Josu Urrutikoetxea, mendekuen zerrendan puntu gorriz
Josu Urrutikoetxearen atxiloketaren ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du historia ez zela bukatu ETAren desagerpenarekin eta oraindik ETAren atentatu eta auzi asko daudela argitzeke. Halaber, jarrera garantista eskatu du berarekiko. Garantismoa, ordea, justiziarekin baino indarrarekin eta justizia ezarri behar duenaren jarrerarekin lotua dago. Eta badakigu zer jarrera eta garantismo maila duen Espainiako Estatuak euskal auzia-rekin. Kataluniako independentismoaren kriminalizazioa...
Read MoreBateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau kideek bezala. Otegik, gainera, kargu publiko izateko 10 urteko inhabilitazioa du eta, ondorioz, ezin izan zuen aurkeztu EH Bilduko lehendakarigai gisa Eusko Legebiltzarreko 2016ko hauteskundeetan. Eta helegitea jarri eta...
Read MoreAdio ETAri, stop sufrimenduari
Katarsia 2011ko urriaren 20an bizi izan genuen, baina orain ere ez da makala idaztea gaur ETA desagertu dela. Ohartzean horrek esan nahi duen guztiarekin, goitik behera sumatzen da zirrara bizkar-hezurrean. Gertaera, sentipen eta sufrimendu gehiegi bildu da 60 urtean zehar bestela izan dadin. ETAk amaiera 1979ko maiatzaren 3an iragarri izan balu, Gernikako Estatutua erreferendumez onartzeko bezperan, bere amaiera oso bestelakoa litzatekeen, bestelako errelatoarekin sartuko zatekeen historian:...
Read MoreHarro hadi, Kantauri itsasoa… bai?
Iritsi da unea, azkenean: ETA desmobilizatu egingo da, desegin, desagertu… nahi den moduan. Eta hainbeste itxaron den eguna izanda ere, aitortu behar dut kosta egiten dela gaiaz idaztea, teklatua astun dela bat-batean, atzamarrak motel eta garuna geldo. Egia esan, emoziorik sakon eta sentikorrenak 2011ko urriaren 20an bizi izan zituen euskal gizarteak, ETAk bere jarduera armatuaren behin-betiko etena iragarri zuenean. Burua hotz idatzi beharko litzateke, baina 2011ko larrazken hartan...
Read MoreTestuinguruak errazten duen errepresioa
2017an Eusko Legebiltzarrean biktimei egindako omendaldia. (Arg.: EITB) Pentsatzen du PPk oraindik badela zukutzerik euskal gatazkaren atal hau eta komeni zaionean hala egiten du, ohikoan ezker abertzaleko kideak atxilotu, espetxeratu eta auziperatuz. Zentzu guztietan, oso garbi du nor den garaile eta nor galtzaile, eta garbi uzten du hala komeni zaionean, hau da, sarri-sarri. Boterea non den argi gogorarazten die guztiei: bai ezker abertzaleko etsaiari, baina baita aliatu jeltzaleari ere, hala...
Read MoreAntzerkia, iraganaren kritika eta biolentzia
Gauzarik handiena da ETA arma gabeko erakundea dela. Hortik aurrera egin dezake bakoitzak nahi duen balorazioa larunbateko Baionako ekitaldiaz, baina hori ez da broma, hori gertaera oso handia da. Eta horrekin arinkeriatan dabilenak –adibidez metroen inaugurazioekin–, errespetu eta sentiberatasun eskasa erakusten du kolore guztietako hainbeste biktimaz eta hainbesteren sufrimenduaz. Hobe 2006an izan balitz, edo 1999an edo Aljerren… eta inoiz armagabetze beharrik izan ez balitz are eta...
Read More
Iruzkin berriak