Oinarrizkoa/aplikatua: betiko eztabaida
Aste honetako sarreran, Elhuyar aldizkariaren azken alean Maria Jesus Esteban Galarza matematikariari egindako elkarrizketa hizpide hartuta, ikerketa teoriko eta aplikatuaren inguruko gogoeta batzuk plazaratu nahi nituzke. Zalantzarik gabe, eztabaida hori zientziaren arlo guztietan ematen da. Nik adibidez, sarritan izan ditut era honetako eztabaidak beste lagun kimikariren batekin, eta aipaturiko elkarrizketak,, matematikariek ere halakoak izaten dituztela erakusten digu. Zentzu horretan,...
Read MoreKoordinazio loturak koordinatzen
Pasa den hastean ICIQeko hiru ikerketa talde teorikoen lan esparrua azaltzen ahalegindu nintzen. Guztia nahiko gainetik azaldu nuen, hiru taldeen ikerketa lerroak zehatz azaltzeko hamar sarrera ere ez bailirateke aski izango. Gaur aldiz, bi urte horietan egin dudan lana laburbiltzen ahaleginduko naiz. Horretarako baina, batxilergoko kimika ikasleei hain ezagunak izango zaizkien atomoen arteko lotura motak gogora ekarriko ditut, ionikoa, kobalentea, metalikoa… Jakina den bezala, elektroiak...
Read MoreICIQeko talde teorikoen buruhausteak
Gaurko sarrera honetan atzera begira jarriko naiz. Atzera begira diot, jadanik ICIQeko egonaldia iraganeko kontua delako. Izan ere, aste honetan bukatu dut bertan egin dudan bi urteko ikerketaldia. Hala, ICIQeko talde teorikoen ikerketei eskeiniko dizkiet gaurko lerroak, kimika teoriko eta konputazionalaren bidez egin daitezkeen ikerketen ikuspegi orokor bat izan dezazuen. Kataluniako kimika ikerketen institutuan (ICIQen alegia), arlo ezberdinetako hogei bat ikerketa talde inguru daude....
Read MorePolimeroak, modu orokorrean
Poliestirenoa, poliuretanoa, polietilenoa, polioxalatoa, poliazetatoa, polimetakrilatoa, poli, poli, poli eta poli. Baina lasai, hauek ez dira poliziaren indar sekretuak, polimeroak baizik. Dena den, gure herrian poliziarekin gertatu ohi den bezela, hauek ere edozein lekutan ikus ditzakegu. Horren adibide, supermerkatutik bueltan etxera ekartzen ditugun erosketei begiratzea besterik ez dago; produktuek beraiek baino leku gehiago okupatzen dute berauek biltzeko erabiltzen diren plastikozko...
Read More
Iruzkin berriak