Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Navarrometroa: Podemoseko lehendakaria Nafarroan
Aza21 0

Navarrometroa: Podemoseko lehendakaria Nafarroan

Atalak: Politika

 

Nafarroan, 2014ko apirilaren 25ean Gazteluko Plazan egindako ekitaldian.

Podemosen aurkezpena Nafarroan, 2014ko apirilaren 25ean Gazteluko Plazan egindako ekitaldian (Arg.: Podemos).

Nafarroako Legebiltzarrak agindutako inkestaren –navarrometroaren–  emaitzak ezagutu dira gaur goizean eta leherketa itzela izan da.

2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarra (50 eserleku) hala osatuta geratuko litzateke: Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11 (2011n 7 eserleku + NaBai-Aralarreko 6), UPN 8 (lehen 19), PSN 5 (9), Geroa Bai 4 (lehen NaBaiko 2) , Ezkerra (EB-Batzarre) 2 (3), PP 1 (4) eta UPyD 1 (0). Hemen burura etorritako bapateko lau ideia:

Sinesgarritasunik ez. Nahiko nuke egia balitz, baina ez da sinesgarria. Nafarroak sekulakoak bizi izan ditu azken urteetan (murrizketak, CAN, langabezia, ustelkeria, VWko BEZa…), baina Gazteluko Plazara begiratzen dut oraintxe bertan eta eraikinak zutik diraute, ez da bonbardaketarik izan, ez tornadorik… Emaitza horiek gehiago dirudite halako baten ondorengoak. Inkesta Bilboko Consulting Orbere enpresak egin du, azaroaren 3tik 7ra eta 1.500 pertsonaren iritziak etxez etxe bilduz.

Podemos eta baskoak. Inkestetan sarri gertatzen den bezala, badirudi emaitza txarren aurrean botereak erreakzio bat eragin nahi duela, hainbatetan badatoz baskoak oihukatu izan du eskuin navarristak eta orain muturreko egoera aurkeztu nahi duela dirudi, baskoez gain, badator Podemos ere, Nafarroa oparoa Venezuela bihurtzeko prest.

Joera bai. Guztiz asmatzea nekez gertatzen da eta hobe zuhur ibiltzea halako amuei kosk egin gabe. Baina aldaketa giroa bada Nafarroan eta inkesta honek erakuts dezake aldaketaren joera. Aldaketa izatekotan ere, denak adierazten du inkesta honek aurkeztutakoa  baino estuagoa izango dela, hori litzateke errealena. Joera hori nabarrometroak baino lehenago usaindu eta neurtu du Nafarroako eskuinak eta, besteak beste, Barcinaren erreleboarekin egoerari aurre egiteko prestatzen ari da.

Erregimenaren amaiera. Argi dago emaitza horien oso azpitik izanda ere, gobernu aldaketa emateko zenbakiak leudekeela. Erregimenaren amaiera litzateke. Jarriko lirateke ados Podemos eta EH bildu? Nire apustua baiezkoa da, bestela barkaezina litzatekeelako. Areago, gisa horretako zenbakiekin, eta sortuko litzatekeen egoera bereziari aurre egiteko, logikoena litzateke orain arte erregimenaren oposizioan egon diren alderdi guztiek osatzea gobernu berria, hau da, Geroa Bai eta Ezkerra ere barne. Beraz, Podemoseko lehendakari bat Nafarroan? Eta zer esango du Madrildik Pablo Iglesiasek?… Baina kieto txikito, itxaron apur bat, sei hilabete falta dira oraindik, eta hasieran sinesgarria ez dela esan duzu. Joera bai, ordea, hori bada sinesgarria eta hor da esperantza.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA