Gazteluko plazatik
Hasiera » Politika
Urt28 0

CAN ikerketa: lehenik txostenak, gero pertsonen agerpenak

Posted in Ekonomia, Politika

Hilabete eta erdi besterik ez du Nafarroako Legebiltzarreko CAN ikerketa batzordeak bere lana amaitzeko eta, kasurik onenean, martxoaren amaiera arte. Duen lana itzela da eta gaurko lan ekitaldian finkatuko da guztiaren antolaketa. Talde parlamentarioek dagoeneko egin dituzte beren eskaerak eta oraingoz PSNk eta Geroa Baik bakarrik eskatu dituzte pertsonen agerpenak. Sozialistek Nafarroako gobernu buruak, Miguel Sanz eta Yolanda Barcina, eta CANeko goi mailako karguak, besteak beste, José...

Read More
Urt27 1

UPNren goxokiak: irentsiko ote dituzte herritarrek?

Posted in Politika

Volkswageneko BEZa. 2014ko irailean Yolanda Barcina lehendakaria 1.500 milioiko zorrarekin itzuli zen Madrildik. Volkswageneko BEZ ospetsuaren zorra zen, udazken osoan dantzan ibili eta Nafarroako Gobernua ekonomi porrotetik gertu uzteraino. Porrota? Bai zera, joan den astean, Madrilen Cristobal Montoro ministroarekin bildu ondoren, Barcina andereak ez kezkatzeko adierazi zien nafarrei, ministroak 1.500 milioi barkatzen ziela. Halakoxea da agintarien eskuzabaltasuna hauteskunde atarian. Tartean...

Read More
Urt22 0

Nafarroako Legebiltzarra: CAN ikerketaren gakoak

Posted in Ekonomia, Gizartea, Politika

Gaur eratu da Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Kutxa (CAN) ikertuko duen ikerketa Batzordea eta martxoaren 16ra artekoa izango du bere lana burutzeko epea. Beharko balitz ikerketa denbora luzatu ahal izango litzateke, baina ez martxoaren 31 baino gehiago, maiatzeko foru hauteskundeei begira egun horretan desegingo baita Nafarroako Legebiltzarra. Sergio Sayas Sergio Sayas (UPN) izango da Batzordearen lehendakari. Aralarreko Xabi Lasa ere izan da lehendakari izateko hautagai baina, PSNren...

Read More
Urt12 0

Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari

Posted in Politika

2014ko urtarrilak 8. Euskal Herrian dena da prest urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestaziorako, baina oraingoan ere ez da Madrilen esku hartzerik faltako eta EPPK-ko zortzi mintzakide atxilotu ditu. Zalaparta itzela izanda eta, gainera, Auzitegi Nazionalak manifestazioa debekatu du. Debekua medio EAJk ere manifestazioarekin bat egin du eta mobilizazioa Euskal Herrian izan den handienetakoa izan da. Jake esan zuen Guardia Zibilak operazioaren izenarekin. 2015ko...

Read More
Abe17 0

Estatuaren errepresioa larrugorritan

Posted in Politika

Ulertezina litzateke Auzitegi Nazionalak joan den ekainean 40 gazte libre uztea eta orain akusazio berdinekin beste 16 gazte zigortzea, guztiek akusazioak ukatu dituztenean. Ez dira Segikoak, baina badira independentistak, horren aldeko jarduera egin dute eta aitortzen dute. Jarduera hori legezkoa dela berretsi zuen 40 gazteak absolbitu zituen epaimahaiak. ETAren jarduera armatuaren garaian ere honek ez zukeen zentzurik, baina bazuen testuingurua, berau erabili nahi zutenentzat. Testuingurua...

Read More
Aza21 0

Navarrometroa: Podemoseko lehendakaria Nafarroan

Posted in Politika

  Nafarroako Legebiltzarrak agindutako inkestaren –navarrometroaren–  emaitzak ezagutu dira gaur goizean eta leherketa itzela izan da. 2015eko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroako Legebiltzarra (50 eserleku) hala osatuta geratuko litzateke: Podemos 18 eserleku, EH Bildu 11 (2011n 7 eserleku + NaBai-Aralarreko 6), UPN 8 (lehen 19), PSN 5 (9), Geroa Bai 4 (lehen NaBaiko 2) , Ezkerra (EB-Batzarre) 2 (3), PP 1 (4) eta UPyD 1 (0). Hemen burura etorritako bapateko lau...

Read More
Aza04 0

Generalitateak eutsi: duintasun demokratikoa jokoan

Posted in Nazioartea, Politika

Espainiako Konstituzio Auzitegiak ontzat eman du PPren Gobernuaren inpugnazio eskaera eta bertan behera utzi du Generalitateak deitutako bigarren kontsulta, hau herritarren partehartze prozesu gisa antolatua bazegoen ere. Horrexegatik, hain zuzen, Generalitateak ez zuen lege dekreturik garatu bozketa ekitaldia antolatzeko. Konstituzio Auzitegiaren ustez, hala ere, funtzionarioei bidalitako gutunak, A9rako eratutako webguneak edota partehartzea bultzatzeko Generalitateak egindako publizitate...

Read More
Urr21 1

Zatiketaren amaieraren norabidean

Posted in Euskara, Politika

Ezkerrak, PSNk eta Geroa Baik Euskararen Legea aldatzeko proposamena egin dute Nafarroako Legebiltzarrean. Legearen 26. artikulua aldatuko da eta, funtsean, Nafarroako eremu ez euskaldunean euskarazko irakaskuntzari ateak irekiko zaizkio, baldin eta ikasle kopuru zehatz batek hala eskatzen badu. Lege aldetik honek eremu ez euskalduneko egoera eremu mistoaren egoera berdinean utziko luke, hau da, gutxieneko eskaria baldin badago, euskarazko lerro bat irekitzen da. Eremu euskaldunean gobernuak...

Read More
Urr17 0

Legealdiaren ispilu: Barcina guztien aurka

Posted in Politika

Nafarroako Legebiltzarrean atzo zortzi orduz egindako politika orokorreko eztabaida legealdiaren azken hiru urteotako ispilu gardena izan zen: Barcina lehendakaria bakarrik oposizio guztiaren aurka. Hau da, gutxiengoan dagoen UPNren gobernua Legebiltzar osoaren aurka. Eta legealdiaren errepaso izateaz gain, foru hauteskundeetarako lehen txanpa handi gisa agertu zen eztabaida. Bere izaerari ohore eginez, Yolanda Barcinak erasoari ekin zion eta ez nolanahi gainera, ez da bere gobernua izan...

Read More
Urr10 0

Une egokian, behar zen lekuan

Posted in Politika

Bakearen aldeko herritarren elkarte txiki bat sortzeko ausardia izan zuen Lokarrik 2006an, Elkarriren lekukoari helduz, honek berea egina zuenean. Lorpen asko metatu zituen Jonan Fernandezek eta Victor Aierdik gidatutako gizarte mugimenduak, baina seguruenik familia politikoen arteko elkarrizketa eta zubigintzaren kultura barreiatzearena izan da garrantzitsuena. Lizarra-Garaziko prozesuan bakea esku artean izan zuten, baina bakarrik atzamarren artean nola ihes egiten zien ikusteko. Eta...

Read More
8 / 24«Aurrekoa7891020Hurrengoa»

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA