Ia urte bete igaro da emakumeak Irango futbol zelaietan 37 urteko debekua eta gero sartu ahal izan zirenetik. Espainia eta Iranen arteko norgehiagoka jokatzen zen atzerrian eta hasiera batean leku publikoetan partidak ez zirela proiektatuko erabaki zuten. Neurri horiek hartu eta gero, beste erabaki bat hartu zuten azkenean: Teherango futbol zelaian pantaila handia jarriko zuten, eta edonor sartu ahal izango zen partida ikustera, emakume edo gizon, lehen aldiz ia 40 urtetan. Baina hori salbuespen txiki bat besterik ez zen izan.
Zeinab Irango emakume gaztea da, futbola izugarri gustatzen zaio baina emakumea izateagatik debekatuta dauka futbol zelaietan sartu eta kirol honetaz zuzenean disfrutatzea. Horregatik, beste emakume askok egiten duten bezala, gizonaz mozorratzearen erabakia hartu zuen abenduaren 14an, atxilotua izateko arriskuarekin. Honela, artista baten laguntza izan zuen eta Persepolis eta Pars Jonoubi Jam taldeen arteko partidua ikustera sartu ahal izan zen.
Behin estadioan, Zeinebek selfiak atera zituen bere inguruan zeuden gizonezkoekin. Hauek, noski, bazekiten emakumea zela. Argazki hauen autoreak azaldu zuen moduan, gizartean oso zabalduta dago herrialde honetan gizonezkoek emakumeen aurka dituzten jarreren ustea, baina hau guztiz egia ez dela azaltzen du, gehienek emakumeak babesten dituztela eta estadioetan emakumeak sartzearen alde daudela.
Irango Forough Halaei argazkilariak egindako argazki-serie honen azkeneko argazkian, emakume hauentzako momentu zailena izan ohi dena irudikatzea lortzen du argazkilariak: bularrak ezkutatzeko jarri behar izaten dituzten bendak kentzen dituen momentua, hain zuzen. Gizonez mozorrotzeko erabakia hartzen duten emakumeen ustetan, hau izaten da prozesuaren zatirik zailena, eta partida amaitu bezain pronto bendak kentzea gomendatzen dute, zorabioak saihesteko.
Zeinabek 15 orduko treneko bidaia egin zuen bizipen guzti hau aurrera eraman ahal izateko, Persepoliseko futbolariak zuzenean ikusi ahal izateko. Beste emakume askok honelako bidaia luzeak egiten dituzte etengabe, Zeineben helburu berberekin. Hau egin zuen lehenengo aldia 16 urterekin izan zen. Lau aldiz izan da atxilotua estadio batean sartzen saiatzen ari zela. Argazki honetan Zaineb agertzen da, bere bizkarrean bidaia horietan guztietan ateratako argazkiekin, batzuetan futbolariekin lortutako selfiak ere agertzen dira:
Askorentzat arduragabekeria bat izan daiteke bizia eta askatasuna arriskuan jartzea futbol partida bat zuzenean ikusteko helburuarekin. Baina haratago begiratzen badugu, ez da hori arrazoia, sinbolikoagoa da, emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenak egiteko beste modu bat baita. Erabaki bat gehiago mundu osoan sistemaren aurka emakumeek hartzen dituzten erabaki guztien artean.
Argazkiak: Forough Halaei
Leave a Reply