2017 urtea amaitzear dago eta begirada atzera botatzeko unea iritsi da. Amaitzear dagoen urte honetan egin ditugun akats eta okerrez jabetzen gera orain. Horregatik, urte amaitu baino lehen, akatsa hauek zuzentzen saiatzen gara 2018 urte ondo hasteko.
Askotan ez gara gure inguruan daukagun altxorraz jabetzen, hau da, inguratzen gaituen naturaren edertasunaz. Bi aldiz gauzak pentsatu gabe zaborra itsasora botatzen dugu, ekintza honek eragin ditzakeen kalteez jabetu gabe. Oker hau zuzendu nahian boluntario talde bat Baliko Kuta hondartzan bildu dira, bertan pilaturiko zaborra jaso eta behar den lekura eramateko.
Erratzez gain, boluntarioak super-heroien jantziekin lanean ari dira, naturak asko eskertuko dien lan bat burutzen ari dira eta. Era honetan, haien eginbeharra dibertigarriagoa bihurtzea lortzen dute ere. Argazkian ikus daitekeenez boluntarioak asko dira eta lana oso aurreraturik daukate. Hala ere, eskertzekoa izango litzateke datorren urtearen amaieran honelako irudirik ikusiko ez bagenu. Urte amaieran mundu osoko hondartzak garbiak eta hondakinik gabe topatzea opari handi bat izango litzateke gure etorkizunerako, garbiketa eta boluntarioen lanaren beharrik gabe noski.
Leave a Reply