Uda honetan zuekin konpartitu ditugun argazkiek urtaroa erabat ondo islatu dute. Udak, beste urtaroek bezala, badu bere xarma betiko hondartza, eguzkia eta oporrez gain. Baina dagoeneko amaitu da uda eta udazkenari ongi etorria egin behar diogu.
Hemen dugun uda amaierako argazki honek kolore desberdineko bi eguzkitako multzo kontrajarriek simetria polita uzten dute, airetik ateratako argazkiarekin efektu ederra lortu duena. Argazki honekin hondartza denboraldiari eta urtaro beroari agur esaten diegu eta hosto koloretsuen urtaroari kaixo.
Argazkia: Roger Wright (Getty)
Maine Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da, iparraldean dagoena, Canadarekin muga eginez. Bere geografiak eta klima motak honelako paisaiaz gozatzera gonbidatzen gaitu, bere gainazalaren %80a basoa baita. Horregatik, Maine bisitatzeko urtaro aproposena udazkena izan daitekeela uste dugu, horregatik eta irudiek hori frogatzen dutelako, kostaldean kokatzen den Acadiako Parke Naturalean ateratako argazki honek bezala.
Argazkia: Michael Melford (National Geographic Creative)
Beste alde batetik, eguraldiarekin harremanetan, baina ez konkretuki udazkenarekin, hondamendi bat aipatzeko dugu, nork daki? agian eta seguruenik berotze globalaren eraginez. “Maria” urakanak irudi izugarriak utzi ditu. Argazki honetan konkretuki, Le Carbet-en aterata dago, Caribeko Martinica irlan. Urakana hemendik pasa eta gero harri handiek irudi hau ikaragarriagoa bihurtzen dute, zeruaren kolore grisarekin eta itsasoko olatuekin batera.
Argazkia: Lionel Chamoiseau (AFP)
Beste alde batetik, udazkenean sartu garen arren, udaren amaieran izandako lurrikarak eraginda, Mexikon oraindik errekuperaketa-lanek jarraitzen dute. Desagertutakoen bilaketa martxan dago oraindik eta dagoeneko 307 hildako zenbatu dira, eta gainera igande honetan beste lurrikar bat sentitu dute mexikarrek 5.8 neurrikoa Richter eskalan. Irailaren 7an izandako 8.2ko lurrikara azken 85 urteetan izandako gogorrena izan da.
Hondamendi naturalak utzitako desastrea ahal izan den moduan konpontzen ari dira, baina azpiegiturak berregituratu baino lehen, lehentasuna gorpuzkiak eta desagertuak aurkitzea da, gertakizunetik 115 pertsona aurkitu baitira bizirik hondakinen artean. Irudian, atentzioa guztia aurrean txabusina daraman gizonak dauka, baina ondo ikusten da askok momentuan gainean zeramaten pijamarekin atera direla kalera, askok beren helburu bakarra bere bizia salbatzeko intentzioa zelarik.
Argazkia: Luis Pérez (Getty)
Leave a Reply