel sariari buruz idatzi nuen, eta sarrera hartan adierazi nuen bezala, Fisikako Nobel saria erdietsi zuten ikerketei buruzko informazioa, aurrez irabazi zuen Asturiasko printzearen sariaren harira argitaratutako Argia aldizkariaren 2381 aleko artikulu batean aurki daiteke. Aldiz, zientzia mailan ematen den hirugarren Nobel saria, fisiologia eta medikuntzari dagokiona alegia, beste baterako utzi nuen. Aldi hartan aipatu nuen bezala, fisiologia eta...
Read MoreMehategiak eta metanoa
Iragan urriaren 28an, zoritxarreko berria iritsi zitzaigun Leongo Pozo Emilio del Valle ikatz mehategitik: metano gas jario baten ondorioz leherketa bat gertatu zen sei mehaginen heriotza eraginez. Tamalez, ez da hau halako zerbait gertatzen den lehen aldia, historian zehar era honetako istripu asko gertatu izan baitira. Gainera, hauetako gehienak metano gas leherketen ondorioz izaten dira. Ikusi denez, %5 eta %15eko kontzentrazio tarteetan, metanoak leherketa bat eragin dezake. Hortik gora...
Read MoreArgiaren abiaduraren unibertsaltasuna
Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure esku. Esate baterako, duela gutxi Martera iritsi zen...
Read MoreSarin gasa
Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak… Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan zurikeria haundia dagoela, eta mundu mailako potentzia askok, beren erabilera publikoki...
Read More
Iruzkin berriak