Hasiera »
Zuloan bloga - Zuloan
Zure testigantza
Azken bidalketak
- Eraikuntzako lan baldintzak bertatik bertara ezagutu dituzte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko ordezkariek
- ‘Zuloan’ liburuaren ondorioak azaltzeko hitzaldi zikloa abiatuko dugu martxoan
- Eraikuntza arloko “inpunitate zirkuluarekin” amaitzea eskatu du ELAk Legebiltzarrean
- Igor San Jose (ELA): “AHT izan edo erraustegia izan, eraikuntza enpresek beti irabaziko dute zigor handi bat jarri ezean”
- “Eraikuntza enpresa handiek, azpikontratak erabiliz, plantillak argaldu eta negozio ildoak loditu dituzte “
“Beste trenbide plataforma bat sortzea burugabekeria da”
2017-05-26 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Nafarroan mugikortasunaren inguruan, AHTren kontra eta tren sozialaren alde lanean diharduten eragile sozialek hausnarketa zabalago bat eskatu dute.
Erriberako Tren sozialaren aldeko eta AHTren kontrako plataformak, AHT Gelditu Elkarlana koordinadorak, Sustrai Erakuntzak eta Erdi Aldea Trenaren Alde elkarteak “sozialki eta ekologikoki bideragarria” izango den trenbide sarea sortzeko hausnarketa eskatu dute komunikatu batean. (gehiago…)
Madrilek badu AHT bat Nafarroarentzat
2017-05-26 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Espainiako Gobernuak 2023rako tren lasterra Iruñera iristeko zirriborroa igorri zion Ayerdi Nafarroako lehendakariordeari. Eragile sozial ugarik hausnarketa zabalagoa eskatu dute, “sozialki eta ingurumenari begira” bideragarria izango den sarea egiteko.
Ohitu gara ikusten Iñigo de la Serna Espainiako erkidego batetik bestera AHTren obrak inauguratu edo proiektu berrien inguruko bileretan “konpromisoak” banatzen. Nafarroaren txanda zen atzo, Manu Ayerdi lehendakariordearekin bildu zen ministroa eta lurralde horretarako dituen planak azaldu zizkion: Castejonetik Iruñera egiteke dagoen AHT zatia egiteko 800 milioi euroko aurrekontua dauka eta 2023an amaitu nahi du. (gehiago…)
GRAFIKOA: Nola banatzen dute enpresek AHTren pastela?
2017-05-11 // Dokumentuak // Iruzkinik ez
Euskal Y-aren 175 kilometroak eraikitzen 6.000 lagun ariko dira urteotan, obra banaturik dagoen 37 zatietako bakoitzean 150 langile, gutxi gorabehera; %80 kanpotarrak dira eta lan-baldintzak estutzen dizkieten azpikontratentzat egiten dute beharra.
Obra zibilean UTEak (aldi baterako enpresa taldeak) azpikontrataziora jotzen du etengabe, gastuak gutxitzeko, besteak beste. Praktika horrek eraikuntza sektoreko lan-baldintzak hondoratu ditu. AHTren kasuan, trenbidearen zati guztietan normalean UTEa osatzen duten bizpahiru enpresetako bat gutxienez Euskal Herrian bialiabide propiorik ez duen –eta ondorioz azpikontratazioan erabat oinarritzen den– Espainiako Estatu mailako multinazionala da. Zati horietako gehienak Patxi Lopez lehendakari zela esleitu ziren.
Grafiko hau ARGIAn kaleratu dugu, Abiadura Handiko Trena: langileen esplotazioa kontratisten inperioan erreportajean.
EMAN ZURE TESTIGANTZA
AHTko arrisku egoeren, lan-baldintza eskasen eta irregulartasunen testigantza zuzenak eta salaketak ere bildu nahi ditu blog honek. Zuk edo zure inguruko inork trenbidearen obretan gertatzen ari denaz informazio edo bizipenik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke zuloan@argia.eus helbidera idatzita. Twitter kontua eta Facebook orria ere baditugu.
AHTren Hernaniko obretako azpikontratak onartu du Gipuzkoako hitzarmena ezartzea
2017-03-30 // Dokumentuak, Sailkatu gabea, Tuneleko jendea // Iruzkinik ez
ARGIAk langileen esplotazioaren berri eman ostean, enpresak lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa sinatu du ELA sindikatuarekin. Obretan izan gara berriz ere egoera zein den ikusteko.
Urko Apaolaza Avila
“Uda honetan, zorterik badugu, oporrak hartuko ditugu”, halaxe esan digu kaskoa jantzi eta hormigoizko biaduktorantz lanera joan baino lehen. Hernaniko zatian AHT egiten ari diren Encofrados y Puentes Castilla S.L azpikontratako langileak aldarte ezberdinez sumatu ditugu, duela bi hilabete haiekin izan ginenetik hona. Hitz egiteko beldur gutxiagorekin, enpresak zor diena exigitzeko tenorean dira.
Arrazoia? Otsailaren 6an Lan Harremanen Kontseiluan enpresak onartu zuen ez zela betetzen ari Gipuzkoako eraikuntza hitzarmena, eta egoera bideratzeko konpromisoa hartu zuen ELA sindikatuarekin izandako bileran. Aurretik ARGIAk lan-esplotazio kasuaren berri eman zuen: soldata oso baxuak, gehiegizko ordu-estrak, bidaia luzeak… (gehiago…)
Ustelkeria sarearen itzala Euskal Herriko abiadura handian
2017-03-21 // AHTren aktualitatea, Dokumentuak // Iruzkinik ez
Zornotzako AHT zatia dauka jomugan ikerketa polizialak, besteak beste (Arg.: Isolux Corsan)
Espainiako Estatuan barrena abiadura handiko trena eraikitzen ari den Isolux Corsán enpresaren inguruko eroskeria kasuek ez dute etenik eta Euskal Y-a ere zipriztindu dute. Momentu honetan Zizurkil-Andoain arteko zatia ari da egiten multinazionala Euskal Herrian.
Bartzelonako AVEaren eskandaluak azaleratu zuen ustelkeria sarea 2014an: Isolux Corsán-ek azpikontrataturiko enpresari batek aitortu zuen Adif-eko teknikariei opariak egiten zizkietela exekutatu gabeko obrak egiaztatzearen truke.
Guardia Zibilak hamar lagun atxilotu zituen operazioan eta begirada guztiak segituan jarri ziren enpresa bera Euskal Y-ko trenbide proiektuan eraikitzen ari den lau zatiengan: bi zati Adif Espainiako sozietate publikoak esleitu zituen Bizkaian eta beste bi Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan. (gehiago…)
“Milaka zuhaitz desagerrarazi dituzte AHT eraikitzeko: itzul dezagun prozesua”
2017-03-20 // AHTren aktualitatea // Iruzkinik ez
Angiozarren ehun lagun inguruk zuhaitzak aldatuz erantzun diote Abiadura Handiko Trenaren proiektuari, “lurra eta bizitza berreskuratzeko”.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak deituta, Euskal Y-aren korapiloaren erdian, Bergarako Angiozar auzoan, ekintza sinboliko bezain praktikoa egin dute igandean hamarnaka lagunek aitzurrak eskuan eta katiuskak jantzita. Zuhaitzak landatu eta AHTren kontrako pankarta erraldoi bat zabaldu dute, bideo honetan ikus daitekeen moduan:
Antolatzaileek amaierako manifestuan egungo bizi eta kontsumo ereduaren kritika egin dute: “Hazkunde ekonomiko mugagabeak lurraren mugekin egin du talka”. AHTren proiektua eredu horren adibide garbitzat dute eta ari erantzuteko ekimena izan da Angiozarren egindakoa: “Milaka desagerrarazi dituzte AHT bezalako azpiegitura erraldoiak egiteko. Teknoagintarien ezjakintasunaren beste adibide bat. Itzul dezagun prozesua. Landa ditzagun zuhaitzak desagerrarazi dituzten bazterretan. Natura da gure ardura, ez da lotura, burujabetasunerako bermea baizik”.
Aitzurrak eta katiuskak Angiozarren: AHTren obrei aurre egiteko zuhaitzak aldatuko dituzte
2017-03-16 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Euskal Y-aren Bergarako korapiloa eraikitzeko proiektua berriz martxan jartzekotan direnean, AHT Gelditu! Elkarlanak zuhaitzak landatuz erantzungo die abiadura handiko asmoei, igandean Angiozarren.
Toki estrategikoan dago Bergarako Angiozar auzoa, EAEko Euskal Y-aren sarearen korapilo nagusian baitago eta bailara hartatik pasako da bete-betean abiadura handiko trena. Angioztarrak aspalditik daude AHTren kontrako borrokan murgilduta; 2007an esaterako proiektuaren inguruko bozketa egin zuten: 248 auzotarretik 195ek eman zuten kontrako botoa. Orain, Espainiako Gobernua zailtasun teknikoak eta finantza arazoak izaten ari da trenbide zati hori eraikitzeko eta ondorioz obrak berriz esleitzeko asmotan da.
Abagune horretan, AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioa antolatu du martxoaren 19an, goizeko 10:30etan. Sinbolikotik harago doan ekintza zuzena egingo dute: zuhaitzak aldatu. Herritarrei dei egin diete katiuskak eta aitzurrak hartuta “lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzeko”.
(gehiago…)
“Hirugarren errailak” Europara ez, Ekialde Hurbileko basamortura garamatza
2017-02-27 // AHTren aktualitatea, Tuneleko jendea // Iruzkinik ez
De la Serna, Tapia eta beste hainbat agintari izan dira obretan (arg: Adif)
Astigarraga-Irun artean trenbide arruntaren zabalera AHTra egokitzeko obretan izan dira berrikitan agintariak, eta argitu digute 2019an amaitu dezaketela “hirugarren erraila”. Ezagutu nolako eskarmentua duten lan hori egingo dutenak.
“Frantziarekin” 2019an egon gaitezkeela AHT bidez konektaturik. Halaxe saldu zuten duela egun batzuk hedabide nagusiek Astigarraga eta Irun arteko trenbide arruntean Espainiako Gobernuak hasiko dituen obrak. “Hirugarren erraila” deitzen zaion horrekin zabalera estuagoko trenak ere igaro ahal izango dira. (gehiago…)
Amiantoa eta Lonbardiako AHT egiten ari diren langileekiko mespretxua
2017-02-17 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Harrobi batean amiantoa pilatzen ari zirela erakutsi zuen AHTren kontrako mugimenduak (arg: No Tav Terzo Valico)
Milan-Genovaren “hirugarren erraila” eraikitzen ari den konpainiaren arduradunak izoztuta utzi ditu hango herritarrak: “Amiantoa dagoela? Gaixotasuna 30 urte barru arte azaltzen ez den bitartean…”.
Piamonteko Val di Susan urteak daramatzate borrokan abiadura handiko tren proiektuen kontra; Europa mailan nekez aurkituko da halako oposizio handirik, herri asanbladetatik ernatua. Tunel erraldoiekin zeharkatu nahi dituzte Alpeak Turin eta Lyon arteko linea osatzeko, eta herritarren beldur nagusienetako bat da mendi horietako arrokek ezkutatzen duten amiantoa azaleratuko dutela tunelagailuek eta harrobietako dinamitak. Hala, jadanik mineral hilgarriarekin asko sufritu duen eskualdeko akuiferoak are gehiago kutsatu lirateke. (gehiago…)
AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
2017-02-01 // Dokumentuak // Iruzkinik ez
ELA eta LABen enkarguz egin du txostena EHUko irakasle talde batek. Sindikatuek nabarmendu dute “pobreen baliabideak aberatsen eskura” jarriko dituela proiektuak.
Ikerketaren emaitzak Hegoa lan-koadernoan (pdf) aurreratu zituzten EHUko irakasleek eta ondorioak hemen kontatu zituen ARGIAk hemen. Orain baina, balorazioa egiteko ordua iritsi da, txostena egin duen Ekopol taldearen eskutik eta hura enkargatu duen LAB eta ELA sindikatuen partetik.
Prentsaurrean Roberto Bermejo Ekopoleko kideak eta AHTren inguruan aditu nagusietakoa denak azaldu du administrazio publikoak AHTn egiten ari diren inbertsioa “berreskura ezina” dela; trena eraikitzea “interes orokorraren kontrako” gisa definitu du. Katedradunaren aburuz, ezinezkoa da AHT-tik etekinak lortzea laguntza publikorik jaso gabe, eta proiektuaren kiebra “denbora kontua” izango dela iragarri du. (gehiago…)