Imarkoain handia eta kubo marroi txikia
Sortzen dugun hondakin kopurua da munduaren kutsaduraren zio nagusienetakoa gaur egun. Horren kontzientzia gero eta handiagoa da herritarren artean, bereziki plastikoa dela eta, baina egoerari aurre egiteko, oro har ez dago gure jokaeraren aldaketa handirik, edo ez behintzat beharko lukeen abiaduran. Instituzioek zabortegiekin estali dute arazoa azken hamarkadetan, baina behin hauek debekatuta, erraustegi hiltzaileekin edo hondakinen bilketa sistema erraldoiekin erantzun nahi diote...
Read MoreMaravillas gaztetxea, hanka sartze handi baten berbideratzea
Abuztuaren 17ko goizaldean hustu zuten Foru Poliziak eta Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea. Gazteen eta Foru Gobernuaren arteko elkarrizketa saioek porrot egin zuten lehenago, besteak beste, gazteek baldintza gisa jarri zutelako gobernuak kanporatze agindua bertan behera uztea. Hori ezinezkoa zen gobernuaren aburuz eta poliziek borra dantzari ekin zioten. 17ko arratsaldeko lehen orduetarako Nabarreria plazatik alde egin zuen Foru Poliziak, gaztetxea hutsik eta...
Read MoreEgunkaria, terrorismoa eta sedizioa
Goizaldea zen telefonoaren txirrinak ohetik altxa eta Joxemari Irazustak zera luzatu zidanean: “Guardia Zibilak Pello [Zubiria] atxilotu dik”. Pello? Zeuzkan azalpen apurrak eman zizkidan eta nik ezin nuen sinetsi. Ohera sartu nintzen ostera ere, erreakzionatu ezinik. Burua jira-biran nuela minutu pare baten bueltan berriz ere altxa eta Iruñetik Lasarterantz abiatu nintzen. Baziren beste atxilotu batzuk eta bidean eman zidan behar zen pista irratiak: Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Luis...
Read More“Ez zait kostatzen iristea, bertan bizi naiz eta bertan kontsumitu”
Eztabaida zorrotza piztu da Iruñeko Alde Zaharrean merkataritza txikiaren egoera estuaz. Iragan udazkenean sartu zen indarrean Iruñeko Udalaren mugikortasun plan berria eta honek, funtsean, espazio gehiago ematen dio oinezkoari eta gutxiago autoari. Merkatarien elkarteari, ordea, ez zaio gustatu eta Udalaren aurkako kanpainari ekin dio, auzora eta Iruñera oro har, eztabaida zorrotza ekarriz. “Eskerrik asko etortzeagatik, badakigu asko kostatzen zaizula heltzea”, esaten dio kartel...
Read MoreIruñetik Irunera joateko, Gasteiztik azkarren?
Kantauri Itsasoa eta Mediterraneoa lotuko dituen ardatzean dago kokatua Iruñea-Gasteiz AHT proiektua. Prestazio Handiko Trena ere deitzen diote, baina izena eufemismo bat da, areago abendu amaieran Iñigo De la Serna ministroak Burgosen iragarri zuenean hiri hau eta Gasteiz batuko dituen AHT trenbide berriak ez duela salgairik eramango, horretarako trenbide zaharra erabiliko dela, oraingoa. Salgaiek nahikoa dute 90-100 km/h-ko abiaduran joatea, horretarako ez da abiadura handirik behar. Eta...
Read MoreELA eta LAB akuilu, burujabetza soziala helburu
Zeresan handia emango duen liburua idatzi du Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusi ohiak: Korrontearen aurkako begirada sindikala. Klasea, lurraldea eta aliantza berriak (Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas). Letra txikian bildutako 300 orrialdeak atzera bota dezake irakurlea lehen unean, baina irakurketari ekin ahala lerroek begietatik egiten dute tira idiak gurditik nola. Bada pedagogia handiko testua, 1980ko hamarkadan –nolabait...
Read MoreBorrokatu iceberg matxistaren oinarriak
Iruñean hilaren 7an sexu erasoen aurka Udaletxe Plazan izandako bilkura erraldoia deigarria izan zen. Lorpen handitzat hartu zen eta pozgarria ere izan zen milaka pertsonak erantzun tinko hori ematea egun horretako goizaldean izandako bortxaketari. Ematen du familia eta lagunen artean sexu erasoez gehiago jarduteko aukera. Zer den eraso, ezetzaren garrantziaz, emakumezkoen egin beharrekoez, gizonezkoen arduraz… berriketaldi arras interesgarriak sortzen dira gertakari hauen bueltan,...
Read MoreAldaketaren sanferminak, apurka ohitzen
Esparru sinbolikoan asko dira Iruñeko Udalean bizitzen ari diren aldaketak, horietako gehienak iruindarrek euren egunerokoan nabaritzeko gisakoak. Euskararen erabilera, gizarte taldeek udaletxera izan duten sarbidea, Joseba Asiron alkateak nola egin duen jausi kalera, Gure Esku Dago ekimenean izan zen Iruñeko zezen plazan, txupinazoa Iruñeko Orfeoia eta La Veleta peñaren eskuetan uztea… Horietatik guztietatik oihartzun handiena uztailaren 6koa izan zen, txupinazoarekin batera, ikurrina...
Read MoreIruñea-Gasteiz-Bilbo-Donostia: prekarietatearen tour-a
Apirilak 20, 8:15ak. Iruñetik Lasarte-Oriara lanera noala Berriozarreko biribilgunetik atera eta 50 metrora, Decathlon parean, gizon bat da auto-stop egiten autobidearen sarreran. Geratu autoa eta Gasteizera doala esan dit. Irurtzuneraino eraman dezakedala. Baietz, horrela apurka hurbilduko dela Gasteizera. Ramón da. Hasi gara berriketan, nik garai batean ‘dedo’ asko egiten nuela, orain asko konplikatu dela dio berak… Urduñakoa dela, ea ezagutzen dudan. Baietz. Eta Ramónek bere...
Read MoreNafarroako Legebiltzarra: CAN ikerketaren gakoak
Gaur eratu da Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Kutxa (CAN) ikertuko duen ikerketa Batzordea eta martxoaren 16ra artekoa izango du bere lana burutzeko epea. Beharko balitz ikerketa denbora luzatu ahal izango litzateke, baina ez martxoaren 31 baino gehiago, maiatzeko foru hauteskundeei begira egun horretan desegingo baita Nafarroako Legebiltzarra. Sergio Sayas Sergio Sayas (UPN) izango da Batzordearen lehendakari. Aralarreko Xabi Lasa ere izan da lehendakari izateko hautagai baina, PSNren...
Read More
Iruzkin berriak