Gazteluko plazatik
Hasiera » Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik

PSOE-EAJ: Patxi Lopezen gainetik?

2010-11-22  //  Politika  //  Iruzkinik ez

HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den ala ez. (gehiago…)

2011ko hauteskundeak, NaBai-ren azken helmuga

2010-11-15  //  Politika  //  Iruzkinik ez

EZKER ABERTZALEAK proposamena luzatu die Aralar eta EAri Nafarroako Legebiltzarrerako koalizioa osatu eta elkarrekin aurkezteko. NaBai beste era batera osatzeko, EAJrik gabe, pentsa dezake askok. Eta ezetz, hori ezinezkoa dela iritziko dio beste askok, Batzarre eta EAJrik gabe hori ez litzatekeela NaBai. Eta, zalantzarik ez, ez litzateke sorrerako NaBai, baina izan zitekeen beste NaBai bat. Edo beste zerbait, kontua ez baita NaBai bai ala ez, baizik eta ea nola egituratu Nafarroan abertzalea eta aurrerakoia den hautes eskaintza indartsu eta zabala. (gehiago…)

Anoeta, ‘Zutabe’ 106 eta Auzitegi Nazionala

2010-11-08  //  Politika  //  Iruzkinik ez

ANOETAKO PROPOSAMENA dela eta, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun berean, Eusko Jaurlaritzak biktimen memoria omenduko du, Espainiako Estatuaren ehunka biktima bazterrean utzita. Aste honetan ekin dio Lopez lehendakariak –ezker abertzalea kanpoan utziz– bake prozesuaz jarduteko alderdien errondari. (gehiago…)

ETA-ren baietzaren zain

2010-10-29  //  Politika  //  Iruzkinik ez

EZKER ABERTZALEA hauteskundeetara nola aurkeztu ahal izango den, hori da gakoaren iltzea orain. Duela oso gutxira arte, bazirudien datorren maiatzerako ez zela posible izango, eta orain ordea, kontrakoa dirudi. Arnaldo Otegiren El Pais-eko elkarrizketarekin hasi zen PSOEren irudi biraketa eta honek irekitze bidean jarraitzen du. (gehiago…)

Barrikaden azpian dagoena

2010-10-28  //  Ekonomia, Gizartea, Politika  //  Iruzkinik ez

SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan ordu gutxiago egiten duela. Hori da galdu ezin den ikuspegi historikoa. (gehiago…)

Beste lider bat

2010-10-26  //  Euskara, Politika  //  Iruzkinik ez

Juan Jose Ibarretxe, artxiboko argazki batean (Arg: Dani Blanco)

Juan Jose Ibarretxe, artxiboko argazki batean (Arg: Dani Blanco)

Pena da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia moduko “aktibo politiko” garrantzitsua politikaren lehen lerrotik erretiratu izana (oraingoz behintzat). Donostiako Kursaalen atzo emandako hitzaldian, jeltzale eta euskal gizarteko sektore batentzat lider gisa agertu zen.

Goizean EHUko Leioako Campusean bere doktore tesia aurkeztu ondoren, arratsaldean autogobernuan oinarritutako hitzaldia eman zuen Donostian, Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldian. Gazteleraz jardun zuen nagusiki, baina euskarari ere tarte zabalak eskainiz. (gehiago…)

Liderra

2010-10-21  //  Politika  //  3 iruzkin

Arnaldo Otegi (Arg: Dani Blanco)

Arnaldo Otegi (Arg: Dani Blanco)

Iragan astelehen goizean egindako kronika da ondorengoa, El Pais-ek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketan oinarritua. Asteartean inprentatik aterata irakurri nuen eta ez nintzen oso gustura geratu bukaerarekin. Bake prozesu saio berriaren egoera aldatzen ari dela aztertzen da analisian, apurka, baina aldatzen; eta Otegiren elkarrizketa hori ere horren adierazle zela. Bukatzen nuen esanez: “Elkarrizketa honek Otegi sendotu egin du eta, aurrerantzean gehiago, espetxeak ere sendotu egiten du”.

Gerora irakurri eta neure artean egin nuen gogoeta: “baina ez dakik zenbat egingo duen espetxean, eta gainera, idatzitakoarekin uler liteke komeni dela espetxean egotea, horrek Otegi bera eta, beraz, ezker abertzalearen oraingo estrategia sendotzen duelako”. Bai, ez dut zalantzarik espetxeak Otegiren irudia indartu egiten duela euskal gizartean, azken finean herritarren gehiengo zabalak injustizia nabarmen gisa ikusten duelako. Ziur nago, alabaina, Otegi baliotsuagoa litzatekeela kanpoan barruan baino. Gainera, ez nuke nahi azken esaldiaren zentzua Barne Ministerioak zenbait esparrutan zabaldua duen honekin nahastea: “Lasai, ezker abertzalea ETAren aurrean indartzeko espetxeratu zituzten Otegi eta konpainia. Otegi espetxeratzeak bere irudia indartzen du eta horrek Batasunak daraman estrategia ere indartzen du”. (gehiago…)

Tortura, erraza da ez ikustea

2010-10-14  //  Politika  //  Iruzkinik ez

ESTRASBURGOKO epaia duela bi aste ezagutu zen: Espainiako Gobernuak 23.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Mikel San Argimiro euskal presoari, honek bere garaian salatutako torturak ez ikertzeagatik. Nagusiki oharkabean joan zen albistea, baina balio izan du ERCko eta beste talderen bateko diputatuek galderak egin ditzaten gaiaren inguruan. (gehiago…)

Bilbo: azala eta mamia

2010-10-04  //  Politika  //  Iruzkinik ez

LARUNBATEKO manifestazioak iradoki zuen euskal gizarteko gehiengo soziala non dagoen: giza eskubide guztien alde, eskubide zibil eta politikoen alde eta, une politiko zehatz honi dagokionez, bake prozesu sendo eta atzeraezina bultzatzeko irrikitan. Hori da mamia, garrantzitsuena. Adierazi EHk lehenik eta ondoren Sabin Intxaurragak eta Iñaki Zarraoak beste zenbait herritar ezagunekin batera deitutako manifestazioak debekatu ondoren, iragarria zegoen etorriko zena. (gehiago…)

Gernika eta Foronda ez ziren hain urruti

2010-09-25  //  Politika  //  Iruzkinik ez

ELUR PILOTAK handitzen jarraitzen du eta bake prozesu berri hau ere itxura hartzen ari da apurka, hori bai bakoitza bere rolean murgilduta, baina hurbilpen urratsak emanez. Salbu eta PSOEren eta PPren kasuan, jakina. Baina bloke honetan ere, lehenago edo geroago, sortuko dira pitzadurak. Honek guztiak duen itxurarekin, oso gaitza da Jose Luis Rodriguez Zapateroren zapadoreak Moncloan geldi daudela irudikatzea. Hori bai, denak adierazten du ez dela mugimendu niminoena gertatuko ETAk armak uzteko erabateko konpromisoa hartu arte. (gehiago…)

22 / 34«Aurrekoa102122232430Hurrengoa»

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

Azken bidalketak

  • Lizentzia da prozedura
  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan

Iruzkin berriak

  • Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko iraila
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA