Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Konfrontazio indartsurik gabe jai dago
Atalak: Katalunia, Politika, Politika Espainia
Nola egiten da herrialde baten independentzia Mendebaldeko estatu batean metropolia aurka izanda eta biolentziarik erabili gabe? Ez dakigu, ez da inoiz halakorik bizi izan Mendebaldeko Europan. Katalunian ikusten ari gara hori eta independentismoaren urrats sendo bakoitzaren bueltan noraeza eta sendotasuna azaleratzen dira aldi berean, egin gabeko bide gaitz batean ezinbestekoa den moduan.
Ezin da ahaztu, hala ere, duela bakarrik bi hilabete ia pentsaezinak ziren bi urrats erraldoi eman direla Katalunian: bata, Madrilek debekatutako erreferendum bat egitea; eta bestea, urriaren 27an Kataluniako Errepublika aldarrikatzea. Nahi diren balorazio guztiak egin daitezke bi gertakari hauen inguruan, baina Espainiako Estatuan inork gutxik sinets zezakeen udako oporretatik bueltan udazkeneko haizeak halakorik utziko zuenik.
Urriaren 1ean umiliatua sentitu zen Espainia gozatzen ari da egunotan 155. artikuluko makil-dantzari ekin ondoren, independentismoa aldarrikapenetarako eta kaleak betetzeko gai ikusten duelako baina ez Estatu bat edukiz betetzen jarraitzeko gai. Harrokeria eta plazerrez beteriko burla keinu sakonez, pistolarekin burura apuntatuz, lerro gorria pasatzeko ausardiarik ez duela esaten dio espainiar agintariak armagabetutako katalan agintariari. Ostiraleko herri pozaren ondoren, asteburuko lasaitasunak irudi hori utzi zuen barrikadaren alde bateko zein bestekoen begi-ninietan. Edo, hainbat irudiren artean, hori ere bai.
Gezurrezko lasaitasun horrek, gainera, elikatu egin du unionismoak eta haren aliatuek zabaldu nahi duten 155.aren bertsio biguinaren irudia. Herritarrek hautatutako legebiltzar bat eta gobernu bat indarrez ezabatzea, ordea, ezin da inoiz biguin izan. Ikuspegi demokratiko batetik, gerta daitekeen erasorik handiena da eta erabat demokraziaren aurkakoa. Espainiarren gehiengoa pozarren da egoerarekin. Eta euskal herritarrak? Zer uste dute gure agintariek? Zer erakundeek? Katalunian edozer gerta ere, hemen ez ote du eraginik? Normaltasunez goberna daiteke emakumezkoa bortxatu edo bikotea jipoitu duen gizonezkoarekin batera? Normaltasunez onartu norbera ere 155.aren mehatxupean dagoela?
Noraeza
Kontua da Kataluniako Errepublika aldarrikatu ondoren independentismoa berriz dagoela noraezean, edo hori islatzen dela haren barruan. Kontua da mugimendu independentistak pentsatzen badu Kataluniako Errepublika sendotu daitekeela Espainiako Estatuarekin konfrontazio maila handi bat izan gabe, bereak egin duela. Baina, besterik gabe, hori pentsatzea inozoegia litzateke eta mugimendu independentistak orain arte egindako bidea gutxiestea.
Egun eta aste gutxitan ikusiko dugu mugimendu independentistak epe motzean Errepublikaren desafioarekin jarraitzen duen edo arnas luzeagoko bide bati ekiten dion. Eta horrekin batera, independentismoak jarraitzen duen bere harribitxia den batasunari eusten, edo azukre koskorra moduan desegiten den Madrilek emandako estatu kolpearen baitan. Kaleak dio eutsi nahi diola desafioari, desobedientziarekin jarraitzeko prest dagoela, Konstituzio berria idazteko irrikaz. Eta instituzio eta alderdietako erakundeek? Hori da berehala ikusiko duguna.
21eko hauteskundeak
Egun oso gaitzak datozkio independentismoari. Lehen harresia izango da gobernu kolpistak jarritako hauteskundeei nola erantzun erabakitzea. Kataluniako eskuin abertzalearen zati batek erabakita du jada bertan izatea, izan PdCAT izenarekin edo honen zatiketatik sortutako bestelako siglekin; eta ez zaio faltako Santi Vilarik zerrendaburu jarduteko. Baina, zenbat dira?
Egia esan –hemen egoeraren konplexutasunaren beste adierazle bat– independentismoan oraindik inork ez du baztertu aurkeztearena. Areago, oraindik gerta liteke, independentismoak aukera hau baliatzea eta zerrenda bateratua aurkeztea, alderdietan baino erakunde zibiletan oinarrituta. Egunotan ikusiko da aukera hau zertan geratzen den.
Iragan irailaren 26an Puigdemontek hauteskundeak deitu izan balitu, seguruenik egungo prozesuaren amaiera zatekeen. Hemen jarraitzen du, aldiz, Errepublika eta guzti gainera. Baina, badira osagai kezkagarri asko honen aldarrikapenaren bueltan, egunotan argitu beharko direnak, jakiteko fase honek jarraitzen duen ala beste batera iragaten den. Hiru karteleko bidegurutzera iritsi da Errepublika jaio berria lau hankatan.
“Autonomia Estatutua”, dio lehen norabideak. Prozesismoaren jarraipena litzateke eta, errepresio maila bat onartuta, autonomismotik borrokan jarraitzea ekarriko luke, egungo bidearen porrota onartuta. Bigarren kartela: “Autonomia Estatututik Kataluniako Errepublika”. Trantsizio denbora batean, posible ote Errepublika autonomiatik eta kaletik aldi berean sendotzen jarraitzea? Eta hirugarren kartelak zera dio: “Errepresioa – askatasuna”. Eta askatasuna da Madrilekin negoziatu ahal izatea erreferendum adostu bat. Zenbat errepresio behar da horretarako? Eta zein erresistentzia maila?