Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Sozialdemokraziaren bultzada (II)
Atalak: Ekonomia, Historia
Milaka langile Maiatzaren Lehenaren manifestazioan New Yorken, 1935ean.
John Maynard Keynesek zera idatzi zuen 1933an: “Gerraren osteko kapitalismo dekadentearen eskuetan gaude, nazioartekoa baina indibidualista, eta ez da arrakastatsua. Ez da inteligentea. Ez da ederra. Ez da justua. Ez da bertuteduna. Eta ez ditu beharrak asetzen”. 1929aren ondorengo depresio handiaren garaiak ziren eta krisi ekonomikoak bazter guztiak astintzen zituen. Deflazioa, protekzionismoa eta beste hainbat neurri jarri ziren abian herrialde industrialetan, baina langabeziak eta atzeraldiak berdintsu horretan jarraitzen zuten.
“Demokraziak 1930eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren alternatiba bat bilatzen”, diosku Friedenek. Ezkerreko alderdiak boterera iristen garatu ziren eta langilerian eta nekazariengan sostengatuz politika ekonomiko partehartzaileak eta sozialagoak hasi ziren indarrean jartzen. Alternatiba berria sozialdemokrazia zen.
Funtsean, sozialdemokrazia Europan ez zen indarrez finkatu Bigarren Mundu Gerraren ostera arte, baina 1930eko hartan jarri ziren lehen zutoin sendoak. Liburuan Suedia eta Erresuma Batuko adibideak azaltzen dira besteak beste, non gobernuek ezkerreko alderdi eta mugimenduen sostengua izan zuten. Baina aipatzen da baita ere AEBen kasua, eta nola Franklin D. Roosvelt-ek ekin zion New Deal ospetsuari 1932an lehendakaritzara iritsi zenean. Estatuaren parte hartze handia bultzatu zuten Roosveltek (Alderdi Demokrata) eta, beste neurri askoren artean, dolarra debaluatu zuen urre-patroiaren loturatik askatuz. Egungo Europako Batasunean ere gero eta pil-pilean dagoen eztabaida da, ea posible ote den krisitik ateratzea patroi-eurotik askatu gabe (edo estatu aberatsenetan askok dioen legez, hegoaldeko txiroak eurotik kanporatu gabe).
Esandako moduan, sozialdemokraziak bultzatutako ongizatearen estatua ez zen Bigarren Mundu Gerraren ondorengo garaira arte eratu Europan, eta bere ondorioak itzelak izan ziren, urte horietan mendeko hazkunde ekonomiko handiena ezagutu baitzen eta estatua izugarri indartu: adibidez, 1950 eta 1973 artean herrialde industrialetako sektore publikoa batez beste BPGren %27tik %43ra iragan zen.
Eta beste detaile interesgarri bat, egungo globalizazio garaian gutxietsi dena (dena handi, dena fusio…), baina Friedenek berak azpimarratzen duena: “Ez zen kasualitatea izan Europako herrialde txikienak izatea Ongizatearen Estatu sozialdemokrata praktikan jarri zuten lehenak. Iparraldekoen (Suedia, Norvegia), ’alpinoen’ (Suitza eta Austria) edo Beneluxekoen (Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo) tamaina txikiaren ondorioz eta beren mugak baliatuz, ekonomiak esportaziora, inportazioetara eta inbertsioetara bideratuak zituzten”. Bistan da txikiak izateak izan dezakeela abantailarik herritar guztien berdintasunean sakontzeko, ekonomia horretara bideratzen bada, baita Euskal Herrian, Eskozian, Katalunian edo gisakoetan ere.
Gauza askotan asmatu beharko da horretarako, baina garrantzitsuena egungo kapitalismo basati honetatik ihes egiten asmatzen. Zein eredutara? Horra eztabaida, eta soka luzekoa gainera, baina gauza bat argi dago, egungo krisia sortu duen globalizazio moldearen kontrako norabidean: Lurraren zaintza, Estatuaren partehartzea indartu, autogestioa, kooperatibismoa, prestakuntza, elkartasuna, lokalismoa, txiki-ertaina… balore horietan dira klabeak.