Hato tifoiak Txinako zenbait zonalde txikitu ditu eta hainbat hondamendi eragin ditu. Macaon, adibidez, bi hildako izan dira eta hiru pertsona desagertuta daude oraindik tifoia asteazken honetan bertatik pasa zenetik. Hong Kong hiriaren erdialdea eta gune jendetsuena oraindik geldirik daude eurite ikaragarriengatik eta hauek eragindako uholdeengatik.
Atzo, Hong Kong-ek 10eko eurite-alerta zabaldu zuen (dagoen altuena) tifoiaren igarotzearekin batera. Txina kontinentalean milaka pertsonen ebakuazioak izan dira, zonalde honetan espero baitziren tifoiaren eragin bortitzenak.
Irudia, berriz, tifoiaren gerokoaren bitxikeria dugu. Hong Kong hirian bizi den Mark Mooney britaniarra urak hartutako kale batean erlaxatuta bainu bat ematen, igerileku batean edo hondartzan egongo balitz bezala.
Zenbait herritarrek beren dendetatik produktuak kalera ateratzen ikusi ditugu irudietan, jendea zabor edo hondakinen artean ura saihesten saiatzen, aterkiarekin euriteetaz babesten… baina horrelako irudi bat honelako egoeratan ikustea bitxia da: lasaitasuna eta patxada transmititzen duen irudia baita, hori bai, ur artean.
Argazkia: Jerome Favre (EFE)
Leave a Reply