Hasiera »
Xabier Letonaren bloga - Gazteluko plazatik
Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Otegi ez da lehendakarigai izango: amen
2016-09-07 // Politika // Iruzkinik ez
Bera izango dela EH Bilduko lehendakarigaia, erantzun dio epaiari Arnaldo Otegik. (Arg.: Goiena)
Lankide bati aipatu nion ez nuela uste, ez zela posible Konstituzio Auzitegiak Arnaldo Otegiren auzia baztertzea. Gero bai, ukatu zezakeela defentsaren argudioa, baina auzia baztertzea ez. (gehiago…)
Aldebakarreko erreferenduma, Puigdemont eta Masen desberdintasunak
2016-09-05 // Politika // Iruzkinik ez
Artur Mas eta Carles Puigdemont joan den urtarrilean, lehenak bigarrenak ordezkatuko zuela iragarri zuenean.
Aldebakarreko independentzia erreferenduma (RUI) gero eta indar handiagoz ari da sartzen independentismo katalanaren bide-orrian: independentzia bai ala ez? Generalitatea sostengatzen dutenen artean, CUPek eta ERCk argi dute Kataluniako Parlamentuak deitutako erreferendum loteslea behar duela independentzia prozesuak. PDCn (CDC ohia) ere gero eta gehiagok uste dute hala behar duela. (gehiago…)
Espainiar eskuinaren hegemonia
2016-08-30 // Politika // Iruzkinik ez
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da. Espainiako botere faktikoek asmatu dute azkenean Ciudadanosen sorrerarekin. Pozik dira IBEXekoak, enpresarien elkarteak, Bruselako agintariak, hedabide eskuindarrak eta bestelakoak, esaterako PSOEko baroiak edo El País. (gehiago…)
Kataluniako irail beroa hobeto ulertzeko lau klabe
2016-08-26 // Politika // Iruzkinik ez
2014ko Diadaren irudi bat Bartzelonan.
Diada. Aurtengo irailaren 11 dezentralizatua izango da eta bost manifestazio egingo dira Bartzelona, Berga, Lleida, Salt eta Tarragonan. Kataluniako Errepublikaren ideian oinarrituko da Diada, hori baita egungo gobernuak finkatutako helburua. Aurreko urteetako arrakasta ikusita, bada beldurrik herritarren erantzunarekiko, askoren ustez herritarrak aurreko urteetan baino nekatuagoak daudelako egungo egoerarekin. (gehiago…)
Otegiren inhabilitazioa, eskubide urraketa bat gehiago
2016-08-25 // Politika // Iruzkinik ez
Maialen Iriarte eta Arnaldo Otegi, EH Bilduko hautagaiak. (Arg.: EITB)
Urte hasierako El Mundo, La Razón edo enparauen Otegi auziko lerroak irakurrita, argi ikusten da irentsia zutela Otegi lehendakaritzarako hautagaia izango zela, EH Bilduk berau aurkeztea erabakiz gero behintzat. (gehiago…)
Borrokatu iceberg matxistaren oinarriak
2016-07-12 // Gizartea // Iruzkinik ez
Iruñean hilaren 7an sexu erasoen aurka Udaletxe Plazan izandako bilkura erraldoia deigarria izan zen. Lorpen handitzat hartu zen eta pozgarria ere izan zen milaka pertsonak erantzun tinko hori ematea egun horretako goizaldean izandako bortxaketari. Ematen du familia eta lagunen artean sexu erasoez gehiago jarduteko aukera. Zer den eraso, ezetzaren garrantziaz, emakumezkoen egin beharrekoez, gizonezkoen arduraz… berriketaldi arras interesgarriak sortzen dira gertakari hauen bueltan, hezkuntza eta hausnarketari begira behinik behin, horiek gabe lokatzezko erraldoi handiak besterik ez baitira bilkura hauek. (gehiago…)
Adi presoen banderarekin!
2016-07-05 // Politika // Iruzkinik ez
Euskal presoak Euskal Herriratzearena euskal gizartearen aldarrikapena izan da beti, baita gatazkaren unerik gogorrenetan ere. Kaleak eta instituzioen ebazpenak horren lekuko. ETAk armak utzi eta bost urtera arazoa oraindik bideratu gabe egoteak gauza asko adierazten du, bai eremu politikoan zein humanoan. Etikaren aldareen aldeko gutxi eta kalkulu politikoen aldeko asko esaten du sakabanaketaren aurka atzamar erdi mugitzeko gai izan ez diren alderdi eta instituzioez. (gehiago…)
Hauteskunde apustuak
2016-06-23 // Politika // Iruzkinik ez
Espainiako Gobernua. Mariano Rajoyrekin edo gabe, baina PPk bereganatuko du oraingoan, horretarako gutxiengoan gobernatu behar badu ere. Gutxieneko akordioak lortu beharko lituzke legealdian, baina horretarako ditu Ciudadanos eta PSOE. (gehiago…)
Guztiak Podemos eta IUri begira
2016-05-03 // Politika // Iruzkinik ez
Hauteskunde kanpaina abiatu da dagoeneko Espainiako Estatuan, nahiz eta ofizialki ez den hasiko ekainaren 10a arte. Luzea izango da eta oraindik ezin jakin apal edo grinatsu etorriko den. Klabe garrantzitsuena ezkerreko indarren arteko bateratzean egongo da, hau da, Podemosek eta IUk azkenean bat egingo duten ala ez. (gehiago…)
EH Bildu eta Geroa bai elkarrekin?
2016-04-29 // Politika // Iruzkinik ez
Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau indarrak Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko proposamena mahai gainean jarri du EH Bilduk. Ahal Duguri egin dio dei batez ere, Estatuko beste hainbat tokitan bezala, bateratze zabalen alde egin dezan Nafarroan ere.
Abenduaren 20rako ere egin zuen saioa ezkerreko hainbat pertsona eta elkartek. EH Bilduk bakarrik egin zion kosk amuari. Ahal Duguk eta Ezkerrak (I-E) ezetz esan zioten apustuari, Geroa Baik bakarrik joan nahi zuen. Ahal Duguk aise irabazi zien gobernu lagunei (80.000 boto, EH Bildu eta Geroa Baik batera 64.000).
Orain gaitza da Ahal Duguk eta Ezkerrak halako proposamen bat onartzea, bien artean 95.000 boto lortu zituzten iragan abenduan. Gaitza da gauza hauekin asmatzea, baina gainera, seguruenik haiek aparte joanda boto gehiago eskuratuko dituzte. Nafarroa Bairen esperientzia, aldiz, hor da, eta arrakastatsua izan zen. Baina beste garai batzuk ziren.
Eta EH Bildu eta Geroa Bai? Bakarrik ezer gabe geratu ziren, kolpe latza izan zen eta badirudi bi koalizioetako zuzendaritzek ikasi zutela zerbait. Bien artean diputatu bat lortuko lukete. Gobernuko laukotea 5etik 3 diputatu lortzera ere iritsi liteke.
Zuzendaritzek baietz, baina zer esango dute EH Bildu eta Geroa Baiko oinarriek? Askori asko kostako zaio elkarrekin joatea. Zertarako? Hemen onuretako batzuk. Bat: behin aurkeztea erabakiz gero, bat lortzea delako interesgarriena, eta bakarka ez dutelako lortuko. Bi, diputatua lortzeaz gain, Uxue Barkosen gobernua defenditzeko modua ere bada gobernuko laukoteak –batera edo bikoteka– ahalik eta boto gehien lortzea. Hiru, Cordovillatik etengabe tiroka ari den UPNren eta PSNren blokea ahultzeko ere balio dezakeelako. Lau, azken finean, Foru Gobernua sostengatzen duten lau indarrek zenbat eta emaitza hobeagoa izan, horrek gobernuaren egoera ere indartuko du. Bost, Espainian enpate egoera sor daiteke berriz, eta boto bakar bat giltzarri izan daiteke PP Moncloatik ateratzeko.
Eta garrantzitsuenetakoa: ohiko doinuak hautsi gabe jai dago eta politikaren molde zaharrak astintzeko ezinbestekoa da ausardiaz jokatzea. Indarrak eta aliantzak unean uneko egoeretara egokitzea giltzarri da Nafarroan aldaketa egonkortu eta areagotzeko. Gero eta gehiago hitz egiten da borroka esparru zabal eta indarguneen bateratzeaz. Horretarako aukera bat gehiago dira hauteskunde hauek.