Sailkatu gabea

Ongi etorri, uda

Uda askoren urtaro gustokoena da, dudarik gabe. Oporrak, eguraldi ona (Euskal Herrian ez beste leku batzuetan bezain beste), udarako jaiak, ospakizun ezberdinak… uda poztasunaren, jaiaren, eguzkiaren eta beste hainbat gauzen zeinua da gure kulturan. Eguraldi onaren presentzia aurten udaberrian ere nagusitu da, izan ere duela 52 urte ez zuela horrenbesteko berorik egiten… Baina uda ez da ofizialki iritsi ekainaren 21ra arte. Ziurrenik, euskaldun askok hala ere San Juan gauan eman diogu beste leku askotan bezala ofizialki ongietorria urtaro beroari, urteko gau laburrena aprobetxatuz.

Hala ere, beste hainbat kultura askotan ere uda eta honi egin beharreko ongietorria garrantzitsuak izaten dira. Hala nola, irudian ikusten dugun bezala Britainia Handiko Stonehenge monumentu megalitiko famatuan. Ekainaren 21ean ehundaka pertsona bildu ziren Eguzkiaren Tenplua bezala ezagutzen den harri multzoan, udaren etorrera ospatzeko, duela milaka urte haien arbasoek egin omen zuten bezala. Bertan, eguzkiaren mugimenduari erreparatu, yoga praktikatu eta beste hainbat ariketa egiten dituzte gerturatzen diren pertsonak, honela udara besoak zabalik jasotzeko eta milaka eta milaka urte dituen tradizioarekin jarraitzeko, nun eguzkia bere altuera gorenean aurkitzen den.


Ezin zen falta bilduma honetan San Juan gaua. Euskal Herriko herri askotan ospatzen da, baina baita ere beste leku askotan, adibidez Bartzelonan eta Valentziako Autonomia Erkidegoan, zeinetan suak eta pirotekniak protagonismo handia duten. Hala ere, hemengo irudi berezi hau A Coruñatik datorkigu, non San Juan gauak ere garrantzi handia duen. Argazkian paperezko faroltxoak askatzen dituzte hondartzan dauden herritarrek, energia txarrak uxatuz eta gauza onei ongietorria emateko asmoarekin.

Argazkia: Oscar Corral


Hego Amerikako zenbait lekutan Inti Raymi izeneko eguzkia agurtzeko tradizioa dago. Inkek eta andeek ospatzen zuten Intiren omenean (eguzkiaren jainkoa) eta oraindik ere mantendu egiten da hainbat lokitan, belaunaldiz belaunaldi ospatuta. Batez ere, Kolonbia, Ekuador eta Perun ospatzen da, eta irudian konkretuki Kuzko hirian egindako hemanaldiaren argazki bat dugu. Hauen kasuan, hego-emisferioan egonda, eguzkia agurtu eta neguaren etorrera ospatzen dute.

Irudian, urtero egiten duten moduan, gizon batek inken erregearena egiten du, eguzkiarekin komunikatuz, Kuzkon (Peru) urtero bertaratzen den jendearentzako emanaldi kurioso eta paregabea eskaintzeko.

Argazkia: www.eluniverso.com


Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.