Gazteluko plazatik
Hasiera » Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik

CAN aitzaki, UPNk nahiago Madril Iruñea baino

2015-02-13  //  Ekonomia, Politika  //  Iruzkinik ez

UPNk maiatzeko hauteskundeak baino lehen gal dezake CANen hondamendiaren ondorengo azken botere zirrikitua, baina eutsi egiten dio, horretarako Madrilgo zentralismoaren makuluari heldu behar badio ere. Finean, gertakari berri hau bere historiaren ispilu da. Bat gehiago. (gehiago…)

Podemoseko primarioak Nafarroan: Perez edo Bosch?

2015-02-09  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Ezkerretik eskuinera, Laura Lucía Perez, Joan Josep Bosch eta Sandra Gonzalez idazkaritza nagusirako hiru hautagaiak. (Arg.: Noticias de Navarra).

Ezkerretik eskuinera, Laura Lucía Perez, Joan Josep Bosch eta Sandra Gonzalez idazkaritza nagusirako hiru hautagaiak. (Arg.: Noticias de Navarra).

Igandean amaitu zen Nafarroako Podemos-Ahal Dugu egiten ari den primarioen kanpaina eta, astelehenetik eta datorren igandera arte bozkatzeko aukera izango dute Nafarroako alderdiko kideek. (gehiago…)

CAN ikerketa: lehenik txostenak, gero pertsonen agerpenak

2015-01-28  //  Ekonomia, Politika  //  Iruzkinik ez

Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertuko du Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordeak.

Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertuko du Nafarroako Legebiltzarreko ikerketa batzordeak.

Hilabete eta erdi besterik ez du Nafarroako Legebiltzarreko CAN ikerketa batzordeak bere lana amaitzeko eta, kasurik onenean, martxoaren amaiera arte. Duen lana itzela da eta gaurko lan ekitaldian finkatuko da guztiaren antolaketa. (gehiago…)

UPNren goxokiak: irentsiko ote dituzte herritarrek?

2015-01-27  //  Politika  //  Iruzkin bat

Yolanda Barcina lehendakaria  Nafarroako Ubidearen zabalkunde fasearen lehen harria jartzen joan den astelehenean. (Arg.: iagua).

Yolanda Barcina lehendakaria Nafarroako Ubidearen zabalkunde fasearen lehen harria jartzen joan den astelehenean. (Arg.: iagua).

Volkswageneko BEZa. 2014ko irailean Yolanda Barcina lehendakaria 1.500 milioiko zorrarekin itzuli zen Madrildik. Volkswageneko BEZ ospetsuaren zorra zen, udazken osoan dantzan ibili eta Nafarroako Gobernua ekonomi porrotetik gertu uzteraino. Porrota? Bai zera, joan den astean, Madrilen Cristobal Montoro ministroarekin bildu ondoren, Barcina andereak ez kezkatzeko adierazi zien nafarrei, ministroak 1.500 milioi barkatzen ziela. Halakoxea da agintarien eskuzabaltasuna hauteskunde atarian. (gehiago…)

Nafarroako Legebiltzarra: CAN ikerketaren gakoak

2015-01-22  //  Ekonomia, Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

CANeko egoitza nagusia zena Iruñean.

CANeko egoitza nagusia zena Iruñean (Arg.: Wikipedia).

Gaur eratu da Nafarroako Legebiltzarrean Nafarroako Kutxa (CAN) ikertuko duen ikerketa Batzordea eta martxoaren 16ra artekoa izango du bere lana burutzeko epea. Beharko balitz ikerketa denbora luzatu ahal izango litzateke, baina ez martxoaren 31 baino gehiago, maiatzeko foru hauteskundeei begira egun horretan desegingo baita Nafarroako Legebiltzarra. (gehiago…)

Pixa buru gainean, Madrilek euskal gizarteari

2015-01-12  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Polizi operazioan 12 abokatu eta Herrirako lau kide atxilotu ditu Guardia Zibilak.

Polizi operazioan 12 abokatu eta Herrirako lau kide atxilotu ditu Guardia Zibilak.

2014ko urtarrilak 8. Euskal Herrian dena da prest urtero urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den manifestaziorako, baina oraingoan ere ez da Madrilen esku hartzerik faltako eta EPPK-ko zortzi mintzakide atxilotu ditu. Zalaparta itzela izanda eta, gainera, Auzitegi Nazionalak manifestazioa debekatu du. Debekua medio EAJk ere manifestazioarekin bat egin du eta mobilizazioa Euskal Herrian izan den handienetakoa izan da. Jake esan zuen Guardia Zibilak operazioaren izenarekin.

2015ko urtarrilak 12. Euskal Herrian euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin da eta bi egunera Guardia Zibilak euskal presoen 12 abokatu eta Herrirako 4 kide atxilotu ditu: ETAko kide izatea, iruzurra eta diru zuriketa leporatzen zaie. Mate esan du Guardia Zibilak orain. Baita El Mundo-ko gaurko tituluak ere: “ETAko abokatuen kolektibo osoa atxilotua”.

Hori da helburua, antza: euskal presoen defentsan edo bitartekaritzan dabiltzan abokatu eta herritar guztiak atxilotzea eta haiekiko solaskidetza oztopatzea. Handik edo hemendik bake prozesu ia ikusezin hori elikatu dezakeen edozer oztopatzea. Denak dira etakide, “dena da ETA”. Eta Espainiako Gobernuan dena mendekua, euskal gizarteak behin eta berriz aldarrikatzen duen bake eta bizikidetzaren aurka dena oztopo.

Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean. Eta gainera trufa doinuz: iaz manifestazioaren aurretik eta aurten ostean, berdin zaigu. Gaitza da mendekuaz aparteko bestelako irakurketarik egitea, garai batean euskal auziak ematen baitzien errentarik Espainian, baina gaur egun hori ere ez. Hala ere, antza, eta are gehiago Pariseko atzoko manifestazioaren ondoren, hemen ere terroristek ez dutela babeslekurik erakustea beti da errentagarri.

Klabea? Euskal gizartean egiazko bake prozesu baten alde egin nahi dutenek behingoz bat egitea eta, desberdintasunak desberdintasun, bakea eta bizikidetza serio eraikitzen hastea. Ahaztu une batez Madril eta ekin hemen, bestela Madril ere ez baita mugituko. EH Bildutik eta PSEraino –edo inkestak lehen lerroan jartzen duten Podemoseraino– eta tartean aktiboen behar luketenak, EAJ eta Eusko Jaurlaritza. PPk nahiago du Euskal Herria nahasian, horrek dena oztopatzen baitu, baina Euskal gizarteak badu garai berri bat bizitzeko eskubidea eta nahia. Ez da beste barik zerutik jausiko, euskal herritar eta instituzioei dagokie haren alde borrokatzea. 2016ko urtarrila…

Estatuaren errepresioa larrugorritan

2014-12-17  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Santutxun epaiketa politikoen aurka egindako ekitaldia. (Arg.: Uriola.info / Iñigo Azkona).

Santutxun epaiketa politikoen aurka egindako ekitaldia. (Arg.: Uriola.info / Iñigo Azkona).

Ulertezina litzateke Auzitegi Nazionalak joan den ekainean 40 gazte libre uztea eta orain akusazio berdinekin beste 16 gazte zigortzea, guztiek akusazioak ukatu dituztenean. Ez dira Segikoak, baina badira independentistak, horren aldeko jarduera egin dute eta aitortzen dute. Jarduera hori legezkoa dela berretsi zuen 40 gazteak absolbitu zituen epaimahaiak. (gehiago…)

Mas-Junqueras, zerrenden labirintoan

2014-12-11  //  Nazioartea  //  Iruzkinik ez

Oriol Junqueras eta Artur Mas atzo bildu ziren zerrenden aferaz hitz egiteko.

Oriol Junqueras eta Artur Mas atzo bildu ziren zerrenden aferaz hitz egiteko.

Artur Mas eta Oriol Junquerasen atzoko bilera ondo joan ei zen, baina denak adierazten du denbora apur bat beharko dutela zer egin erabakitzeko. Apur bat, ordea, prozesu independentistak une honetan zalantza handia bizi duelako horren inguruan, eta horrek zerbait ahultzen badu, hori prozesu independentista bera delako. (gehiago…)

Mas bazterreratzeko jokaldia

2014-11-22  //  Nazioartea  //  Iruzkinik ez

Artur Mas iragan azaroaren 9an bozkatzen.

Artur Mas iragan azaroaren 9an bozkatzen.

Hauteskunde usainak sendo jarraitzen du Katalunian. Artur Mas Generalitateko lehendakariak erabakiko du noiz deituko dituen, baina hauteskundeetako inkestetatik bere aurkako kereilara jorra daiteke hainbat puntu. Hemen lau: (gehiago…)

Navarrometroa: Podemoseko lehendakaria Nafarroan

2014-11-21  //  Politika  //  Iruzkinik ez

 

Nafarroan, 2014ko apirilaren 25ean Gazteluko Plazan egindako ekitaldian.

Podemosen aurkezpena Nafarroan, 2014ko apirilaren 25ean Gazteluko Plazan egindako ekitaldian (Arg.: Podemos).

Nafarroako Legebiltzarrak agindutako inkestaren –navarrometroaren–  emaitzak ezagutu dira gaur goizean eta leherketa itzela izan da. (gehiago…)

11 / 34«Aurrekoa101112132030Hurrengoa»

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA