Argazkia kuriosoa dela esan dezakegu. Lehenengo begiradan lehio handi bat zabalik dagoela dirudi eta etxea paradisuzko hondartza baten ondoan dagoela, irten eta hondartzara edo igerilekura joateko aukera dugula hemen bagaude. Baina hori bakarrik azkar begiratzen badugu pentsatuko dugu, arreta ondo ipini gabe. Ondoren segituan konturatzen gara etxebizitza baten barneko pareta dela, norbaitek paradisu hori urruti izanda gertu eduki nahi izango balu bezala ezarritako paretako paperarekin. Lurrean dauden hondakinek ere argi uzten digute ez gaudela paradisuan, eta ezta gertu ere.
Argazki honetan ikusten dugun logela hustu eta hondatua, Moskuko etxebizitza batekoa da. Laister, udaletxeak sobietar batasunaren garaiean eraiki ziren 4000 etxebizitza inguru eraitsiko du, etxebizitza berriak eraikitzeko asmoarekin. 50ko hamarkadan sortu ziren eraikin hauek Nikita Jruschov buruzagiaren aginduz, familia bakoitzari etxebizitza bana bermatzeko asmoz. Orain, horietako batzuk egoera onean daude eta beste batzuk erdi-erraitsiak.
Berrikuntza honekin hiritar asko lekuz aldatuko dituzte, baina beste alde batetik beraien oroitzapenak gordetzen dituzten txoko hauek betirako desagertuko dira. Udaletxeak bere erabakia defendatzeko, biztanleak etxe modernoagoetan bizi izango direla dio, baina edonor kontziente da zaila izango dela 1’6 milioi pertsonari ostatu ematea. Beti gertatzen den bezala, udaletxearen erabakiaren alde degoen jende asko dago, baina beste asko aurka, hiriaren erdialdetik gertu dauden familia asko belaunaldiz belaunaldi bizi izan baitira eraikin hauetan.
Argazkia: REUTERS
Leave a Reply