Konfrontazio indartsurik gabe jai dago
Nola egiten da herrialde baten independentzia Mendebaldeko estatu batean metropolia aurka izanda eta biolentziarik erabili gabe? Ez dakigu, ez da inoiz halakorik bizi izan Mendebaldeko Europan. Katalunian ikusten ari gara hori eta independentismoaren urrats sendo bakoitzaren bueltan noraeza eta sendotasuna azaleratzen dira aldi berean, egin gabeko bide gaitz batean ezinbestekoa den moduan. Ezin da ahaztu, hala ere, duela bakarrik bi hilabete ia pentsaezinak ziren bi urrats erraldoi eman direla...
Read MoreEgun on, Errepublika!
Listo, dena da prest independentzia aldarrikapenerako, baina gertatu arte, oraindik ere ezin sinetsi. Ez zen alperrik pasa urriaren 10a, eta are gutxiago urriaren 26a. Ez dakit independentismoaren bihotzak eutsiko liokeen hirugarrengo bati. Orain arte eutsi diona, ordea, Carles Puigdemont presidentea izan da, azken segundura arte gainera. Independentismoaren baitan ez da denen gustura aritu, baina bere irudia guztiz arriskatuz, erakutsi du lehendik ere argi zegoena: Espainiak 155. artikuluan...
Read MoreErrepresioa ala elkartasuna
Errepresioa. Jordi Sanchez eta Jordi Cruixarten espetxeratzeak beste jauzi bat ekarri du Espainiaren lasterketa errepresiboan, lehenbiziz espetxeratu baititu Kataluniako independentistak, kalean helburu horren aldeko manifestazioak egiteagatik. Errepresioak independentismoaren borroka areagotuko du orain, eta protesta esparrua independentismotik harago eramango du. Hobe hala ez balitz, baina Kataluniak ez du independentziarik lortuko Espainiaren errepresio maila handi bat gabe; ez...
Read MoreBotoia prest, nork sakatuko du lehenago?
Uste dut Euskal Herriko gune askotan ez dela ondo interpretatu Kataluniako Legebiltzarrean urriaren 1ean gertatutakoa. Atzo bertan harriduraz irakurri nuen Gipuzkoako Batzar Nagusiek “Kataluniako Errepublikaren aldarrikapena aitortu eta errespetatzen” dutela, EH Bilduren eta EAJren sostenguarekin. Nahiko nuke hori posible izatea, baina ez da, besteak beste, Kataluniako Parlamentuak ez duelako Kataluniako Errepublika aldarrikatu. Bikaina Batzar Nagusien asmoa, txalogarria, baina nahasgarria...
Read MoreHerritarrek kalean defendatuko dute independentzia aldarrikapena
Kataluniako gertakarien abiada gero eta handiagoa da. Batzuentzat amildegia gertu da, besteentzat borroka honek, eraginkorra izatekotan, ekarri behar zuen eszenatokian gaude: independentziaren atean. Astelehenean egitekoa da osoko bilkura Kataluniako Legebiltzarraren aldetik, Junts Pel Sík eta CUPek deituta. Bertan eskatuko diote Puigdemont presidenteari azal dezala nola eraman behar duen aurrera urriaren 1eko emaitza. Printzipioz hori besterik ez. Kataluniako Legebiltzarrean bideratuak daude...
Read More
Iruzkin berriak