Kongresoa, zatiketa egiaztatzeko unea
Aste honetako ARGIAko Maltzagatik artikuluan agertutakoa da beheko testua. Bertan EAren zatiketaz aritu nintzen, baina astelehen goizean, hilaren 1ean idatzia dago eta artean ez zen publikoa Alkarbideren sorrera. Arratsalde horretan hasi zen aireratzen komunikabideetan. Ez da lehenengo aldia aldizkarirako zerbait idatzi eta etxeetara iritzi arteko hiruzpalau egunetan artikuluaren zati batzuk zahartuak geratzen direla edo analisia airean, gertakizunek jadanik bestelako klabeak eskaintzen...
Read MoreETA publikoki agertu da hausnarketara
(ARGIAko 2186. zkian argitaratua) “Estrategia politiko-armatu egokia finkatzea” da ETA egiten ari den hausnarketaren helburua eta udarako amaitua izango duela jakinarazi du erakunde armatuak Garari eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa luzean denetarik jorratzen da, halakoetan ohikoa den legez, baina bereziki azpimarratzen da egoeraren desblokeoa “herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren dispertsioaren amaieratik eta beren aktibaziotik” etorriko dela. Aitortzen du...
Read MoreGillotinarako bidean jausitako esaldi bat
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra eta kalera atera ziren mahaikideak. HBko...
Read MoreSufrimendua dekretuz ezabatzen denean
(ARGIAko 2185. zkian argitaratua) Askatasuna galdu duten pertsonak, teorian horixe dira presoak Espainiako legediarentzat. Gainerakoan herritar arruntak dira. Eta askatasunaren galera, nagusiki bergizarteratzeko akuilua da. Hori baino askoz gehiago ere bada, jakina, baina Espainiako Konstituzioak helburu hori aitortzen dio bertako espetxe legedi eta espetxe sistemari oro har. Edozein espetxe sistematan moduan, zigorrarena ere osagai oinarrizkoa da Espainiakoan. Kartzela eta askatasun galera bat...
Read MoreIndarra Iruñeko kaleetan zehar
Normaltasuna osoa dela diote Lakua eta Nafarroako foru gobernutik. Baina ez, kaleetan ibili denak badaki hori gezurra dela. Ez zegoen normaltasunik Euskal Herriko kaleetan, lantegi ugari itxita eta pikete informatiboak hara eta hona grebarako deialdia eginez. Greba orokor erabat arrakastatsua ere ez da izan, argi dago, baina hori aldez aurretik ere ezaguna zen. Sindikatuen arabera jarraipen zabaleko greba izan da. Bai, zabalekoa zalantza barik, baina hori ere oso zehazgabea da. Maila oso...
Read MoreEspainian “lotua, eta ondo lotua”
(ARGIAko 2184. zkian argitaratua) Espainiako gainerako lurraldeekiko homologazio ahalegina oso agerian izan da Patxi Lopez lehendakariaren kargu hartze ekitaldi eta hitzaldietan. Popular eta sozialisten akordioaren lehen helburua, beraz, erdietsi da jada. Jose Antonio Pastorrek laburtu zuen ahalegin guztia modu txukun eta adierazgarrian, trantsizioa orain ixten zela azpimarratu zuen esaldi esanguratsu eta eztabaidatuarekin. Sinbologiak politikagintzan duen garrantzia berriz ere argi geratu zen...
Read MoreAgur Lopez, adio Ibarretxe
Bagenekien Patxi Lopez lehendakari hautatuko zutela, ez genekien Juan Jose Ibarretxek politika utziko zuela. Lehena albiste historikoa da, zalantza barik, eta bigarrena eguneko ezustekoa. Edo ez hain ezustekoa, komunikabide batzuetako lanak ikusita bederen. Egin beharreko filtrazioa egina zegoen. Euskadi Irratiko Mezularia-n, esaterako, Maite Artolak berria eman ondoren, Ibarretxeren soslai osoa eman zen eta Ramon Etxezarreta tertuliakideak zorion ironikoak luzatu zizkion erakutsitako...
Read MoreLegalitatea eta zilegitasuna, horra sakoneko arazoa
(ARGIA-ko 2183. zenbakian argitaratua) Espainian hauteskundeak baleude, une honetan PPk irabaziko lituzke, hori zioen Espainiako egunkari irakurrienaren inkesta batek joan den asteburuan. PP-PSOEren arteko tartea hamarrenetan neurtzen da inkestan, baina krisi garai honetan, oposizioak gobernuak baino egoera hobeagoan dira ataka estu honetatik etekina ateratzeko. Espainiako Legebiltzarrean PP estu hartzen ari da Zapatero, oraingoan EAJren laguntzarekin. Eta lehia are eta estuagoa izango da...
Read MoreBultza daiteke ondo greba zatiketatik?
(ARGIAko 2182. zkian argitaratua) Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere goraka doa langabetu kopurua, eta krisiaren datu ekonomiko orokorrak Euskal...
Read MoreInertziaren hiru irtenbideak eta laugarren aukera bat
(ARGIAko 2181. zenbakian argitaratua) ETA-ren aurkako azken polizia operazioak berriz jarri du agerian Espainia eta Frantziako segurtasun indarrek erakunde armatuaz duten kontrola. Kontrol erabatekoa? Ez da hala izango, bestela ETArenak egina luke eta, aldiz, hor jarraitzen du bere jardunean, hori bai, hainbat ahotatik entzun eta errealitateak erakusten duen legez, gero eta ahulago. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne ministroa gezurrerako eta amarrurako ondo prestatutako politikaria bide...
Read More
Iruzkin berriak