Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Egunkaria, terrorismoa eta sedizioa
Atalak: Gizartea, Politika, Sailkatugabeak
Goizaldea zen telefonoaren txirrinak ohetik altxa eta Joxemari Irazustak zera luzatu zidanean: “Guardia Zibilak Pello [Zubiria] atxilotu dik”. Pello? Zeuzkan azalpen apurrak eman zizkidan eta nik ezin nuen sinetsi. Ohera sartu nintzen ostera ere, erreakzionatu ezinik. Burua jira-biran nuela minutu pare baten bueltan berriz ere altxa eta Iruñetik Lasarterantz abiatu nintzen.
Baziren beste atxilotu batzuk eta bidean eman zidan behar zen pista irratiak: Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Luis Goia, Txema Auzmendi… horiek ere atxilotuen artean ziren. “Listo, honek Euskaldunon Egunkaria-rekin du zerikusirik”.
Lasartera iritsi eta Guardia Zibila egona zen gure egoitzan, Pelloren eta kazetari honen –orduan ARGIAko zuzendari– ordenagailuak eraman zituzten, milaka argazki paper eta CD digitaletan eta beste hainbat dokumentazio. Geroxeago Inma Gomila Ametzagaina Taldeko lankidea eta Egunkaria-ko gerente ohia atxilotu zuten.
Gure euskarazko egunkaria itxi, prentsa eskubidea birrindu, 18 lagun atxilotu, horietako hainbat torturatu, espetxean izan, 150 lagun lanik gabe utzi, dirutzak gastarazi epaiketari begira… eta handik zazpi urtera absoluzioa etorri zen: Espainiako Auzitegi Nazionalak deskubritu zigun Egunkaria ez zegoela ETAren aginduetara.
Operazio guztiaz entzun beharreko ondorio ofiziala ez zen txantxetakoa: hori guztia ez zen estatu autoritario baten jardunaren seinale, aitzitik, zuzenbide estatuaren froga baizik. Herri honen gehiengo oso zabalak, aldiz, argi irakurri zuen: Estatuak euskal kulturari egindako eraso latz eta argia zen.
Oroimenaren alde batean ez barkamenik, ez erreparaziorik, ez kalteordainik… soilik estatuaren inpunitatea geratu da. Dena suntsitu duenak zergatik ez du dena eraiki behar berriz ere? Tamainako umiliazioen gainean inposaketa besterik ezin da eraiki. Memoriaren beste aldean babestu dira herri baten erantzuna eta elkartasunaren irudiak, eta berriro ere euskarazko proiektu periodistiko bat eraikitzeko indarra.
Joan den astean deigarria egin zitzaidan Argia-n Imanol Olabarriak 1976ko Gasteizko Martxoaren 3ko gertakarien bizipenez emandako azalpenetako bat. Madrilen atxilotua zegoela, “Zein da akusazioa?”, galdetu zion abokatuari, eta honen erantzuna, “sedizioa, hau da, Estatuaren segurtasunaren kontra atentatu egitea”.
Gasteizko kaleetan langileen eskubideak defenditzea Estatuaren aurka egitea zen. Josep Lluis Traperok iragan urriaren 1ean Mossoak katalanen aurka ez bidaltzea eta herritarrak ez egurtzea ere sedizioa da Espainiako egungo epaileentzat; Espainiako legea, herritarrak kolpatu zituzten Espainiako segurtasun indarrek bete zuten. Erreferendum bat antolatzea ere errebelio delitu larria da, terrorismoa izan zen bezala euskarazko egunkari bat egitea.
Espainiari begira, oso inpresio txar eta gogorra uzten dit Egunkaria-ren itxieraren urtemugak eta egungo gertaera askoren nahasketak: 36ko matxinadaren deiari jarraiki, Espainia atzera doa nabarmen. Etxera begira, euskarazko hedabide baten itxierarekin zerikusia duen gogoeta sektoriala datorkit: euskal hedabideak inoizko egoerarik indartsuenean dira. Eta sikiera hori, asko da.