Zientziaren labirintoan kokatuz
Hasiera » Euskal Herria irratikoak » LED bonbilak
Mar17 2

LED bonbilak

Atalak: Euskal Herria irratikoak

Argi dago eguzkia ezinbestekoa dela Lurrean bizitzeko, baina bere argia ez da aski. Jadanik eguna ez da eguzkiaren irteerarekin hasten eta bere sarrerarekin bukatzen. Gaur egungo bizi ereduan, gauez guztiak aurrera jarraitzen du, eta horretarako argia behar beharrezkoa da.

Dena den, ezin dugu ahaztu argia sortzeak gastu bat ere eragiten duela. Zentzu horretan, Europan 2012 urtean debekaturik gelditu ziren lehenengo bonbila tradizionalak. Izan ere, hauen errendimendua oso txikia zen. Jasotzen zuten energiaren %5 soilik bihurtzen zuten argi, gainontzeko guztia bero gisa galduz.

Hala, gaur egun ditugun bonbilen artean, errendimendurik onena lortzen dutenak LED bonbilak dira. Ni hemen ez naiz beren funtzionamenduaz hizketan hasiko, baina kontuan hartzea komeni den ezaugarri batzuk gogoraraztea ongi etorriko zaigu. Eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, beren bizitza luzea edo iraupena da. LED bonbila batek, 45.000 orduko bizitza izan dezake. Konparaketa bat egin dezazuen, bonbila tradizionalen kasuan beren iraupena 1000 ordukoa izaten zen gutxi gorabehera.

Kontsumoan ere dexente aurrezten dugu LED bonbila batekin. Izan ere, LED bonbila batekin, bonbila tradizional batekin izaten genuen kontsumoaren %90 aurrezten dugu gutxi gorabehera. Alegia, 100 W-ko bonbila tradizional batekin lortzen genuen argia, 10 Wko LED bonbila batekin lortu dezakegu.

Hirugarren ezaugarria aipatu nahi nukeena, behin eta berriz piztu eta itzaltzeak eragiten dion desgasterik eza da. Hau hobeto uler dezazuen, ezin dugu ahaztu bonbila fluoreszente baten kasuan, behin eta berriz piztu eta itzaltzen baldin badugu honek desgaste haundi xamarra eragiten diola bonbilari, eta horren ondorioz, bere aurreikusitako bizitza dexente laburtzen da.

Honekin erlazionaturik legoke baita ere, gehienezko argitasun maila lortzeko behar duen denbora. Izan ere, interruptoreari ematen diogunean, LED bonbilak instantean bere gehienezko argitasun maila lortzen du. Fluoreszenteen kasuan aldiz, interruptoreari ematen diogunetik gehienezko argitasuna lortu arte denbora bat igarotzen da.

Eta noski, ezaugarriak aipatzen hasita, prezioa ere aipatu beharko dugu. Aurreko ezaugarri guzti horietatik ondoriozta daitekeen bezela, LED bonbilen prezioa, gainontzekoena baino apur bat haundiagoa da. Dena den, beren bizitza luzeak eta izaten duten kontsumo txikiak, prezio diferentzia hori erraz konpentsatzen dutela esan daiteke.

Beraz, ikusten duzue, hasiera batean LED bonbilek garestiak diruditen arren, gero nahikoa merke ateratzen dira, bai gure poltsikorako, eta baita ikuspegi ekologiko batetik ere.

Egin klik hemen grabaketa entzuteko.

2 Iruzkin

  1. Iñaki Suinaga | 2016-03-22 at 20:27

    Benetan ona! LED bonbilei buruz ematen duzun informazioa interes handikoa iruditzen zait. Nik baneukan zuk islatzen duzun moduko ideia orokorra, baina, orain informazio horretako datu zehatzak jaso ondoren, ba, argi daukat hemendik aurrera zer egin behar dudan etxea argitzerakoan.

    Mila esker, Oier.

    Reply
    • Oier Lakunza | 2016-03-23 at 0:10

      Eskerrik asko zuri, Iñaki. Bai, datuak nahiko argigarriak direla esan daiteke. Leku batetik bestera kontsumoaren nahiz iraupenaren datua apur bat aldatzen da, baina orokorrean sarreran aipatzen direnak dira.

      Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. LED bonbilak | EIBZko liburutegia - […] Oier Lakuntza / 2016-03-17 / 344 hitz […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oier Lakuntza

Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.

Azken bidalketak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena
  • Euskera eta zientzia
  • Plastikoak eta ahanztura
  • Negutegi efektuaz
  • Nanoteknologia

Iruzkin berriak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
  • Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
  • Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Argitaratuak
  • Aurkezpena eta jarraipena
  • Euskal Herria irratikoak
  • Gaurkotasunekoak
  • Gogoetak
  • Sailkatugabeak
  • Zientziaren paradoxak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA