Harro hadi, Kantauri itsasoa… bai?
Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean. Burua hotz idatzi beharko litzateke, baina 2011ko larrazken hartan...
Read MoreAltsasuko auzia: Madrilek ez du jada indar bera Nafarroan
Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du. “Dena da ETA” doktrinapean kokatu dute auzia eta horrek gauza oso larri bat esan nahi du: ez dira segurtasun indarrak frogatu behar dutenak auziperatuak direla erasotzaileak, beste edozein auzitan izan ohi den bezala; ez,...
Read MoreZaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde
Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan. Kolore politiko...
Read More
Iruzkin berriak