Trapero mitoa erori da?
Edo bere burua espetxetik libre nahi duen gizona azaleratu da? Galdera bien erantzuna baiezkoa da seguruenik. Josep Lluis Trapero Mossoen buru ohiak katalan independentisten epaiketan egindako deklarazioak Trapero independentistaren mitoa eroriarazi du. Orain lekuko gisa jardun du eta auzi honen epaia ateratzen denean epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, matxinada delitua leporatuz. Espainiako fiskaltzaren argudioetan, Kataluniako independentismoaren aurkako matxinada delituaren...
Read MoreAgur procés, hauteskundeen atea zabalik da
Eta orain zer? Hori da galdera nagusietakoa atzo PdCATen eta ERCren arteko haustura agerikoaren ondoren. Zer gobernuarekin? Zer prozesuarekin? Independentismoak bizi duen haustura eta noraezaren kapitulu argienetako bat ikusi izan zen atzo Kataluniako Legebiltzarren. Azken finean, une honetan bi alderdi nagusiek prozesuaz dituzten desberdintasunak daude zatiketaren ardatzean. ERCk argi utzi du bere posizioa: utzi epika eta zentratu gobernagarritasunean, aurrerago independentismoak gizartearen...
Read More“Bete agindua, egin Errepublika”
Iazko urriaren 1eko oihartzuna entzun zen atzo Katalunian. Hemen berba batzuk atzokoaren interpretazio bat egiteko. Indarra. Sekulako indarra bildu da berriz kaleetan, herri botereak kuku egin du ostera ere eta independentismoak horren irakurketa argia egin du. Adi baina, La Vanguardia-ko zuzendaria Màrius Carolek gogoratzen duen moduan, “ ez da greba orokorrik egon eta herrialdea ez da gelditu”. Banaketa. Indarra bai, baina banaketa ere bada independentismoan. Herritar asko oso urduri...
Read MoreDiada 2018: iraultza akuilatzetik noraezera
Gainean da irailaren 11 eta Kataluniako independentismoa prest da beste Diada bat ospatzeko. Berezia izango da, iazkoa bezala. Iazkoan erreferenduma aurrera ateratzeko deia egin zen, aurtengoan “errepublika egiteko” deia luzatu da, baina azken urte honetan gertatutako guztiarekin, Diagonaleko manifestazioaren noraeza nahiko agerikoa da. Espainiaren kartzela zigor eta mehatxuen aurrean, independentismoak ez du argi ikusten nondik nora egin behar duen errepublikaren bide hori. Gordin...
Read MoreKataluniako labirintoan galduta
Bideak. Hainbat norabide dira, eta denetarikoak ari da hartzen Kataluniako independentismoa: ERCko buru Marta Rovirak ere erbestekoa hartu berri du, lehenxeago CUPeko Ana Gabrielek bezala edo iragan urrian Generalitateko Gobernu erdik egin zuen moduan. Beste bide batek Auzitegi Nazionalera edota espetxera eramaten du, gaur berriz ikusi den gisan. Katalunian geratzen direnek ez dakite Errepublikaren bideari nola heldu eta autonomismoaren bidean dira kateatuta. Apurka, dena birpentsatu beharko...
Read MoreBiluzik da Puigdemont
Carles Puigdemont, bera da oraindik Generalitateko lehendakaria Kataluniako gehiengoarentzat eta posible balitz gehiengo horrek hurrengoa ere bera izatea nahi luke. Posible balitz, baina gaurkoz ez da. Bakarrik faltako litzateke Espainiako Estatuaren borondate politiko eta demokratikoa. Eta horixe da, hain zuzen, ez dagoena. Badoa denbora pasatzen, bagoaz proces-ari buruzko ondorio argiagoak ateratzen eta komeni da gauzak argi esatea: Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko oraingo gudua...
Read MoreIndependentismoa estualdian
Gaurko hauteskundeak dira egiazko plebiszitoa inoiz baino gehiago eta bloke independentista eta unionista neurtuko dira lehenik. Partehartzea handitu egingo da asko: 2015ean %77,4ra iritsi zen eta oraingoan %85 ingurura ere iritsi daiteke, aurreikuspenen arabera. Unionismoaren burutazioak: “orain arte bada herritar multzo bat behin ere bozkatu ez duena eta horren gehiengoa guk eramango dugu”; beldurraren botoa da. Independentismoaren esperantza: “errepresioak haserre bizia ekarri du...
Read MoreErrepresioa eta noraeza, kanpainaren ezaugarri nagusiak
Katalanek inoiz bizi izan duten hauteskunde kanpaina bitxiena eta tristeena amaitzen da gaur, inoiz baino zalantza gehiagorekin. Lehenik, estatuaren errepresioa bete-betean sartu zaie kanpainan: 155. artikuluak deitu ditu hautetsontziak oraingoan, espetxea eta erbestea bere epizentroan dira, eta baita debekua ere. Ez dago argi oraindik errepresio horrek emaitzekiko nori egingo dion mesede, baina dena aldatu du. Errepresioak, bortizkeriak, sufrimenduak, ohiko gatazka sozial eta politikoen...
Read MoreKatalunia, kronologiaren gaineko hausnarketa
Irailak 29. Eguzkia atera gabe oraindik, treneko butaka erosoan nindoan urduri eta ikusmin itzelarekin, Bartzelonan zer topatuko zain, begiak orain paisaian orain mugikorreko albisteetan iltzatuta. Ostirala zen eta igandean erreferendumaren eguna; oraindik ezin nuen irudikatu nola egingo zen. Buelta eta buelta buruari, ezin nuen antzeman nola gainditu behar zuten Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren presentzia hauek fisikoki jartzen baziren eskoletako ateetan. Ezin nuen sinetsi, halaber,...
Read MoreKonfrontazio indartsurik gabe jai dago
Nola egiten da herrialde baten independentzia Mendebaldeko estatu batean metropolia aurka izanda eta biolentziarik erabili gabe? Ez dakigu, ez da inoiz halakorik bizi izan Mendebaldeko Europan. Katalunian ikusten ari gara hori eta independentismoaren urrats sendo bakoitzaren bueltan noraeza eta sendotasuna azaleratzen dira aldi berean, egin gabeko bide gaitz batean ezinbestekoa den moduan. Ezin da ahaztu, hala ere, duela bakarrik bi hilabete ia pentsaezinak ziren bi urrats erraldoi eman direla...
Read More
Iruzkin berriak