Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika » Otegi ez da lehendakarigai izango: amen
Ira07 0

Otegi ez da lehendakarigai izango: amen

Atalak: Politika

Bera izango dela EH Bilduko lehendakarigaia, erantzun dio epaiari Arnaldo Otegik. (Arg.: Goiena)

Lankide bati aipatu nion ez nuela uste, ez zela posible Konstituzio Auzitegiak Arnaldo Otegiren auzia baztertzea. Gero bai, ukatu zezakeela defentsaren argudioa, baina auzia baztertzea ez.

Bada bai, horixe gertatu da, baztertu egin du. Beste behin ere argi geratu da non gauden, Espainian. Arazo tekniko gisa planteatu du Urkullu lehendakariak eta klase politikoaren gehiengoak: zergatik ez zuen helegitea aurkeztu Otegik Auzitegi Nazionalak bere inhabilitazioa 2021 arte luzatuko zela erabaki zuenean?

Eta pentsatzen dut, teknikoki pentsatuta, Otegiren defentsak erabakiko zuela juridikoki ez zela egokia epaia, oinarrizko eskubideak zapaltzen zituela, bazela hori pentsatzeko moduko jurisprudentziarik eta bazuela aukerarik Konstituzio Auzitegian irabazteko. Erabaki teknikoa beraz hau ere: utzi pasatzen, hala gero errazago izango da eta.

Konstituzionalak ere alde teknikoari heldu eta bere lanari muzin egitea erabaki du: “Ba bai, Otegik ez zuen helegiterik jarri bere garaian eta, beraz, ez du gure babesik merezi”. Beraz, mamia, sufragio pasiboaren gaia, ukitu ere ez.

Hori guztia teknikoki pentsatuta. Emango dituzte Iñigo Iruinek eta abarrek beren kontraerantzun teknikoak, baina hau, eta bere hastapenetik, sakonean ez da arazo juridikoa edo teknikoa, politikoa baizik. ETAk armak uztea nahi zuten Otegik eta beste askok –ezker abertzaleko oinarri sozialaren gehiengo oso zabalak bezala–; borrokatu zuten horregatik ezker abertzalearen barruan eta lortu zuten erakundeak borroka armatua uztea. Horregatik esan zuten ETAkoa zela; eta lehenago “dena da ETA” doktrina eraiki zelako Espainian.

Bakea, akordioa eta bizikidetza nahi duen estatu batek, zigortu beharrean saritu egin beharko lituzke Otegi horretan lagundu zuten etakideak, baziren eta. Hori gertatu da Kolonbian, eta beste hainbat lekutan. “Indar harremanak ez zuen horretarako ematen. ETAk lehenago aukera asko galdu zituen”, esaten dute askok. Eta hala da bai, baina kontu izan dezala argudio horrekin etorkizunean indarkeriari zilegitasuna kendu nahi dionak, horrekin “indar gehiago” behar zela besterik ez baita esaten.

Nahiko nuke bestela izatea, baina Espainiako justiziak erabaki du eta euskal gizarteak onartu, txintxo gainera. Hori da egoera lagunak. EH Bilduri kanpaina egin barik, nahi duenak topa dezake modurik Otegiri –eta funtsean euskal gizarteari– egindako injustizia sakon honen aurrean duin agertzeko. Baina kanpaina aurretik ezer gutxi gertatu da, eta kanpainan zehar ere ez bide da gauza handirik gertatuko, hau guztia erabat normala eta demokratikoa baita antza: “Ez zuen helegitea jarri, beraz…”.

Zerbait gertatzekotan botoarekin gertatuko da, 2011n bezala: ez dira garai berak, ezta antzekoak ere, baina orduan EH Bilduk, sari-botoaz gain, ilegalizazioen aurkako sumin-botoa ere batu zuen.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA