PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
Ostegun honetan PAI ingeleseko programa hizpide izan zuten Nafarroako Legebiltzarrean, Castejongo kasua zehatz-mehatz. Carlos Gimeno PSNko Hezkuntza kontseilariak orain arte errepikatutakoa adierazi zuen: ikuskaritzaren arabera, Castejongo Dos de Mayo Ikastetxeak ez dituela programatik ateratzeko baldintzak betetzen eta, beraz, sailak ezin duela bideratu irteera. Baina zer dio arauak? Bi arau daude, bata Geroa Baik 2017an egindako Foru Araua, eta bestea, 2019ko PSNren ebazpena. Foru araua...
Read MoreMendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen zuen Ruperrek, eta zalantzarik gabe, bada arrazoirik hizki horietan. Latza da beti kalera atera behar izatea euskaldun gisa ditugun eskubideak defenditzera, bihar Iruñean enegarrenez egingo den bezala. Baina are eta nekezagoa da isilik geratzea. Latzagoa da zarena defendatu gabe bizitzea. Hori da milaka euskaltzalek behin eta berriz ulertzen dutena, eta bihar ere milaka aterako dira kalera Nafarroan euskararen normalizazio ahaleginei jartzen zaizkien...
Read MoreMaria Chivite Fernando Purasen ispiluan
Latza izan behar da PSNko militante edo boto emaile izatea, eternitatean galdutako arima galduak kate astuna daraman legez, hura ere beti UPN –NS orain– boterera aupatzera kondenatua. Latza idazkari nagusiaren Sisiforen jarduna, etengabe harria mendi tontorrera garraiatuz, goian denean harria askatu eta behin eta berriro nola er0rtzen den ikusteko. Izan ere, zer dira PSNren 70.000 boto PSOEren estatuko 7,5 milioi botoko itsasoan? Zipriztin batzuk. Astebete aski izan da ikusteko...
Read MoreChivite, Ferraz eta EH Bilduren esku
Datorren asteazken, ostegun eta ostiralean bilduko da Maria Chivite, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariekin. EH Bildu baztertu du, iragarria zuen bezala. Nafarroako Gobernua lortzeko aukerak arakatuko dituzte eta, itxura guztien arabera, erabakia hemengo PSN eta beste hiru indarren menpe balego, ez dirudi zailtasun handirik izango lituzketenik akordioa lortzeko. Joan den legealdian ere aukera horren aldeko defentsa behin baino gehiagotan egin dute PSNk eta Geroa Baik. Baina...
Read MoreNafarroan berriz gotorlekura
Aldaketaren indarrek patxada, odol hotza eta zintzotasuna beharko dute gertatutakoaren analisi egoki bat egiteko. Esaten denean Nafarroako gizartea aldatzen ari dela egia da, 2015ekoa ez zen espejismo hutsa izan. Baina bistan da, aldaketa horiek ez dira beti dantzatzen nahi izaten dugun erritmoan. Oraingo emaitzek Nafarroaren azken 30 urteetako ohiko argazkira hurbiltzen gaituzte, baina argazki zahar horretan ere badira arrakalak: Navarra Sumari ia dena bikain aterata ere, akaso ez du...
Read MoreNafarroan Senatuak neurtuko du Aldaketa
Estatuko alderdien nagusitasuna oso handia izaten da Espainiako hauteskunde orokorretan, batez ere UPNrena eta PSNrena. Bada salbuespen bat: Ahal Duguk 2015ean 80.000 boto lortu zituen eta 2016an 94.000 (jadanik Ezkerra eta Equorekin, orain bezala). Orain, bere baitan Ezkerra-Izquierda ere biltzen duen arren (14.000 boto 2015ean), jaitsiera handia izango bide du. Nafarroan Ahal Duguk higadura handia izan du, besteak beste, haien barne banaketagatik. UPNk, PPk eta C’s-ek orain Navarra Suma...
Read MoreEusko Jaurlaritzak bi euskaltegi irekiko ditu Lodosan eta Tuteran
Nafarroako Gobernuarekin adostutako neurria da eta “euskara euskal lurralde guztietan sustatzeko” instituzioek hartutako erabakiaren baitan kokatu du Jaurlaritzak. “Euskaraldiaren izpirituarekin bat datorren erabakia da”, azpimarratu dute bi gobernuetatik. Berria jakin bezain laster UPNko edota PSNko parlamentariek Eusko Jaurlaritzaren “euskal inperialismoa” salatu dute, eta neurria auzitegietara eramango dutela iragarri. Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari José Luis...
Read MoreMaravillas gaztetxea, hanka sartze handi baten berbideratzea
Abuztuaren 17ko goizaldean hustu zuten Foru Poliziak eta Espainiako Poliziak Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxea. Gazteen eta Foru Gobernuaren arteko elkarrizketa saioek porrot egin zuten lehenago, besteak beste, gazteek baldintza gisa jarri zutelako gobernuak kanporatze agindua bertan behera uztea. Hori ezinezkoa zen gobernuaren aburuz eta poliziek borra dantzari ekin zioten. 17ko arratsaldeko lehen orduetarako Nabarreria plazatik alde egin zuen Foru Poliziak, gaztetxea hutsik eta...
Read MoreZaratametroa: kaleak lepo egingo du Altsasuren alde
Zaratametro gisako batek esaten dizu noiz joango den jende asko manifestazio batera, eta orain honek esaten du larunbatean Iruñean Altsasuko gazteei sostengua ematera jende asko joango dela. Urriko amaiera urrun hartatik ikusten zenuen herritarrek berehala harrapatu zutela gazteekin egiten ari zen injustizia, eta hala ere, bederatzi hilabete geroago txundituta geratzen zinen ikusita nola sanferminetan Iruñeko Gazteluko plaza jendez lepo zegoen, gutxitan ikusten den moduan. Kolore politiko...
Read MoreNafarroako Ahal Dugu: leialtasuna eta traizioa
Alderdietan beti da konplexua iritzi aniztasunari eustea eta Ahal Dugu ere ez da salbuespena alde horretatik, nahiz eta bere sorreratik argi irudikatu izan diren sektoreak eta ildoak. Haien eztabaida publiko eta bozketa molde berriek ere behartu izan dituzte beste alderdi batzuk beren jokamoldeak aldatzera, batez ere primarioen kontuekin. Baina jauntxokeriak ere hor dira dantzan, Madril aldera begiratzea besterik ez; Espainiako Estatua aldatzera etorri zirenak 78ko Erregimenaren atzaparretan...
Read More
Iruzkin berriak