Zuri-beltzean ateratako argazkietan gordetako oroitzapen eta momentu bereziak zenbatezinak dira . Argazki hauetan istorio asko aurkitu daitezke. Istorio horietako batzuk alaiak dira; beste batzuk ez hainbeste. Ez da hain ohikoa, ordea, honelako argazki batek Wildlife Photographer of the Year lehiaketan Publikoaren Saria irabaztea.
Besarkada bat. Horixe da argazki honek, tonu gris desberdinen bitartez, irudikatzen duena. Gizaki eta txinpantze baten arteko besarkada. Argazkiko protagonistek, keinu honen bitartez transmititzen duten maitasuna eta elkarrenganako errespetuari esker, edozein maitemindu daiteke. Kasu honetan, koloreak soberan daude, argazkia esan beharreko guztia esateko gai da bera bakarrik.
Argazkiak pizten dituen sentimenduez gain, argazkia atera den tokia ere berezia da. Izan ere, txinpantze eta gizakien arteko besarkada gutxi ikusi daitezke auto baten atzealdeko eserlekuetan. Txinpantze honen erreskatean ateratako argazkia da hau eta, zalantzarik gabe, argazki lehiaketa prestigiotsu honetako epaileen zein argazkilaritza zale guztien bihotzak astinduko ditu.
Leave a Reply