Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Neoliberalismoa eta globalizazioa (III)
Atalak: Ekonomia, Historia
Ronald Reagan eta Margaret Thatcher, neoliberalismoaren bultzagile nagusiak izan ziren 1980ko hamarkadan.
Kapitala eta sozialdemokraziaren aliantzak sostengatu zuten Bretton Woods-eko hazkunde garaia, Bigarren Mundu Gerratik 1970eko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuena. Hamarkadaren lehen erdialdean munduko ekonomia krisian sartu zen, inflazioa, petrolioaren garestitzeak, finantza merkatuen hazkunde handia eta espekulatzaileen jokaera… Horiek eta beste hainbat arrazoi medio, giro aldaketa prestatua zegoen eta estatuak eta erakundeak neurriak hartzen hasi ziren.
1971ko abuztuaren 15ean AEBtako lehendakari Richard Nixonek dolarra urre-patroiaren loturatik askatu zuen, eta neurri horrekin Bretton Woods-eko aroaren zutabe garrantzitsuena izandakoa hankaz gora bota zuen, eta horrekin aroa bera. AEBko merkatuek ataka estua bizi zuten, dolarra garestia zen eta, ondorioz, ezin zuten gura adina esportatu. Inportazioak esportazioen bikoitza hasten ari ziren eta 1968an, adibidez, larrialdiaren maila erakusten zuen datu bat, jakina, estatubatuarren ikuspegitik : herrialdeak esportatutakoak baino automobil gehiago inportatu zituen.
Nixonek erabaki egin behar zuen: edo interesak igo eta dolarra defendatu –eta, beraz, Bretton Woodseko sistema defendatu– edo dolarra debaluatu eta enpresa estatubatuarren lehiakortasuna irabazi. Hautua debaluazioa izan zen, nahiz eta horrekin gerraren ondorengo sistema osoa hautsiko zuen.
Eta egungo krisira etorrita, parekotasunerako tentaldia dator berehala: orduko AEB eta munduko ordena ekonomikoa, eta Alemania eta EBko ordena ekonomikoa. Badira desberdintasun asko, besteak beste euroa batasun ekonomiko asimetriko baten txanpona delako, baina zer egiten du Alemaniak egungo EBn? Batez ere berea defenditu, eta austeritate bide beretik jarraituz gero, gero eta ahots gehiagoren ustez, horrek egungo EBren ordena ekonomikoa hautsi lezake eta, beraz, EB bera.
Krisiaren erdian, ordura arteko liberalismoak muturreko joera hartu zuen. AEBetan indartu zen pentsamoldea 70eko erdialdearen aurrean eta 80ko hamarkadan Ronald Reagan han eta Margaret Thatcher Europan izan ziren neoliberalismo deitu den korrontearen bultzagile nagusi. Filosofiaren oinarria honakoa da: estatuak ez dezala parte hartu ekonomian, zerga txikiak, gastu gutxi eta arautze gutxiago eta horrela ekonomia hazi egingo da; hobe da tarta handi baten zati txikiagoa, txikiaren zati handiagoa baino. Bankuen erreskateak, zerga amnistiak edota multinazionalak nola laguntzen diren ikusita, dena den, teoria horiek aberatsenen zerbitzura nola erabiltzen diren inoiz baino argiago geratzen ari da bizi dugun krisian.
Teknologiaren aurrerapenak ere handiak eta azkarrak izaten ari ziren mende amaieran eta informazioaren munduan eragin handia zuten. Maila guztietan, Internet aroak iraultza handia ekarri zuen komunikazioa eta informazioaren alorrera. Walter Wriston, Citibank-eko nagusi eta 80ko hamarkadako bankari garrantzitsuenetakoaren ustez, kapitala eta telekomunikazioen mugikortasunaren bidez, merkatuek gobernuak kontrolatu ahal izango zituzten: “Dibisa-urre patroiak ordezkatu zuen urre-patroia, hau Bretton Woods-eko akordioek ordezkatu zuten eta informazioaren patroiak ordezkatu ditu hauek. Dirua desiatua den lekuetara besterik ez doa, eta bakarrik geratzen da ondo zaintzen duten lekuan”. Ez da kontu berria, baina datorren lekutik datorrelako oso argigarria eta argi azaldua; azken lauzpabost urteko krisiarekin inoiz baino argiago geratu da.
1999an globalizazioaren aurkako mugimendu indartsua eratu zen Seattle-eko (AEB) protestetan eta izan du jarraipenik, baina Friedenen ustez, globalizazioak herrialdez herrialde garaitu zituen aurkariak: “Globalizatzaileek erresistentzia denak txikitu zituzten, nazionalismo ekonomikoaren aldekoen gainetik jo zuten, langile mugimendua eta ezkerra ere txikitu zituzten, eta politika sozial oparoak desegin”.
Egoerak bazuen bere ifrentzua eta Friedenek argi azaleratzen du: “Baina beste herrialde batzuk atzean geratu ziren egoera larrian eta aberats eta txiroen arteko zanga handitu zen”. Afrika zen horren eredu argiena. Milurtekoaren bukaeran, “800 milioi pertsona zuen kontinentearen ekonomiaren tamaina Italia edo Kaliforniakoaren tamainakoa zen”. Munduko produkzio osoaren %3rekin, alabaina, Afrikan gertatzen zenak ez zuen garrantzirik munduko ekonomiarentzat.
Baina Friedenek dio bazirela bi arrazoi kezkatzeko. Bata morala, ezin baitzitekeen hitz egin munduaren aurrerapen ekonomikoaz 2000. urtean Afrika eta Asiako hegoaldeko haur gehiago baziren desnutrizioak jota 1975ean baino. Beste arrazoia pragmatikoa zen, txiro eta aberatsen arteko zangaren handitzea mehatxu bat zen aberatsentzat.
Hego eta Ertamerikan ere, 1988koa galdutako hamarkadatzat jo zuten: “2000. urtean, 15 urteko egonkortze fasearen ondoren, Txilek bakarrik zuen 1980an baino per capita errenta nabarmen handiagoa”. 2000. urtean munduko biztanleriaren %1ek, munduko erdi txiroenak baino errenta handiagoa zuen. Bestela esanda, munduko 200 pertsona aberatsenen urteko errenta, munduko multzo erdi txiroarena baino handiagoa zen.
Hala ere, Frieden-en ondorio nagusia globalizazioaren oso aldekoa da, hori bai, beste globalizazio bat aldarrikatzen du: “XXI. mendeko kapitalismo globalaren erronka zera da, nazioarteko integrazioa, gobernu molde politikoki hartzaile eta sozialki arduratsuarekin txertatzea. Galoi asko duten egungo ideologoek diote –izan ezkerreko edo eskuineko, globalizazioaren aldeko edo aurkako- konbinaketa hori ez dela posible edo desiragarria; baina teoriak eta historiak erakusten dute posible dela globalizazioa eta aurrerapen soziala elkarren ondoan bizitzea, eta gobernuei eta herriei dagokie posible dena praktikan jartzea”.