Neguko eguraldi kaxkarrak eta euriteek honelako argazki asko utzi dituzte azkenaldian. Minutu gutxitan eroritako ur zaparrada bortitzen segida amaigabeak honelako irudiak sortzen ditu. Kasu honetan Paris izan da neguaren bortizkeria pairatu duen azken lurraldea. Ibaiaren mailak gora egin du etengabean eta hau izan da Sena ibaia gainezka egin aurretik eskaintzen zuen irudia.
Zeruaren kolore grisak ez du barealdirik iragartzen. Uraren kolore marroia, berriz, eroritako urak arrastaka eraman duen lohi guztiaren erakuslea da. Ibaiaren mailak goraka egiten duen bitartean pertsona bat ibaiaren erdian loturik dagoen itsasontzi bateraino iristeko saiatzen ari da. Ur zikina ia gerriraino iristen zaion arren ibaiaren indarrari borroka irabazi nahi dio, bere helburua lortu eta itsasontzira igotzeko.
Leave a Reply