ETA-ren baietzaren zain
EZKER ABERTZALEA hauteskundeetara nola aurkeztu ahal izango den, hori da gakoaren iltzea orain. Duela oso gutxira arte, bazirudien datorren maiatzerako ez zela posible izango, eta orain ordea, kontrakoa dirudi. Arnaldo Otegiren El Pais-eko elkarrizketarekin hasi zen PSOEren irudi biraketa eta honek irekitze bidean jarraitzen du. Ohi moduan, Madrilen ekin zaio irekiera bidaia horri, eta arazoaren itxiera Moncloak eta Ferrazek bideratuko dute. Hala izan da estatu arazo guztietan. Horixe...
Read MoreBarrikaden azpian dagoena
SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan ordu gutxiago egiten duela. Hori da galdu ezin den ikuspegi historikoa. Eta historiari so,...
Read MoreBeste lider bat
Pena da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia moduko “aktibo politiko” garrantzitsua politikaren lehen lerrotik erretiratu izana (oraingoz behintzat). Donostiako Kursaalen atzo emandako hitzaldian, jeltzale eta euskal gizarteko sektore batentzat lider gisa agertu zen. Goizean EHUko Leioako Campusean bere doktore tesia aurkeztu ondoren, arratsaldean autogobernuan oinarritutako hitzaldia eman zuen Donostian, Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldian. Gazteleraz jardun zuen nagusiki, baina...
Read MoreLiderra
Iragan astelehen goizean egindako kronika da ondorengoa, El Pais-ek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketan oinarritua. Asteartean inprentatik aterata irakurri nuen eta ez nintzen oso gustura geratu bukaerarekin. Bake prozesu saio berriaren egoera aldatzen ari dela aztertzen da analisian, apurka, baina aldatzen; eta Otegiren elkarrizketa hori ere horren adierazle zela. Bukatzen nuen esanez: “Elkarrizketa honek Otegi sendotu egin du eta, aurrerantzean gehiago, espetxeak ere sendotu egiten...
Read MoreTortura, erraza da ez ikustea
ESTRASBURGOKO epaia duela bi aste ezagutu zen: Espainiako Gobernuak 23.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Mikel San Argimiro euskal presoari, honek bere garaian salatutako torturak ez ikertzeagatik. Nagusiki oharkabean joan zen albistea, baina balio izan du ERCko eta beste talderen bateko diputatuek galderak egin ditzaten gaiaren inguruan. Urriaren 25ean hasiko da Donostian Igor Portu eta Mattin Sarasolak salatutako torturen epaiketa. Hamabost guardia zibil daude...
Read MoreBilbo: azala eta mamia
LARUNBATEKO manifestazioak iradoki zuen euskal gizarteko gehiengo soziala non dagoen: giza eskubide guztien alde, eskubide zibil eta politikoen alde eta, une politiko zehatz honi dagokionez, bake prozesu sendo eta atzeraezina bultzatzeko irrikitan. Hori da mamia, garrantzitsuena. Adierazi EHk lehenik eta ondoren Sabin Intxaurragak eta Iñaki Zarraoak beste zenbait herritar ezagunekin batera deitutako manifestazioak debekatu ondoren, iragarria zegoen etorriko zena. Baina beti daude...
Read More
Iruzkin berriak