Euskera eta zientzia
Aurreko batean, zientziaren dibulgazio aldizkari bat irakurtzen ari nintzela, Euskal Herrian egiten den Materialen zientzia eta teknologia kongresuaren berri izan nuen. Egiari zor, aldizkarian irakurri arte ez nuen sekula bere berri izan, eta ilusio haundia egin zidan, hitzaldi eta poster guztiak euskera hutsean izan baitziren. Aurtengo uztailean izan zen kongresuaren hirugarren edizioa Markina-Xemeinen, eta maila altuko ehundik gora hitzaldi eta berrogei poster inguru izan omen ziren. Kopurua...
Read MoreIrisgarritasuna helburu
Duela urtebete inguru idatzi nuen sarrera batean, teknologiaren eta zientziaren gehiegizko garapenarekin mesfidati azaldu nintzen. Bertan adierazi nuen arazo askoren konponbidea agian ez genukeela hainbeste natur zientzia eta teknologian bilatu behar, giza harremanetan baizik. Era berean, gaur egun egiten diren oinarrizko ikerketa askok zentzu gehiago leukake berauek publiko zabalari azaltzeko ahalegina egingo balitz. Azken batean, oinarrizko ikerkuntzak ezagutza berriak dakartza, eta berauetan...
Read MoreUnibertsoko zulo beltzak, gure baitakoen ispilu
Pasa den hasteko sarreran, grabitazio uhinen aurkikuntzaz aritu nintzen. Estatu Batuetako LIGO interferometroan igarri zuten uhin hura, bi zulo beltzen elkarketak sorturikoa omen zen. Baina zer dira zulo beltzak? Gaurko sarrera honetarako, interesgarria iruditu zait gai honetaz informatu eta hauekin erlazionaturiko gogoeta bat zuekin partekatzea. Zulo beltz bat izugarrizko masa duen unibertsoko gorputza omen da. Bere masari esker, grabitazio eremu izugarria eragiten du, eta ondorioz, bertan...
Read MoreOinarrizkoa/aplikatua: betiko eztabaida
Aste honetako sarreran, Elhuyar aldizkariaren azken alean Maria Jesus Esteban Galarza matematikariari egindako elkarrizketa hizpide hartuta, ikerketa teoriko eta aplikatuaren inguruko gogoeta batzuk plazaratu nahi nituzke. Zalantzarik gabe, eztabaida hori zientziaren arlo guztietan ematen da. Nik adibidez, sarritan izan ditut era honetako eztabaidak beste lagun kimikariren batekin, eta aipaturiko elkarrizketak,, matematikariek ere halakoak izaten dituztela erakusten digu. Zentzu horretan,...
Read MoreZientziaren zurrunbilotik
Gaurko honetan gogoeta batekin natorkizue. Batzutan, nire lanean emaitzaren batzuk lortu ezinik trabatuta ibiltzen naizenean, burua egiten ari naizenaren zentzuari buruz bueltaka hasten zait. Badakit ideia hauek bati baino gehiagori burugabe xamarrak iruditu dakizkiekeela, baina nire baitan gorde baino, nahiago dut gogoeta hauek irakurleen eskura ipintzea. Era horretan, zuen iradokizunak irakurriz, nire kezka eta zalantza hauek errazago gaindituko ditut. Bada, nire pentsamenduekin uzten...
Read MoreIrizpideak aldatuz
Gaurko sarrera honetan, Elhuyar aldizkariaren abenduko alean argitaratu zen Ken Buesseler biokimikariari egindako elkarrizketa baten inguruko gogoeta batzuk dakarzkizuet. Aurreko sarrera batean adierazi nuen bezala, kasu honetan ere onena zuek zeuek Elhuyar aldizkariko artikulua irakurtzea litzateke, baina oker ez banago, horretarako Elhuyarren harpideduna izan behar da. Horregatik, lehenik eta behin artikuluaren laburpen azkar bat egingo dut, harpidedunak ez zaretenok, bertan aipatzen denaren...
Read More
Iruzkin berriak