AHTko lanen auditoria eskatu dute ELAk eta LABek
Ustezko iruzur eta prebarikazio kasuen aurrean, Euskal Y-ko lanak gelditu eta egoera finantzarioaz gain, ingurumenari eta jendarteari egindako kalteak aztertzea nahi dute. Sindikatu abertzaleen ustez, berrikitan El Diario.es atariak argitaratutako informazioak are gehiago indartzen du euren eskaera. Egunkari madrildarrak azaldu zuen Arabako fiskalak Beasain Ekialdeko AHTren zatiko obrak ikertu zituela iruzur zantzuak ikusi zituelako, eta horretarako Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren laguntza...
Read MoreAHTko obretan 5,8 milioi euroko ustezko iruzurra atzeman zuen Arabako fiskaltzak
El Diario.es-en arabera, salaketa batek hasi zuen ikerketa eta Ertzaintzak eta Guardia Zibilak hartu zuten parte. Kasua Gipuzkoako fiskaltzaren esku uztean, honek artxibatu egin zuen. Beasain ekialdeko AHTren zatian iruzurra, prebarikazioa, dirua bidegabe eralgitzea eta faltsutasun delituen zantzuak aurkitu zituen Arabako fiskalak. El Diario.es agerkariak kasuaren dokumentazioa eskuratu du eta azaldu duenez Josu Izagirre fiskalak 2016ko uztailean salaketa jaso zuen informazio askorekin...
Read More21 kilometroko tunela Altzania azpian?
Gipuzkoa eta Nafarroa AHTrekin lotzeko konexioa Ezkion egiteak zailtasun tekniko ugari lituzke, eta Sakanako trazatuak ere 5,7 kilometro tunel, 15 zubi-bide eta ia 900 milioi euroko gastua dauka. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuak eta Manu Ayerdi Nafarroako lehendakariordeak bidaia egin dute Madrilera asteazkenean: Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroaren bulegoan hitzordua zuten jarrita Abiadura Handiko Trenaren konexioaz aritzeko. Espainiako...
Read MoreTrenari bai, AHTrik ez
Ekainaren 22an elkarretaratzea egin zuten Iruñean AHTren kontra diharduten hainbat kolektibok: Erriberako Tren Sozialaren Aldeko plataformak, Nafarroa Erdialdeko Trenaren aldeko elkarteak, AHT Gelditu Elkarlana koordinadorak eta Sustrai Erakuntzak. Bilkuran salatu dute AHTk Nafarroan ekarriko dituen kalteak: gastu ekonomiko itzela, ingurumenari txikizioa, ohiko tren zerbitzuen murrizketa, biztanle gutxi duten zonaldeentzako eragin kaltegarria… Nafarroako Gobernuak eta Madrilek abiadura...
Read MoreAdif-en aurreikuspen akats batek AHTren faktura are gehiago garestituko du
Euskal Y-aren 11 tunel larrialdi irteerarik gabe eraiki ditu sozietateak, Europako araudi berriak hala agindu arren. Abiadura Handiko Trenaren proiektuak beste itzulipurdi bat hartu du oraingoan: Adifek gaizki egin ditu AHTren 11 tunel, larrialdi irteerarik gabe eta Europar Batasuneko araudia hautsiz. Orain, Espainiako trenbide kudeatzaileak onartu du lan horiek egin beharko dituela Euskal Y-a martxan jarriko bada, eta horretarako desjabetze gehiago izango direla tunel horien...
Read MoreAHTren kontrako adituen txostena Eusko Legebiltzarrera iritsi da
Tren lasterrak kalte sozial eta ekonomiko larriak eragingo dituela ondorioztatzen duen Ekopol unibertsitateko aditu taldearen azterketa erregistratu dute LABek eta ELAk Gasteizen. Legebiltzarrean dauden talde politikoek ezin izango dute esan adituen ohartarazpena jaso ez dutenik AHTk etorkizunean eragin ditzakeen kalteez. Sindikatuek erakunde horretan erregistratu dute EHU eta Bartzelonako unibertsitateko hainbat adituk osatzen duten Ekopol taldearen lan kritikoa eta legebiltzarkideen esku...
Read More“Beste trenbide plataforma bat sortzea burugabekeria da”
Nafarroan mugikortasunaren inguruan, AHTren kontra eta tren sozialaren alde lanean diharduten eragile sozialek hausnarketa zabalago bat eskatu dute. Erriberako Tren sozialaren aldeko eta AHTren kontrako plataformak, AHT Gelditu Elkarlana koordinadorak, Sustrai Erakuntzak eta Erdi Aldea Trenaren Alde elkarteak “sozialki eta ekologikoki bideragarria” izango den trenbide sarea sortzeko hausnarketa eskatu dute komunikatu batean. Gogorarazi dute Nafarroako Parlamentuak mugikortasunaren inguruko...
Read MoreMadrilek badu AHT bat Nafarroarentzat
Espainiako Gobernuak 2023rako tren lasterra Iruñera iristeko zirriborroa igorri zion Ayerdi Nafarroako lehendakariordeari. Eragile sozial ugarik hausnarketa zabalagoa eskatu dute, “sozialki eta ingurumenari begira” bideragarria izango den sarea egiteko. Ohitu gara ikusten Iñigo de la Serna Espainiako erkidego batetik bestera AHTren obrak inauguratu edo proiektu berrien inguruko bileretan “konpromisoak” banatzen. Nafarroaren txanda zen atzo, Manu Ayerdi lehendakariordearekin...
Read MoreUstelkeria sarearen itzala Euskal Herriko abiadura handian
Espainiako Estatuan barrena abiadura handiko trena eraikitzen ari den Isolux Corsán enpresaren inguruko eroskeria kasuek ez dute etenik eta Euskal Y-a ere zipriztindu dute. Momentu honetan Zizurkil-Andoain arteko zatia ari da egiten multinazionala Euskal Herrian. Bartzelonako AVEaren eskandaluak azaleratu zuen ustelkeria sarea 2014an: Isolux Corsán-ek azpikontrataturiko enpresari batek aitortu zuen Adif-eko teknikariei opariak egiten zizkietela exekutatu gabeko obrak egiaztatzearen...
Read More“Milaka zuhaitz desagerrarazi dituzte AHT eraikitzeko: itzul dezagun prozesua”
Angiozarren ehun lagun inguruk zuhaitzak aldatuz erantzun diote Abiadura Handiko Trenaren proiektuari, “lurra eta bizitza berreskuratzeko”. Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak deituta, Euskal Y-aren korapiloaren erdian, Bergarako Angiozar auzoan, ekintza sinboliko bezain praktikoa egin dute igandean hamarnaka lagunek aitzurrak eskuan eta katiuskak jantzita. Zuhaitzak landatu eta AHTren kontrako pankarta erraldoi bat zabaldu dute, bideo honetan ikus daitekeen...
Read More
Iruzkin berriak