Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Zulo beltzak
Atalak: Euskal Herria irratikoak, Sailkatugabeak
Duela aste batzuk grabitazio uhinen aurkikuntzaren albistea izan genuen. Estatu Batuetako LIGO interferometroan igarri zuten uhina, gugandik miloika argi urtera leudekeen bi zulo beltzen elkarketaren ondorioz sorturikoa omen zen. Zulo beltzena maíz entzuten dugun kontua da, baina benetan zer den ez daukagu batere argi.
Diotenez era ezberdinetako zulo beltzak daude, baina guztiek ezaugarri bat daukate amankomunean, beren masa izugarria alegia. Esate baterako, gure galaxiaren erdian, Via Laktearen erdian legokeen zulo beltzak, eguzkiak baino lau miloi aldiz pisu haundiagoa dauka. Masa haundi horrek eraginda, beren inguruan izugarrizko grabitatea eragiten dute, eta honek, etengabe materia eta espezie ezberdinak xurgatzea eragiten du. Gainera, zulo beltz batean erortzen den materia ezin da bertatik atera.
Baina bitxiena zera da: zulo beltzek materia ezezik argia ere xurgatu egiten dute. Hain zuzen ere, hortik datorkie beren izena: zulo beltzak, beltzak, inolako argirik igortzen ez dutenak. Eta noski, inolako argirik igortzen ez baldin badute, astronomoek nola daukate beren berri? Bada hau ulertzeko, gauza bat azaldu behar da. Izan ere, zulo beltz batera hurbiltzen den heinean, nateriak izugarrizko temperatura igoera nozitzen du, eta temperatura haundi horietan X izpiak igortzen ditu. Hain zuzen ere, hauek dira, X izpiak, astronomoek igartzen dituztenak.
Eta zulo beltzen ezaugarriak aipatzen hasita beste ezaugarri bat ere aipatu nahiko nuke, denboraren dilatazioa alegia. Hau ere kontzeptu arraroa da, baina ideia bat izan dezazuen, zulo beltz batetik gertu, bertatik urrun baino motelago pasatzen da denbora. Erabat ezinezkoa da zulo beltz batean bizitzea, baina bertako tenperaturak jasan ahalko bagenitu, eta bertan biziko vagina, askoz ere motelago zahartuko ginateke. Esan bezela, zulo beltz batetik gertu denbora motelago igarotzen delako.
Unibertsoaren kontuak: abstraktuak bezain urrunak. Dena den, gugandik miloika urtera ezezik, gure baitan ere badira zulo beltzak. Nor ez da bere bizitzan, uneren batean, guztia beltz, guztia ezkor ikusten duela sentitu? Bada, hori ere zulo beltz baten modukoa dela esan daiteke. Dena den, halako batean aurkitzen bazarete, eutsi goiari eta segi aurrera! Gure baitako zulo beltzak ez baitira unibertsokoak bezain gogorrak. Kosta egiten da bertatik ateratzea, baina posible da. Baikorra izatea da kontua.
Egin klik hemen grabaketa entzuteko
(Sarrera honekin batera, nanoteknologiari buruzko grabaketa ere zintzilikatu dut)