Plastikoak eta ahanztura
Gaurko sarreran Euskal Herria Irratirako egin nituen bi grabaketen audioak dituzue. Hiru bat minutuko grabaketak izanik, beti bezela gauzak labur-labur jarri behar izan ditut. Biak aurrez blogean zabalago jorratu nituen gaiei buruzkoak izanik, ez dut audioen transkripziorik jarriko. Gaiaz zerbait gehiago irakurri nahi izanez gero, hobe duzue zuzenean gaiari buruzko sarrerara Joan. Plastikoei buruzko grabaketa Eta hemen polimero eta plastikoei buruzko sarrera Gauzak ahaztu nahiaren inguruko...
Read MoreNanoteknologia
Muturreko tamainak deigarriak izan dira beti gizakiarentzat. Horren adierazgarri dira gaur egun abian diren hainbat eta hainbat ikerketa lerro. Izan ere, muturreko tamaina horietan ez ohiko propietateak agertzen dira, eta horrek ikerkuntzarako leiho bat irekitzea dakar. Nanoteknologia ere horietako bat da. Izen honek biltzen ditu nano eskalako osagaien diseinuari, sintesiari edo aplikazioei loturiko teknologiak. Nanometroa milimetroa baino miloi bat aldiz txikiagoa da, eta nanoteknologiak nm...
Read MoreZulo beltzak
Duela aste batzuk grabitazio uhinen aurkikuntzaren albistea izan genuen. Estatu Batuetako LIGO interferometroan igarri zuten uhina, gugandik miloika argi urtera leudekeen bi zulo beltzen elkarketaren ondorioz sorturikoa omen zen. Zulo beltzena maíz entzuten dugun kontua da, baina benetan zer den ez daukagu batere argi. Diotenez era ezberdinetako zulo beltzak daude, baina guztiek ezaugarri bat daukate amankomunean, beren masa izugarria alegia. Esate baterako, gure galaxiaren erdian, Via...
Read MoreLED bonbilak
Argi dago eguzkia ezinbestekoa dela Lurrean bizitzeko, baina bere argia ez da aski. Jadanik eguna ez da eguzkiaren irteerarekin hasten eta bere sarrerarekin bukatzen. Gaur egungo bizi ereduan, gauez guztiak aurrera jarraitzen du, eta horretarako argia behar beharrezkoa da. Dena den, ezin dugu ahaztu argia sortzeak gastu bat ere eragiten duela. Zentzu horretan, Europan 2012 urtean debekaturik gelditu ziren lehenengo bonbila tradizionalak. Izan ere, hauen errendimendua oso txikia zen. Jasotzen...
Read MoreLau urteroko otsailaren 29a?
Lau urtero gertatzen den bezala, 2016 urtean ohikoa baino egun bat gehiago dauzka egutegiak, eta otsailak 29 egun izango ditu. Julio Cesarrek, Alejandriako Sosígenes astronomoaren laguntzaz, zuzenketa hori egin zion gure egutegiari. Izan ere, lurrak eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko 365 egun eta sei ordu behar ditu. Era horretan lortzen da urtez urte egutegiaren eta urtaroen arteko oreka mantentzea. Azken batean, lau urteren buruan 6 ordu ghigarri horiek 24 ordu ematen dituzte, urte...
Read More
Iruzkin berriak