Gazteluko plazatik
Hasiera » Bake Prozesua » Harro hadi, Kantauri itsasoa… bai?
Api19 0

Harro hadi, Kantauri itsasoa… bai?

Atalak: Bake Prozesua, Politika, Sailkatugabeak

Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel  eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean.

Burua hotz idatzi beharko litzateke, baina 2011ko larrazken hartan bezala, ez da samurra. Asko bizi izan dugu, asko sufritu, lerro bakan batzuek 60 urteko historia nola-hala irents dezaten. Hotz-beroan jardun behar, beraz, azken ia zazpi urteetan arima kateatua nola arrastaka daramagun prozesuaren kontaketa eta analisia egitean. Bake prozesu ere deitzen diote urte multzo horri, kukuaren tankeran, komeni eta ahal den arabera, orain bai-orain ez dabilen prozesuari. Edonola, bakea ekartzen ari da apurka, zalantzarik gabe, eta beraz, bere berezitasunean, bego bake prozesua.

Zer izan da ETA? Mutur batean terrorismorik basatiena, bestean nazio askapenerako erakundea. Horra memoriaren borroka. Horra airean geratuko den galdera nagusia, hainbat eta hainbat erantzunekin, lehen gudu zelaian moduan, orain liburu eta hedabideetako borroka gune zartakoz betea. Errelatoa, memoria, irabazleak, galtzaileak, irabaziak, galerak… dena jira-biran euskal gizartearen denboraren makinan, iraganari etorkizunerako bidea ebatsi nahian guztiak.

Historia irabazleak egiten ei du. Nola kontatuko da berau 20 urtera? Nola mende batera? Besteak beste hori da jokoan orain. Jokoan den moduan, eguneroko politikan azken mugimendu hauen ondorioak zeintzuk izango diren ikustea, izan esparru instituzionalean edo han-hemenka dantzan diren hamaika borroka sozio-politikotan.

Garrantzitsuena, alabaina, pertsonen sufrimendua arintzera edo ezabatzera bideratutako guztia da,  funtsean, preso politikoak, iheslariak eta biktimen esparrukoak. Mugimenduak ez ei dira berehala etorriko. Aitzakien dantzaz badakigu zerbait, baina berandu baino lehen hastea da kontua. Gainera,  pertsonen aurretik jartzen dira beti prozesu politikoak, boteretik zenbait eta gertuago, are eta gehiago. Jar bitez lehenik pertsonak behingoz, euskal gizartearentzat ere hori izango baita onuragarriena.

Garrantzia kenduko diote askok une berezi honi, eta egia esan kosta egiten da berriz gaian murgiltzea, baina eguna historian markatuta geratuko da. Hortik aurrera, bakoitzak ikusiko du zer egin eta nola jokatu.

Hainbeste dago esateko, hainbeste partekatzeko, hainbeste irensteko!

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Badago zertaz lotsatu, baita zertaz beldurtu ere | Katebegia - […] Letonak  –ETAren agiria ezagutu aurretik egina– hitz hauekin bukatu zuen analisia atzo: “Hainbeste dago esateko, hainbeste partekatzeko, hainbeste irensteko!”.…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA