Gizartea

Emilio Morenatti, Pulitzerraren garaile

Emilio Morenatti Kazetariak Pulitzer saria irabazi du pandemiak agureengan izan duen inpaktua irudikatzen duen argazki sortagatik

Francisco España, Bartzelonako itsas-pasealekuan, Itsasoko Ospitaletik gertu. Zainketa intentsiboetako unitatean 52 egun igaro ondoren, terapia gisa eman zioten aukera hau.

Irudiak, nahiko bortitzak, sentimenduz beterikoak, pandemiaren lehenengo hilabeteetan atera zituen argazkilari honek, ikusleen “gogoeta” bilatzeko helburuarekin. Morenattik dioenez, bere helburua argazkiak ikusten dituzten pertsonek irudiak ikusi, une batez gelditu eta gogoeta egitea da, hori da bere iritziz bere lanak izan dezakeen saririk hoberena.

Lan egiteko izan duen modua berria izan da Gazan eta beste zenbait leku arriskutsuetan lan egin duen argazkilari honentzat, Espainia eta Portugalen The Associated Press agentziaren burua denarentzat. Argazkilaritza Pulitzerraren irabazlearen esanetan, irudi hauek egin eta editatu ondoren, emozionatuta zegoen, begiak malkoetan. Sentimenduak gerra eta gatazka desberdinetan lanean zegoela sufritutakoak bezain gogorrak izan direla aitortu du.

Gainera, fotokazetariak uste du ezin izan dela gai honi buruz modu egokian informatu, “informazio-blokeoa” zegoela, leku guztietan sartzeko baimena eskatzen zuelako eta gehienetan ezetz esaten ziotelako, eta beraz, erreportaia egitea ez zen gauza erraza izan.

Azkenean, modu independentean lan egin zuen eta informatzea errazago zen lekuetara jo zuen, etxe eta kaleetara, gehienbat. Cadena Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuenaren arabera, lehentasuna pertsonen bizia salbatzea zenez, beste kontu batzuk, informazioaren kalitatea bezala, alde batera geratu ziren.

Agustina Cañamero eta Pascual Pérez, 102 eguneko konfinamenduaren ondoren lehen aldiz ikusi zirenean.

Eldiario.es egunkari digitalari emandako elkarrizketa batean, argazkilariak azaltzen du argazki honetan “emakumeak egun mordoa zeraman senarra ikusi gabe. Aste askotan egon nintzen zain, hainbat pertsona elkartzen utziko zuten eguna noiz iritsiko. Emakumeak esan zidan bere senarra ikustean musu emango ziola, baina ezin nuen imajinatu musu horrek hainbeste iraungo zuela. Une zirraragarria izan zen”.

Zaharren egoitzetan egindako lana zailenetakoa izan zen, argazkilariak aitortzen du gutxi egin zuela lo, eta gaizki, baina ez ikusitakoagatik, baizik eta lana ondo egitearen arduragatik. Gainera, agureek pandemia beren etxeetan ere nola bizi zuten kontatzen du fotokazetariak: “Denak oso beldurtuta zeuden. Gogoan dut edozein etxetan sartzea pelikula batean sartzea bezala zela. Sinestezina izan zen “, azaltzen du Onda Cerori eskainitako elkarrizketa batean.

Etxebizitza horietako batean argazkiak egitera sartu zen lehen aldia nolakoa izan zen kontatzen du: “Erizain batekin geratu nintzela gogoratzen dut, eta atarian geundela zabor-poltsa erraldoi batzuk eman zizkidan eta jantzi egin behar nituela esan zidan. Plastikozko poltsetan sartzen ginen, ez zegoelako ez EPIrik, ez eta birusetik babesteko ia baliabiderik ere“.

Auzotarrak balkoietara irteten dira koronabirusa geldiarazteko konfinamendu nazionalean, Bartzelonan.

Lan honen aurretik, beste zenbait erreportai garrantzitsu gauzatu ditu, ia bizitza osoa eman du kamera baten objektibotik munduari begira. Gazako, Afganistango, Pakistango eta Jerusalemgo gatazketan finkatu izan du bere begirada. Genero indarkeriaren aurpegia erretratatu du, eta 15M mugimenduaren sentimendua islatu du, eta, orain, pandemiak adineko pertsonengan duen eragina ere.

Joan den ekainaren 11n, Emilio Morenatti fotokazetaria, 30 urteko ibilibidearen ondoren, Pulitzer argazkilaritza saria bakarka irabazten duen lehen espainiarra izan zen. Oraindik sinesten ez den zerbait dela aitortu du: “Ez dakit handia datorkidan ala ez, baina digeritzeko zaila da. Ez dut lortzen sinetsarazteko formula aurkitzea “.

Zenbaitetan, Gazan eta Afganistanen egindako lanetan baino beldur handiagoa bizi izan duela aitortu du Morenattik, “horrelako egoerak nolabait ikustearen sentsazioak erreportai hau egiteko konpromisoa aktibatu zidan, baina birusa etxera ekartzeko beldur nintzen.”

Leopoldo Roman, 85 urteko agurea, ohean, Bartzelonan egindako medikuen zain.

Behintzat, pasatako beldur eta esfortzuaren ondoren lan paregabea egin duelaren froga ezinhobea du, sari formatuan.  Pertsonak irudikatu eta lana bukatzen zuenean, parte zailena zetorrela aitortzen du: “Bada argazki bat, etxe hartatik alde egiten dudanean, gizonak atea erdi irekita begiratzen diguna. Agurren irudiak erretinan geratuko zaizkit grabatuta betiko”.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.