Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Lizentzia da prozedura
Atalak: Euskara, Hedabideak
CC lizentzia desberdinak daude, bakoitzak nahieran erabil ditzan. (Arg.: Creative Commons | Maite Goñi | CC By SA)
Joan den astelehenean, irailaren 13an, zalaparta handia sortu zen Twitterren Argia-k Aurri-ko eduki bat bere webgunean partekatu zuelako. Biok dugu lizentzia CC BY-SA, eduki libreen kulturan esan nahi duena “har nazazu eta zabaldu”. Hori eginez gero, teorian, denok pozik, kultura horretan helburua edukia ahalik eta gehien zabaltzea delako.
Nik jaso nuen eduki hori Aiurri-tik eta luze hitz egin dut hortaz telefonoz Joni Ubeda Aiurri-ko zuzendariarekin. Eta bai, lagunak gara, baina honetan ez gaude ados, eta berak bere ikusmoldea publikoki azaldu duen moduan, horixe bera egin nahi dut nik ere lerro hauen bidez.
Ostiral goiz hartan, irailaren 10ean, Argia-ko lantalde osoa barne bilera garrantzitsu batean zegoen eta praktiketako kazetari fina eta biok ari ginen gure webgunea edukiz elikatzen. Ordu bata aldera irakurri nuen Andoni Urbistondok Ainara Albizuri egindako elkarrizketa. Eta zera pentsatu nuen: “Zer interesgarria! Ea, begiratuko dut Aiurrik zer lizentzia duen: CC BY-SA. Ze ondo, partekatuko dut Argia-n”. Bi buelta gehiago ez, egin eta listo, beste hainbat edukirekin bezala. Gure kulturan oso ohikoa da hori. Ohi moduan, egiletzak behar bezala aitortu genituen, bai gure webgunean bai Twitterren (daitort, azken honetan hobetoxeago egin nezakeen, Urbistondoren kontua aipatuz, izen-abizena ‘bakarrik’ jarri bainion). Areago, guk eduki hori Twitterren jarri eta Aiurri-k “gustuko dut” eman zion. Eta ni pozik.
Lanean, beste edozein kazetari gisan
Astelehen goizean lehertu zen gaia, Urbistondok esan zuenean Twitterren Argia-ko lan taldeak errespetua galdu ziela berari eta Aurri-ri, etikarik ez genuela… Tira, latzak leporatu dizkigu eztabaida osoan, ez ditut errepikatuko, nahi duena sar dadila gure kontuetan eta jarraitu ahalko ditu; gero askoz jende gehiagok hartu zuen parte debatean.
Kontua da Urbistondorenak ikusita, badirudiela Argia –nire bidez kasu hartan– albiste harrapakaria dela, talaian zain, Aiurri-koek edo beste edonork zerbait noiz jarriko zain, haien elkarrizketa eta klikak “lapurtzeko”, eta jakina, ondorioz, diruz ere gu “aberasteko”. Hala ematen zuen, batzuek izerdi-patsez lan ona egin, eta besteek bulegoko patxadatik zurrupatzen. Ez da esajerazioa, bestela irakurri testu haiek.
Urbistondok hala saldu zuen arazoa. Zorionez, Aurri-k ez, eta eskertzekoa da. Hala ere, Ubedak bere idazkian dioenez, gaizki egin genuen, ez delako bakarrik lizentzia kontua, prozedura ere hor dagoelako. Areago, elkarrizketatuaren borondatea ere bortxatu nuen, hark argi utzi baitzuen: “elkarrizketa bakarra emango dut, publikoki, Aiurri-ri, eta herriko aldizkaria delako”.
Baina, batetik, kasu honetan ez da “lizentzia eta prozedura”, Ubedak dioen gisan, lizentzia prozedura baita. Eta, bestetik, nik elkarrizketa Argia-n partekatu nuenean, ez nuen uste elkarrizketatuaren borondatearen aurka ari nintzenik, niretzat hori eduki bat partekatzea delako, eta ez elkarrizketa bat egitea. Horrez gain, nik ez ditut ezagutzen aldez aurretik elkarrizketa horrek dituen gorabeherak, Ubedak bere artikulu hasieran azaltzen dituenak. Areago, Albizu ari da kontatzen elkarrizketan bere esperientzia sare sozialetan partekatzen ari dela, oso modu sakon eta gordinean gainera… elkarrizketa oso ona da eta, gainera, Twitterren Argia-ren kontutik zabaldu ondoren Aiurrik “gustuko dut” ematen dio… nola demontre pentsatu behar dut nik gaizki ari naizela?
Jakina, nik susmorik txikiena izan banu elkarrizketatuak, egileak, eta hedabideak ez zutela eduki hori partekatu nahi, ez nukeen inoiz Argia-n zabalduko, lizentzia edozein izanda ere. Gerora atera den informazio guztiarekin bai, paragrafo hori irakurrita argi dago elkarrizketatuak ez duela nahi elkarrizketa hori beste inon agertzerik, eta publikoki ere hala adierazi zuen txio batez. Baina aurretik nik ezin hori jakin. Semaforo berdea ikusi nuen –lizentzia– eta aurrera.
Edozein modutan, eta puntu horretara iritsita, nik ere badut eskubidea pentsatzeko, “baina medioak partekatu nahi ez badu, zergatik ez dio jartzen beste lizentzia bat eduki horri?”. Horrela semaforo gorria argi ikusten da eta badakigu ezin dela partekatu. Eta denak pozik.
Edo pentsa dezaket baita ere, partekatze hori ostiralean bertan gaizki ikusi bazen –“Aiurri-ra deitu gabe erabilita”, “elkarrizketatuak ez zuen nahi”…– ea zergatik ez ziguten deitu eta arazo hau guztia saihestuko genukeen. Eta bai, uler dezaket, nik ere baditut seme-alabak, izan nahiz urte luzez zuzendari, eta badakit zer den ostirala arratsaldean nekatuta iristea etxera, asteburua, umeak… eta atseden hartzea pentsatu gabe zer leher daitekeen. Hain ondo ulertzen ez dudana da, afera honen errua nire gainean jarri nahi izana: “Zergatik ez zenuen deitu?”.
Hitz egin dezagun mamiaz
Argia-kook ez dugu inongo interesik gurekin edukirik partekatu nahi ez duenarekin ezer partekatzeko. Elkartrukea borondatezkoa ez bada, ez du zentzurik. Partekatzea eta ez partekatzea guztiz zilegi dira biak, baina noski, nola jakin nork nahi duen eta nork ez?
Creative Commonseko lizentzia libreenek (adibidez, CC BY-SA-k) esan nahi dute sortzaileek beren edukiak esparru libre batean uzten dituztela, hala nahi duenak baldintza berean erabili ditzan. Baldintzak argi daude, inork ez gaitu behartzen hori egitera eta iruditzen zait bere edukiak esparru horretan jarri eta gero protesta egiten duenak arazo handia duela, ez dabil bere edukiak behar bezalako arduraz zaintzen, edo iruzur egiten dio lizentzia horri eta haren izpirituari, munduan guztiz onartuak diren arauen gainean berriak jarri nahi dituelako: “eduki hau bai, bestea ez”, “aurretik baimena eskatuta”, “hau berezia da… kontuz”, “ez estutu gehiegi”, “ez eraman lizentziaren irakurketa zorrotzenera”… Eta bai, Joni, ez izan zalantzarik, entzuten zaituztegu, gure partekatzea gustuko ez zenutela adierazi zenigutenean berehala kendu genuen elkarrizketa gure edukietatik.
Izan ditugu CC BY-SA lizentzia duten tokiko beste hiruzpalau mediorekin ere antzeko arazoak eta argi esan digute: “Ez dugu nahi gure edukirik erabiltzerik”. Ba listo, ez dugu erabiltzen, ez du zentzurik. Baina batek pentsatzen du hausnartu beharko dutela duten lizentziaz, ezta? Zeren eta, lizentzien hau, oinarrian ez baita lege kontu bat -hori ere izan arren–, hau batez ere norberak bere buruari emandako araua da.
Tira, hemen dago Argia-ko lan taldeak gaiaz duen ikuspegia. Espero dezagun zalaparta hau baliagarria izango zaigula euskarazko hedabideetan edukien partekatzean eta lizentzien kudeaketan aurrera egin dezagun. Kontua ez da nik ondo eta zuk txarto, edo alderantziz. Beste barik, hitz egin dezagun gehiago edukien erabileraz, adostu ditzagun behar direnak eta, gure desberdintasunak onartuta, jarrai dezagun denon artean euskal hedabideen esparrua indartzen. Inpresioa dut asko aurreratu dugula azken hamarkadetan, baina datozen urteak ere gogorrak izango dira –noiz ez dira izan?– eta lizentzia libreak tresna garrantzitsua izan daitezke etorkizun korapilatsu horri aurre egiten laguntzeko.