Gazteluko plazatik
Hasiera » Nafarroako politika » Nafarroako Ahal Dugu: leialtasuna eta traizioa
Abe12 0

Nafarroako Ahal Dugu: leialtasuna eta traizioa

Atalak: Nafarroako politika, Politika

Ezkerrean Eduardo Santos eta haren ondoan Laura Perez. (Arg.: Ahal Dugu)

Ezkerrean Eduardo Santos eta haren ondoan Laura Perez. (Arg.: Ahal Dugu)

Alderdietan beti da konplexua iritzi aniztasunari eustea eta Ahal Dugu ere ez da salbuespena alde horretatik, nahiz eta bere sorreratik argi irudikatu izan diren sektoreak eta ildoak. Haien eztabaida publiko eta bozketa molde berriek ere behartu izan dituzte beste alderdi batzuk beren jokamoldeak aldatzera, batez ere primarioen kontuekin. Baina jauntxokeriak ere hor dira dantzan, Madril aldera begiratzea besterik ez; Espainiako Estatua aldatzera etorri zirenak 78ko Erregimenaren atzaparretan amai dezakete ia oharkabean, M-15aren izpiritutik at ez baitago erregimen horrekin amaitzerik.

Iritzi aniztasunaren oreka beti konplexuari eusteko leialtasuna da edozein erakunderen klabea, eta are gehiago alderdi batean. Nafarroako Ahal Duguren egungo arazoen haria hortik dator. Joan den maiatzean irudikatu zen modurik gogorrenean zegoen banaketa, alderdiaren erdiak idazkari nagusi zen Laura Perezen alde egin zuenean, eta beste erdiak Eduardo Santosen alde, Pablo Iglesiaren bedeinkazioa duen sektorea. Azken honek irabazi zuen, baina 28 botoren aldearekin bakarrik. Laura Perez Podemoseko sektore antikapitalistarekin lerrokatu izan da.

Banaketa horiek hainbatetan gertatzen dira alderdietan, baina horren orekatuak geratzen direnean egoera arriskutsuak sortzen dira. Areago sektore batek pentsatzen badu ez dela leialtasunik egon, eta hori izan zen maiatzean gertatutakoa, Eduardo Santos eta Ainhoa Aznarezen taldeak ezustean harrapatu zutela Laura Perez, eta honen taldeak traizio gisa hartu zuela beste taldeak hilabeteetan egositako konspirazioa.

Horrez gain, errealitatea ulertzeko ikusmolde anitzak ere hor dira: bai 78ko erregimenari nola aurre egin, alderdiaren egituraketa eta gizarte mugimenduekiko harremana, Kataluniako egoera, Nafarroak subjektu politiko gisa duen zeregina, PSOErekiko harremana… Ondorioa Nafarroan: publikoki Orain Mugituz barne korrontea sortu dela eta, besteak beste, bi parlamentario hor direla, Laura Perez eta Fany Carrillo.

Egoera kiribiltzeko, alderdiko kide batek salaketa jarri du bi parlamentario hauek eta beste hamahiru  kideren aurka, eta alderdiaren aurka egitea arrazoituta kanporatzea eskatzen du. Orain alderdiko barne auzitegiek erabaki beharko dute zer egin.

Bitartean, Nafarroako Ahal Duguk begi asko ditu gainean esparru politikoan, bere indarra giltzarri izan zelako 2015eko aldaketarako eta 2019an ere horrela izango delako. Gobernagarritasunaren ikuspegitik bederen, hobe Ahal Duguk bere batasunari eustea, bestela ezinezkoa izango baita aldaketari eustea. Eta alderdi gazte eta desberdin baten ikuspegitik ere, hobe lukete batasunari eustea, sikiera alderdiek beste molde batera funtziona dezaketen amets hauskor hori horren azkar desegin ez dadin.

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA