Sailkatu gabea

Errefuxiatuak, biktima berriro

Palestinar ume batzuk jolasean, Gazan.

70 milioi pertsona. 70 milioi pertsona daude gaur egun asilo bila, beraien bizilekutik edo jaioterrietatik ihesean. Muturreko egoera horiek eragin dizkieten eta egunerokotasunean bizi dituzten behar eta arazo guztiez gain, gaitz bat gehitu zaie mundu osoko errefuxiatuei: koronabirusa. 

Gaixotasun honek osasun-sistema sendo eta onak behar direla argi utzi du azken hilabeteotan, eta honen guztiaren aurretik errefuxiatuek beharra bazuten, are gehiago orain, birus madarikatuaren erruz sortu diren lege, betebehar eta aholkuekin. Errefuxiatu horietako asko kanpamenduetan bizi dira, baldintza txarretan eta inolako konfinamendu edo berrogeialdi bideraezina eginez. Batzuetan, gehienetan, ez dago ezta koronabirusa detektatzeko sistemarik ere, eta inguruan dauden herietxe eta hospital asko aurri-egoeran daude Israelek eragindako bonbardaketen erruz. 

Errefuxiatu zelaiak ugariak diren zonalde askotan, zorionez, koronabirusak ez du hain gogor jo, baina horrek ez du esan nahi hurrengo hilabeteetan eta denborak aurrera egin ahala eta txertoa iritsi arte, hauen egoera gaixotasunagatik okertzen joango  ez denik eta momentu honetan laguntza beharrik ez dutenik. 

Emakume bat Moriako errefuxiatu zelaiaren kanpoaldean, pasa den martxoan. Aggelos Barai / AP

Gaza, proportzioan, munduko zonalde jendetsuenetako bat da gaur egun eta, bertan bizi direnek, bi milioi pertsona inguru dauden lekuan (horietatik laurdena errefuxiatu zelaietan), osasun-sistema ahul bat izateaz gain, energia eta saneamendu behar handiak ere dituzte. Nazio Batuek adierazi dutenez, herrialde arabiarretan bizi diren 74 milioi pertsonak ur eta komun garbiak erabili ahal izateko zailtasunak dituzte.

Bizi dituzten zailtasunak ulertzeko, nahikoa da datu pare batetan erreparatzea: 10 etxebizitzetatik bakarrak du ur edangarria Palestinan, horrek esan nahi du osasun-agintaritzek gomendatzen dituzten neurrietatik oinarrizkoena betetzea ia ezinezkoa dela eta, ur garbiaren erabilera ez bada posible palestinarren artean bermatzea, zer esanik ez maskararen erabilera. 

Ume batzuk ur edangarria hartzen, Gaza hegoaldeko Khan Yunis errefuxiatu zelaiean. AFP / Mahmud Hams

Israel eta Palestinaren arteko etengabeko norgehiagokak eta Israelek herri honengan gauzatzen duen blokeoaren erruz, egoera hau okertu besteri ez da egin gaixotasunaren heltzearekin. Palestinarrak nazioarteko laguntzez bizirautera behartuta daude eta lortu ditzaketen behar minimoak asetzeko materialak Gobernuz Kanpoko Erakundeen menpe daude berriro ere.

Imagen

Palestinar ume batzuk Gazako Al Shateako errefuxiatu zelaian jolasean. Mohamed Saber / Epa-Efe

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.